Mamua, mamua! Horixe esaten etorri zen sukaldera 2 urteko umea. Egongelara hurbildu, eta han zeuden “mamuak”, hiru kaputxadun telebistako pantailan. Arrazoia daukate adituek, kontu handia eduki behar da haurrek telebistan ikusten dutenarekin, baita babestutako ordutegietan ere. Erne egon behar beti, ez-ustean “mamu” beldurgarriek traumarik sortu ez dezaten.
Bukatu dira ekintza armatuak, eta pentsatu nahi nuke horrekin batera amaitu direla Euskal Herriaren izenean berba egiten duten kaputxadunak.
Ez da nolanahikoa atzean lagatzen duguna. Atentatuak gogorrak izan dira, jasangaitzak. Eta beste horrenbeste horiek justifikatzeko irakurri ditugun komunikatuak. Bere burua gudari salbatzailetzat izan dutenen diskurtsoa oso mingarria izan da askotan, etsigarria. Praktika gutxi ez, eta teoria militarra ere sufritu behar izan dugu, eta zelakoa gainera.
Adibideak, ugari. 2000ko abenduan, ETAk Paco Cano hil zuen, PPko zinegotzia Bartzelonako Viladecavalls herrian. Igeltseroa zen Cano. Laneko furgonetaren azpian lehergailua zartarazita akabatu zuten.
“Euskal Herriaren zanpatzaile” izatea leporatu zion ETAk handik hilabetera argitaratutako komunikatuan. Viladecavalls-eko igeltseroa “Euskal Herriaren zanpatzaile”. Iraingarria, patetikoa.
Eta zenbat horrelako. Zinegotziak, kazetariak, sukaldariak, enpresariak... Denak etsaiak, guztiek hartu zuten hiltzeko zigorra, norbaitzuek hala erabakita, herriaren askapenaren izenean.
“Zanpatzaile”, “trafikatzaile” edo “etsai”, berba krudelak egon dira hildakoentzat. Lehen gutxi ez, eta hitzekin ere sufrimendua tonaka senideentzat. Nola ez ikaratu horrelakoak irakurtzerakoan.
Argi dago aurrera begiratu behar dugula, baina atzora arte bizi izandakoa ahaztu gabe. Giza eskubideak ez ditu ETAk bakarrik urratu, askotan salatu dugu hori, baina bere erantzukizuna handia da, eta ezin dio horri muzin egin.
Aurrera egiteko, kaputxak eta txapelak bateraezinak dira, izua besterik ez du sortzen konbinazio ezin zatarrago horrek.
Urteetan ikusi ditugu kaputxadunak Euskal Herriaren izenean berbetan. Iraganeko irudia behar du izan, eta ez dugu faltan botako.
Frankismoari aurre egiteko sortutakoek mamu beldurgarri eginda bukatu dute, eta ez 2 urteko umearen begietara bakarrik.
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]