Zorionekoak Lakuako larreetakoak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

190.831 PERTSONA dira langabezian Hego Euskal Herrian, datu horiek irakurtzen ditut lerro hauek idazten ari naizen egunean. Eta bai, batek gogoratzen du nola duela bi urte lagunen artean aipatzen zen oraindik ez zela asko sumatzen gure inguruan; gogoratzen du iaz langabeziaren mamua gure umeen eskolara iritsi zela eta guraso ezagun batzuk ukitu zituela; eta gogoetak alde batera, orain ikusten dut mamua etxe ingurura ere hurbildu izan dela, alde egin ere bai, baina hurbildu dela: “2011koa gainditu dugu, ozta-ozta baina gainditu”. Eta 2012koa?

Milaka herritarren galdera da eta euskarazko hedabideetan ari garenok ere galdera ikur bertsuak ditugu. Duela urte batzuk “euskarazko hedabide ez publikoek” esan beharko genuen, baina gaur egun ez. EiTBko langileekin soldatetan parekatzeko gure sektorearen desioak jai; orain eta hemen, 2012koarekiko askoren beldurrak homologatzen gaitu.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaitsiera gogorra izango da datorren urtean: euskarazko hedabideentzat, %15, %12, %8... badirudi kopuru horien bueltan izango direla murrizketak. Eta Jaurlaritzarenak dira euskarazko hedabideen diru-laguntza garrantzitsuenak. Beti estu ibili denarentzat asko da, azken urteetan egoera larrian dabilenarentzat hilgarria izan liteke.

Sektorekoak bildu gara euskal gizarteko politikari eta agintariekin, urte hasieran erabaki genuen taldean bakarka baino hobeto moldatuko ginela eta horretan jardun dugu urtean zehar; eta horretan ari gara. Ez dugu eskatutakorik lortu, ezta iazko diru-laguntzei eustea ere. Gipuzkoako Diputazioan ere duela bi urte egindako murrizketa handiaren gainean (%23 oro har eta, adibidez, Argiak %63 gutxiago) egin dira hedabideen diru-laguntzen aurrekontuak. Bakarrak igo ditu, Bizkaiko diputazioak.

BAINA ZORIONEKOAK gu, Lakuako larreetan bazkatzen garenok, Nafarroako larreetan 2012an ez dutelako ezer bazkatzekorik izango. Oraingoz bederen, euskarazko hedabideei ematen zaizkien diru-laguntzen kopuruak ezabatu egin dituzte 2012ko aurrekontuen lege proiektutik. Eta aurtengoan ere... Kontua da 2011ko diru-laguntzetan Nafarroako Gobernuak 160.000 euro esleitu zituela euskarazko hedabideentzat. 80.000 euro ekainean eman zitzaien eta orain iragarri diete falta zaien erdiaren %35 ez zaiela banatuko. Eta oso posible da falta den erdi horretatik ezer ez banatzea ere. Inpunitatearen gorena da.

Orain arteko UPN-PSN gobernuaren erabakiak dira, ikusiko dugu Legebiltzarretik iragatean zer gertatzen den, baina ezin da ezusteko handirik espero. Eta kontua da ea zer egin behar den Nafarroako euskarazko hedabideen egoera larrian eskua luzatzeko. Zer eskatu behar diegun EAEko instituzioei, zer herritarrei, zer gainerako hedabideei, zer... Eta blokeo egoera dator.

Eta batek madarikatzen du Abiadura Handiko Trenaren proiektua lau urte atzeratu ez izana, gaur egungo egoera ekonomikoak berak akaso bidera ezina egingo lukeelako halako proiektu baten hasierarik. Eta zementuaren kulturako dirutza horiek euskarazko hedabideak bultzatzeko erabili ahal izango liratekeelako adibidez, edo enpresa txikien finantzazioa laguntzeko, edo bankuek beren etxeetatik botatzen dituztenen alokairuak laguntzeko, langabezi sariak luzatzeko, hainbati jaten emateko... Horiek eta beste hainbat gauza egin ahalko lirateke euskal lurretako AHT proiektuetan gastatuko diren 10.000 milioi euroekin. 10.000 milioi euro.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude