Love’s Labour’s Losten utzi zuen idatzia William Shakespearek Nafarroak harritu egingo zuela mundua (Navarre shall be the wonder of the world), eta kostata baina badirudi ekin diola bide horri. Sabino Cuadra eta Uxue Barkos, Nafarroaren izenean Espainiako gorteetan bi diputatu abertzale izatea amestu ere ez zuten egin Arturo Kanpionek edo Manuel Irujok. Bi abertzale nafar, euskaldunak gainera, 13ko talde zabal baten barruan, euskal abertzaletasunak sekula lortu duen marka onena. Baina abertzaleentzat azkenean emaitza ona izan bada ere, kostatako garaipena izan dela ezin da ukatu. Euskal abertzaletasunak, Nafarroan zein gainerako lurraldeetan, asignatura bat gainditu beharra dauka beste edozertan hasi baino lehen: argi eduki behar du zein den benetako arerio politikoa. Elkarren artean mokoka dabiltzan bitartean, jai dute. Etxe barrukoa auzokoa baino gorrotoago duten bitartean, ez dago zereginik. Eta pekatu larri horretatik ez da inor salbatzen, ez behintzat alderdi politikoak.
Herritarrek erakutsi beharko diete. Ari dira dagoeneko bidea erakusten. Batasuna bultzatuz gero, saria, eta hortxe Amaiur horren lekuko. Eta batasunari muzin eginez gero, zigorra, eta hortxe Nafarroa horren lekuko, nahiz eta bi diputatu abertzale izan. Hautesleek herri asko eta askotan Geroa Bai jarri dute Amaiurren aurretik (Iruñean bereziki), alderdien aparatuei erakutsiz indar-metaketa eta sigla-pilaketa ez dela gauza bera. Denek ikasi beharreko lezioa: bai sigla batzuen indarrez mundua jango zutela espero zutenek, baita ia-ia eskainurik gabe gelditzeko zorian egon direnek ere.
Esango didazue EAJk ez zuela batasuna bultzatu, eta ez duela aparteko zigorrik jaso. Baina EAJn badakite gehiegi bizkaitartzen ari direla, nahiz eta galera nagusia (diputatu bat) Gipuzkoan jaso. Egibarri errua botatzeko ohitura dute Sabin Etxean, erradikalegia omen delako, baina Bizkaian Amaiurren sarea zabaltzen ari zaie, bai Durangaldean zein Lea-Artibai eta Gernikaldean, Bilbora gero eta gehiago hurbilduz. Hortxe dauka Amaiurrek koska: hiriburuetan (Donostia salbu). Batasuneranzko bidean sakontzea beste aukerarik ez daukate abertzaleek, benetako arerioari aurre egin nahi badiote. Behar bada. hala bai, harrituko du Nafarroak mundua
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]