1901: Espainiako Estatuko lehen gay ezkontza

Marcela Gracia eta Elisa Sánchez (gizon jantzian) ezkontzaren egunean.
Marcela Gracia eta Elisa Sánchez (gizon jantzian) ezkontzaren egunean.La Voz de Galicia

A Coruña (Galizia), 1901eko ekainaren 8a. Aita Cortiellak Marcela Gracia eta Elisa Sánchez ezkondu zituen San Jorge elizan. Apaizak Elisa gizonezkoa zela uste zuen, gizon jantzian eta Mario Sánchez izenez ezkondu baitzen.

Marcelak eta Elisak A Coruñako Irakasle Eskolan ikasle zirela ezagutu zuten elkar, eta hasierako laguntasuna maitasun harreman bihurtu zen. Eskandaluaren beldur, Marcelaren gurasoek alaba Madrilera bidali zuten ikasketak amaitzera. Baina titulua eskuratuta, atzera Galiziara itzuli zen, A Coruña alboko Calo herrixkan irakasle postua lortu baitzuen. Elisa, berriz, handik oso gertu hasi zen irakasle lanetan, Couson, eta biak berriz bildu ziren.

Ezkontzaren urtean bertan Elisak gizonezko itxura hartzea erabaki zuen, Mario izena hartu zuen, eta iragan egokia asmatu zion pertsonaiari. Londresen hazi omen zen, aita ateoa omen zuen, eta horregatik, ezkondu baino egun batzuk lehenago Aita Cortiellak berak bataiatu zuen.

Baina Mariok Elisaren antza handia zuen, eta ingurukoen zurrumurruak egunkarietara iritsi ziren, ez Galizian soilik. Esaterako, Madrilgo El suceso ilustrado egunkariak Matrimonio sin hombre (Gizonezkorik gabeko ezkontza) izenburuko artikulua argitaratu zuen uztailaren 14an.

Marcelak eta Elisak lana galdu zuten, eskumikatu egin zituzten, eta biak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuten. Guardia Zibilak bizileku zuten Dumbriaraino esetsi zien, baina bikoteak Portugalera ihes egitea lortu zuen. Porton atxilotu, giltzaperatu eta, azkenik, askatu egin zituzten. Urrutirago alde egin zuten orduan, Argentinara. Han galdu zen emaztekideen arrastoa, 1904an.

2008an, Espainian gayen arteko ezkontza legez onartu eta hiru urtera, A Coruñako Unibertsitateko katedradun Narciso de Gabrielek Estatuko lehen gay ezkontza haren nondik norakoak bildu zituen Elisa e Marcela. Alén dos homes (Elisa eta Marcela. Gizonez harago) liburuan. Egunotan eta urtarrilaren 31ra bitartean, unibertsitate berean, Marcela e Elisa izeneko erakusketa dago ikusgai. Eta beste galiziar batek, Mariano Rajoy Espainiako gobernuko presidente berriak, duela 110 urte irekitako zirrikitua itxi eta duela sei urte onartutako legea indargabetu dezake aurki.

Baina ez eliza katolikoak ez erregistro zibilak, ez dute sekula A Coruñako elizbarrutiko artxiboan gordeta dagoen ezkontza agiri hura baliogabetu, eta, beraz, Marcela eta Elisaren ezkontza balioduna da oraindik.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude