Virginia (AEB), 1776ko uztailaren 1a. Thomas Jefferson (1743-1826), AEBen aita fundatzaileetakoa, urte bereko Independentzia Deklarazioaren egile nagusia eta geroago herrialde berriko hirugarren presidente izango zena, eguneko tenperatura eta eguraldiaren fenomeno guztiak jasotzen hasi zen bere egunkarian. Hilabeteko eta urteko batez bestekoak kalkulatu zituen gero, eta inguruko zaharren kontakizunak eta ahozko tradizioari esker gordetakoak ere bildu zituen. Klima aldatzen ari zela uste zuen.
1781ean kezka hura Notes on the State of Virginia (Virginiako estatuari buruzko oharrak) lanean azaldu zuen: “Klima nabarmen aldatzen ari da. Neguak askoz neurritsuagoak dira. Elurra ez du hain maiz egiten eta, egiten duenean, gutxiago botatzen du. Sarri, ez dago elurrik mendien magaletan, gehienez ere bizpahiru egun irauten du, eta oso gutxitan, astebete. Zaharrek esan didatenez, elurrak urtero hiru hilabetez estali ohi zituen lur hauek, eta gaur egun ia sekula izozten ez diren ibaiak negu oro izozten ziren. Aldaketa honek tenperatura gorabehera handiak ekarri ditu udaberri honetan eta hori oso kaltegarria izango da uztarentzat”.
Aldaketa hori gizakiak eragindakoa zela uste zuen Jeffersonek; baso azalera handiak soiltzen ari ziren AEBen nekazaritzarako soroak zabaltzeko, eta horrek klima aldaketarekin lotura zuzena zuela uste zuen.
1799an Thomas Jeffersonek abiatutako eztabaida Connecticuteko Arte eta Zientzia Akademia sortu berrira iritsi zen, eta hantxe itzali zen, Noah Webster AEBetako hezkuntza sistemaren aitaren eskutik (1758-1843). Websterren esanetan, Jeffersonek bildutako datuak ez ziren zehatzak eta ez zuten ezertxo ere frogatzen, pertsona bakarrak toki gutxitan hartuak zirelako. Gainera, klima aldaketaren teoria herritarren sineskerietan oinarritu izana leporatu zion garai hartan AEBetako presidenteorde zen Jeffersoni. Websterren arabera, aldaketak oso bakanak eta “mikroklimatikoak” ziren.
Handik bi urtera, 1801ean, Thomas Jefferson AEBetako presidente izendatu zuten, eta zortzi urtez potentzia berriaren burua izan zen. Baina 200 urtez klima aldaketari buruzko teoriak oihartzun urria izan zuen, eta Websterren tesia nagusitu zen.
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]
Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.