MARIANO RAJOY jauna bere bunkerrean dago, egoerari nola aurre egingo ei dion aztertzen, eta lehen urratsak sendo emateko prest. Ez du oraino ezer iragarri, baina badakigu zer dakarren: aurrekontuen hersturaren norabidean, Rajoyk bata bestearen atzean beteko ditu Europako Banku Zentralak eta Alemaniak aholkatutako irizpide eta neurriak, “merkatuek” diotena alegia. Aurretik PSOEk eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok egin duten gauza bera. Hau da, Europako sozialdemokraziak Grezian, Portugalen edo beste hainbat herrialdetan egin duena. “Ez baitago krisi ekonomikotik ateratzeko beste biderik, gastu publikoa murriztea, zorra ordaindu ahal izateko eta merkatuek ez gaitzaten zigortu”, dio doktrina neoliberalak.
Baina zergatik murriztu behar da gastu publikoa, Espainiaren zor publikoa Europako Batasuneko txikienetakoa denean? BPGaren %60,1 da Espainiako zor publikoa, Frantziakoa %82, Alemaniakoa %83 eta Italiakoa %119, adibidez). Zergatik herritarren bizi mailan eragin itzela duten murrizketak, zor publikoaren handitzea ez datorrenean gastuaren gehitzetik diru sarreren gutxitzetik baino?
Erantzuna Espainiako zor pribatuan dago eta hau bai da Europako handienetakoa. Zorpetze maila handiak arazoak dakarzkio edonori, baina areago egoera horretan krisi ekonomikoak harrapatzen badu. Baina, gainera, egoera biziki larritzen da, finantza merkatuen aurrean Espainiako Gobernuak zor horiek ordainduko diren bermea beregatzatzen badu, horrela finantza merkatu horien zigorra saihestuko duelakoan. Bistan da ez duela lortzen.
Irakurleak askotan irakurriko zuen zein zorpetuta dauden Espainiako familiak eta hala da. Baina zor pribatuaren zati bat besterik ez da hori, eta ez handiena. Horrela banatzen da Espainiak guztira duen zorra (4,25 milioi euro): 700.000 milioi euro publikoa; familiena bilioi bat baino gutxixeago; enpresena 1,3 bilioi; eta bankuena 1,35 bilioi (baxuenetik jota).
Orduan, familia batek arazoak baditu eta hipotekatutako etxea galtzen badu, hori arazo handia da –esaten da–, baina familia hori ez zen behar beste arduratsua izan bere garaian eta orain ondorioak jasan behar ditu –gaineratzen da–. Espainiako Gobernua ez da horretan sartuko, ez bada legea betearazi eta familia etxe horretatik kanporatzeko.
BANKUEKIN guztiz kontrakoa da, familiek baino askoz zor handiagoa dute Espainian, baina Gobernuak jarriko du 100.000 milioi euroko fondo bat aurrezki kutxen zorrak kitatu eta hauek egoera osasuntsuan jartzeko. Baina are eta larriagoa, zor horren zati handi bat atzerriko bankuekin denez (nagusiki frantsesak, alemanak eta estatubatuarrak), Gobernuak adierazi nahi die Espainiako kutxa eta bankuek beteko dutela beren ordainketa, eta Gobernua bera dela horren berme. Eta hortik dator aurrekontuetako murrizketa itzelen arazoa, ez zor publikotik, zor pribatutik eta batez ere enpresa handi eta bankuen zorretatik.
Azken finean, doktrina neoliberalak azaltzen du ezin direla zorretan diren herritarrak zuzenean erreskatatu, erreskate hori ekonomiaren hazkundeak ekarriko duela, enpleguaren sorrerak... Bankuak erreskatatzea, ordea, ezinbestekoa da, hauen maileguak pertsonarentzat odola bezalakoak direlako ekonomiarentzat, eta hauek ondoratuz gero ekonomia ondoratuko litzatekeelako.
Ez dago irtenbiderik eskema horretan: azken hiru hamarkadetako desarautzearen ondorioz, finantza munduak ia nahi duena egin izan du eta horrek ekarri zuen 2007ko finantza krisia. Burbuilak sortu, gutxi batzuk ikaragarri aberastu eta, errealitate ekonomikoari erantzuten ez dioten burbuilak direnez, hauek eztanda egitean krisi itzela eragiten dute. Horregatik, 2007ko krisiaren ondoren, gobernuek esan zuten ezinbestekoa zela finantza mundua arautzea. Baina jai, ez da ezertxo ere egin eta “merkatuek” agintzen jarraitzen dute, eta nola gainera.
Ez al da, beraz, alternatibarik Rajoyren bulegoan gertatzen ari denari? Bai, baldin eta herritarrak eta ez finantza merkatuak jartzen badira konponbidearen erdigunean. Egongo da, baldin eta herritarrok, bakoitzak berean eta batez ere multzoan, bilatzen baditugu. Ezetz esatea da lehen urratsa. Gero, apurka, bestelako urratsak ematea, zergekin Gipuzkoako Diputazioan egiten ari diren bezala, adibidez.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).