"Euskal Herrian dantza garaikidearen programazioa txarra eta murritza da"

  • Idoia Zabaleta (Gasteiz, 1970). Euskal Herriko dantza garaikidean izen propioarekin distira egiten duen dantzaria dugu, bere lana egiteko Euskal Herrian geratzea erabaki duen dantzari “arraro” horietako bat. Euskal Herrian dantzak bizi duen egoeraz erretratu kritikoa atera digu elkarrizketan. Ez da kritika hutsean geratu ordea, aurrera egiteko dauden aukerez ere luze mintzatu da.

Idoia Zabaleta.
Idoia Zabaleta.Raul Bogajo / Argazki Press

Biologoa zara, eta dantza munduan ia kasualitatez zaudela esan duzu behin baino gehiagotan. Nolakoa izan zen dantza eta zure arteko topo egite hau?

Nik gimnasia erritmikoa egiten nuen Biologiako fakultatean ikasten hasi nintzelarik. Bigarren kurtsoan nengoela Moare Danza elkartearen eskutik Dantza garaikidearen barnean Dantza Berria ezagutu nuen. Release eta inprobisazio teknikak ikasten hasi nintzen, fakultatean fisiologia begetaleko laborategian mikorrizei buruzko ikerketetan lanean nengoen aldi berean. Ekosistema eta populazio dinamiketan espezializazioa bukatu nuelarik, ingurune akademikotik kanpo ikasten hasia nintzen inprobisazio tekniketan murgiltzea erabaki nuen. Jakin-minak eta iturriak ezagutzeko desirak kanpora eraman ninduten, kanpora joateko garaia den gaztetasun horretan. Florentzia, Amsterdam eta New York izan ziren bi urtez ikasten jarraitzeko gune aproposak, diru-laguntzei esker. Orain pentsatzen dudalarik, dantzara zein koreografiara hurbiltzeko nire modua, populazio dinamikekin erabat erlazionatua egon da beti, talde baten barneko tentsioak, entzute ahalmena, akzio-erreakzio mekanismoak, ordenaren eta desordenaren arteko kudeaketa…

Bilboko BAD jaialdia eta Donostiako Antzerki Feria dira egun dantza garaikidea publiko nagusiari heltzeko aukera bakanak?

Ezin da Euskal Herrian dantza garaikideari buruzko programazioaz hitz egin, La Fundición aretoa izendatu gabe. Gaur egun, BAD jaialdiaz gainera, La Fundición, Artiumeko programazio eszenikoa, Leioako aretoaren zein Mugatxoan-en baitan eskaintzen diren proposamenak aipatu behar dira, besteak beste. Bestalde pentsa dezagun 1980ko hamarkadan gaur egun eskaintzen den programazio eszenikoa baino eskaintza aurreratuagoa, dibertsoagoa eta arriskutsuagoa ematen zela, bai dantzan, bai antzerkian. Gaur egun berriz, Euskal Herrian dantza garaikidean egiten den programazioa, oro har, txarra eta murritza da. Ez dago batere eguneratua. Erabat homogeneizatzailea da, hau da, dantza garaikidearen ikuspegi bakarra eskaintzen da, eta gaur egun oso gauza desberdinak egiten ari dira dantzaren izenean. Publikoaren asuntoa erabiltzen dute hainbat programatzailek: publikoa prestatua ez dagoela, dantza garaikideak publiko murritza duela eta abar, beraien programazio aspergarriak justifikatzeko. Baina gezurra da. Publikoaren arazoa orokorra da, antzokietan, zinemetan, liburutegietan… Garai digitalak asko aldatu du pantailarekiko, eszenatokiarekiko, komunikazioarekiko, denborarekiko erlazioa. Izatez, nik esango nuke gaur egun koreografiaren inguruan ari diren sortzaile asko, “paradigma” handi hauen baitan ari direla, publikoari proposamen anitzak eta interesanteak proposatzen. Eszena garaikidean, lehen esaten genuen “ikuspuntu homogeneizatzaile” horretatik ihes egiten duten lan ugari ari dira sortzen, formatu anitzak: publiko gutxi izateko pentsatutako proposamenak, publiko asko izateko pentsatuak; publiko diferentziatuari begira egindakoak, kutxa beltzean, zurian, gorrian, kalean; txangoen bitartez, solasaldien eta irakurketen bitartez, internet bidez, pelikulen bidez… Dantza garaikideko programazio aktuala, anitza, dinamikoa izateko, konplexutasun horretan murgildu, ikasi, entzun eta berritzeko prest egongo liratekeen programatzaileak beharko genituzke eta ez…

Zein da antzerkiaren eta dantzaren arteko harremana? Espazio berean gertatzen direla soilik? Zein da mugimendua eta hitzaren arteko harremana?

