Sartu-irtena

  • PILAR IPARRAGIRRE::Hilerriko jolasak

    Elkar, 1989

    iraupena ::170 orrialde

    prezioa ::9.95€

Ezagutzen genuen Pilar Iparragirre, aldizkari honi esker ezagutu ere. Kazetari gisa, beraz, nahiz eta literaturari buruzko orrietan jarduten zuen. Xabier Mendiguren editoreak liburu ahantzien Sautrela hartan aipatu zuelako jakin genuen gero nobela bat bazuela, 1980 urrun haietan idatzia, Hilerriko jolasak hauxe. Begira-begira, ikusi dugu Felix Likiniano militante anarkistari buruzko biografia bat eta deportazioari buruzko beste saio bat ere argitaratu dituela. Eta konprobatu dugu, tamalez konprobatu ere, fikzioaren eremuetan egindako sartu-irtena Bartleby harena bezalakoa izan dela, ale bakarrekoa.

Hilerriko jolasak, hortaz, 1960ko hamarkada hasierako hiri bazterreko langile auzo batean kokatzen da, bertako bizimodua harrapatzen du bi narratzaileren eskutik. Kontakizuna ahots bitan doa aurrera, paraleloan: auzora iritsi berri den neskato batek haren eta lagunen gorabeheren berri emango digu; eta narratzaile orojakile batek familia baten egunerokoa fokatuko du. Paian-paian doaz lerrook aurrera, tupustean, ekaitz perfektua ematen den arte: ordura arteko hari ikusezin guztiak txirikordatzen dira. Dena gertatzen baita egun berean, deabruren baten liburuan txarrerako bidea idatzirik balego bezala, maiatzaren lehenaren bezpera batean.

Batek pentsa dezake liburuaren meriturik handiena eskaintzen digun umeen begirada partikular hori dela, umeen esperientziak umeen ahotan jartzeko ausardia eta abildadea dela. Ikustea nola bizi duten kalea, nola eskola; ikustea nola bizi duten helduen mundu bat; nola heriotza bera ere gehitzen duten ohiko jardun ludikora; imajinazioa deitzen diogun horrek nola blaitzen dien guztia eta gehiago.

Baina horien aldean –sinesgaitz tarteka, behartuegi marteka–, interesgarriago egin zait eleberriak ematen duen paisaia soziopolitikoa, garai bat nola erretratatzen duen hasiera batean bigarren maila batean dagoela dirudien arren. Auzoa aipatu dugu, jende iritsi berriaz gainezka. Extremadura edo antzeko parajeetatik etorriak, baina baita ere oso urrun egon ezin daitezkeen baserrietatik jaitsiak. Nola hizkuntzek eta ohiturek bereiziko dituzten, ez horratik patrikak. Eta nola sartzen diren konfliktoan osagai berriak ere, nola izatea txima luzeak, aditzea musika arrotz deitoragarria izan daitekeen errefusarako aitzakia, etorkinen ondorengo izatea bezainbeste.

1989an argitaratu zen nobela, 1993an izan zuen bigarren argitarapena. Horrelakoetan geratzen den zalantza da nora eramango zuen Iparragirre literaturak, eleberri hau ibilbide literario baten hasiera izan balitz eta ez sartu-irtena.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude