“Laguna hausten den hilobiak leher egiteraino zurruta kantua egin litekeen mahaia izan behar luke, zer axola plastikozko lore zikin hauek dardaraka ontzi jausi zartatuaren lepoan, zer axola gure mozkorraldiaren puskailak aldare profanatu batean, zer axola du, bizitza hau ez da edangarria”. Koldo Izagirreren Egarri egunak portualdean nobelakoa da esaldia, aurrenekoa, apustu formal baten erakusgarri. Donostiako San Jeronimo kalean (going underground) aurkeztu zuen joan den astean eta han bildutako gehienok aldez aurretik irakurria genuen liburua, ezohiko abiapuntua ezohiko aurkezpenarentzat.
1977ko giro politiko eta sozial nahasi, biolento, apasionantea angelu ugaritatik erretratatzen du istorioak: klase gorrotoa, sexu grina, sindikatuen sorrera, poliziaren errepresioa, feminismoa, heroinaren lehen zamalkatzeak eta egarria, alkoholarena, gizarte berri batena. Aurreneko irakurrian Sua nahi, Mr. Churchill? liburuko ipuinen ildoan kokatuko nuke estilo aldetik, baina oraingoan apustua erradikalagoa da, elipsi sakonagoak, narrazio linealaren haustura gehiago; eta kontakizunaren kadentzia markatzen dute etengabe hirunaka tartekatzen diren esaldi laburrek, pintaketa horiek.
Grabagailuak 40 minututik gorako hizketa erregistratu du eta inpresionista ez, brotxa lodikoa beharko lehiotxo honetako kronika antzeko honek. Ñabardura gutxi, zuzenean interesatzen zaidan puntura: Nerea Azurmendik egindako galderak ekarri zuen, nire ustez, erantzun mamitsuena. Nobelaren idazkeraz galdetu zion, zenbait elementu gramatikali uko egin ote dion jakin nahian.
Izagirrek erantzun: “Prosa ulergarri bat idatzi beharraren beharrez, euskalgintzaren izenean, azkenean prosa administratiboa idazten da, oso pedagogikoa; eta niri ez zait irteten. Ez dut laborategi bat muntatu estilo bat sortzeko, ez naiz ibili baliabide gramatikalak kentzen estilo bat lortzeko. Ezinezkoa iruditzen zait esplikaziotan aritzea, ‘alegia’, ‘zeren’… Horrelakoak oso esplikatiboak egiten zaizkit eta ez zait batere gustatzen. Hor sortzen da, seguru asko, zuk diozun uko egitea, zenbait elementu gramatikal edo sintaktiko alde batera uztea. Horrek ez du lehenbizikoan ulermena errazten, baina nik uste dut horren bitartez belozidade desberdinak ematen dizkiodala testuari eta niretzat inportantea da. Ez dakit hurrengo batean horrela idatziko dudan edo ez, baina honetan behintzat apustu hori egin nahi izan dut, uste nuelako behar nuela saio bat egin fondoaren eta formaren arteko batasuna lortze aldera”.
Kontu periferikoekin entretenituta ibiltzen gara maiz kulturaz idazten dugun kazetariak eta poztu nintzen aurkezpenean literaturaz hitz egin zelako, alegia formaz, estiloaz, hautu estetikoei buruz. Halako kontuen inguruko eztabaida serioak ugarituko balira, bestelako egarriak laztuko liguke eztarria.
ARGIAren egitekoen zerrendan tik bat gehiago. Duela kasik hamabost urte bururatutako ideiari forma ematea kosta da, baina eman zaio, eta inprentatik irtetear behar du dagoeneko. Euskal prentsak 1869tik 2000ra ekarritako zenbait kronika gogoangarriren bilduma egin du Koldo... [+]
Hitz testualak dira: “Euskarak iraun badu, kultura bat garatu duelako izan da; eta kultura horrek iraun badu, euskaldunek euskara bizirik gorde dutelako da”. Hala diote Lanartea elkarteko lagunek Laineza. Kultura haragi bizitan liburuko hitzartzean; 50 artistak baino... [+]
Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.
Koldo Izagirre ::Euzkadi merezi zuten
Susa
orrialdeak ::104
prezioa ::15€
Koldo Izagirreren literatura lotu izan da portuarekin (+1, haren bibliografia begiratzea besterik ez dago), politikarekin (0, literatura guztia ez al da politikoa, are politikotik ezer ez duela ematen duena ere?), zailtasunarekin (-1, errazkerian ez ote den erortzen gaur egungo... [+]
Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]
Koldo Izagirren idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin sortu da proiektua. Hogeita bat ipuin jasotzen ditu momentuz.
2016an zeresana eman du Lardaska argitalpenak: liburu formatuan publikatutako aldizkari autoeditatua nork idatzi duen ez da ezaguna, "Barbalot"-ek sinatuta dator, Koldo Izagirreren hitzaurre eta guzti. Ez dago esplikatu beharrik, berezitasun horiek direla-eta... [+]