Ilusioen zirkua erakusketa Ion Olano Carlos kazetariak iragarri zigun, eta ondo baino hobeto azaldu, Argiako 2.295 zenbakian (2011ko urriaren 23a). Horregatik menturatu berri gara berau ikustera. Horregatik, eta Federico Fellini zinegilearen eta ilusionistaren obra hagitz erakargarria delako.
Emazteak eta biok, eta seme-alabak hurbildu gara San Telmora. Lehen aburua –atsegina– museoak berak eman digu, berau berritu ondoren ikusi gabe genuelako ziur aski. Antzinako eta gaurko eraikinen uztartzeak eta kanpoko zabalguneak aire berezia ematen diote Museoari. Berant gabiltzalakoan sartu gara. Harrerakoek bisita gidatuarekin bide egiteko gonbita egin digute. Elkar begiratu dugu, baita onartu ere.
Lehenbiziko hitzetan ari da gidaria. Gaztelaniaz dihardu. Multzo zabalaren aurrean ari da, suelto eta ederto. “Nor da Felliniren ezaugarri nagusiena?”. “Lilura”. Gidariak Felliniren lilura transmititzen du aiseki: Felliniren obsesioak –emakumezkoen ipurmasail eta bular oparoak–, Riminiko haurtzaroko oroitzapenak, herri kulturarekiko harremana, zinegile izan aurretiko ilustratzailea....
Roberto Rosseliniren Roma, cittá apertak ireki zion zinearen atea Felliniri, artean, gidoilari lanetan. Zineak, La Dolce Vita tarteko, bizitza ona eta gozoa esperimentatzea eskaini zion. Horrela diosku gidariak, Amarcord filmak utzi zion arrastoa azpimarratu du... Filma hamalau urte zituela ikusi zuela...
Luzaz eta oparo jarraitu du gidariak, hasierako hitzekin azaldutako lilura bera transmititu digu azken minutuan ere. Bukatzeko ordua gainditua, eskerrak emateaz bestera, Museoko kafetegian luncha zain dugula adierazi digu bisitarioi. Jende multzoak eraman gaitu haraino. Familiakook elkarri begiratu diogu harriduraz: “Erakusketa dohainik eta luncha?”.
“Aizu, barkatu... ejem, zer da hau? Ez dugu ulertzen”. Gidariaren erantzuna: “Ilusioen zirkua La Caixako Gizarte Ekintzak finantzatua dago, eta jende hau haren langile multzoa da. Baina, lasai, geldi eta hartu zerbait. Inor ez da jabetuko ez zaretela La Caixakoak...”
“Fellini, gezurraren magoa” titulatu zuen Olanok bere erreportajea. Eta halaxe ibili ere gu, gezurretan. Lotsatuta ere gutako baten bat. Ez denok: “Pintxoak Arzak-ek eginak omen dira... kar, kar, kar” .
“Aizu, barkatu berriz ere. Hau lotsa! Atrebentziarekin... zure izena? Izen tipia besterik ez...”.
– Sara.
– Eta euskaraz ere erakusten duzu?
– Beharko!
– Bada, mila esker Sara, zuri eta Felliniri”.
Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.
Hainbat ikaslek egin dute salaketa. Irakasleetako bat sexu proposamenengatik eta sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik salatu dute. Bestea, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik.
RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.
----------------------------------------------
Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]
Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]
Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]
Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]
Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]
Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.
Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]