Biak dira arte eszenikoak, beraz eszenarekiko ezagumena eta kodeak erabiltzen dituzte. Nolabait esateko, makinaria berdina erabiltzen dute antzokiaren barnean eskaintzen direnean: teloiak, argiztapena, eszenatokia, butaka-patioa, sarrerak erosteko halla, publikoa biltzen den gelaurrea, ateak irekitzeko momentua, publikoa isilik argiak piztu eta funtzioa hastean… Anai-arrebak dira. Dantza, arreba txikia litzateke metafora-joko horretan, eta arreba txikia denez, libreagoa da, abstrakzio eta irudimenarekiko arinagoa, promiskuoagoa ere bai: koadrila egiteko joera nabarmenagoa du ikus-entzunezko arteekin, zinemarekin, poesiarekin, musikarekin edota zirkoko arteekin.
Ez dezagun ahaztu koreografia idazkera modu bat dela, espazioan eta denboran gorputzarekin idazteko modu bat. Bestalde, hitza soinua denez, mugimendua da, eta zentzua denez mugimendua eragiten du. Mugimendua, gorputza, idazkera, koreografia, hitza, zentzua, soinua, irudia… dira dantzaren lengoaiaren osagaiak. Osagai horien arteko erlazioak oso desberdinak izan daitezke, hor datza dantzaren ingurunean egiten ari diren lanen aniztasuna; eta edonola, harreman horiek konplexuak dira, hainbat tesitarako emango luke.

Dantzak musikaren beharra du? Dantza egin daiteke isiltasunean? Hori da Euskal Herrian dantzaren egoeraren metafora, isilean egiten den lana dela?

Bai, bai, dantza isiltasunean egin daiteke baita geldotasun osoan ere. Imajinatu dantza geldo eta isil luze-luze bat. Dantza ezinezkoa litzateke. John Cage saiatu zen isiltasuneko musikak egiten eta ezinezkoa zela ondorioztatu zuen (beti bihotz taupadaren soinura eta mugimenduaren dantzara iritsiko ginateke).
Nik isilean egiten den lanaren metafora baino, muteatuta, isilarazita egiten den lanaren metafora erabiliko nuke Euskal Herrian dantzaren egoera azaltzeko eta norbaitek nahita eman dio muteari…

Azala Espazioan hainbat sortzailek egiten duzue topo. Zein dira proiektu horren helburuak eta zereginak? Zertan zabiltzate orain?

Azala artista, sortzaile, aktibista eta pentsalarien arteko topaketa eta hartu-eman lekua da. Espazioaren epizentroak dantza eta arte eszenikoak badira ere, bere uhin hedakorrak naturaltasunez eta promiskuitatez zeharkatzen dituzte beste diziplina artistikoak, hala nola arte performatiboak, gorputzaren arteak…
Egonaldian dauden artistentzat ikerketa eta kreazio prozesuetarako baldintza egokiak sortzea du helburu espazioak, autonomia eta askatasun espazio-denborak sortzea, esperimentaziotik, hartu-eman, praktika eta gogoeta kritikotik abiatuta, ezagutza produzitzeko. Sortzaileen, pentsalarien, publikoaren eta bertakoen artean loturak eta konexioak ere bilatzen ditu, inguratzen gaituen arte, kultura eta gizarte ekosistema aberasteko helburuarekin. Ekimen eta kudeaketa pribatuko egitasmoa da, baliabide gutxikoa –langile gutxi eta ekonomia eskasa–, baina konexio onekoa. Eman, ematen duen proiektua da, baina trukean konpromiso aktiboa eta sostengarria eskatzen die harrera egiten dien pertsonei; konpromisoa, bai espazioarekin berarekin, baita ingurunearekin ere.
Sormen lanerako eta ikerketarako egonaldiak, lantegiak, laborategiak, mintegiak, topaketak, ospakizunak, ate irekien egunak, paseoak… dira, besteak beste, Azalan egin daitezkeen jarduerak. Etxe irekia da; behin behineko aterpea; aukeraz beteriko leku bat, eragin ahal izateko eta eraginak jasotzeko. Parte hartu eta esku hartzeko ideia bat.

Zer deritzozu dantzari berrien formazioari? Ba al daude aukerak Euskal Herrian bertan dantza ikasi eta sormena garatzeko?

Azalan adibidez hezkuntza eta formakuntzaren kontzeptuak landu nahi ditugu. Espazioak hezkuntza ildo bat garatzen du, prozesu metaboliko modura ulertua, aldi berean banakakoa eta kolektiboa. Prestakuntza- ikasketa- asimilazioa- metabolismoa- transformazioa. Ikerketa kolektiboan sinesten dugu, taldearen autohezkuntzarako gaitasunean ere bai, hala nola praktika eta teoriaren arteko elkarlanean. Horretarako bai lantegiak, laborategiak zein mintegiak antolatzen ditugu.


Azkenak
2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Eguneraketa berriak daude