Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta (azaroak 25), instituzioak oro har, eta Bilboko Udalak geure kasuan, herritarrengana jotzen dugu emakumeenganako edozein motatako indarkeriari arbuioa publikoki adierazteko. Egunero lantzeko gaia dugu honako hau, are gehiago ikerketek belaunaldi gazteengan aldaketa handirik somatzen ez dela ondorioztatzen dutenean. Zentzu horretan, maitasunak asko dauka esateko. Izan ere, jendartean barneratuta daukagun maitasun erromantikoaren ereduak lotura zuzena izan daitezke menpekotasunezko bikote-harremanak sortzeagaz.
Maitasunaren gainean mito erromantiko ugari sortu izan dira, gure imajinario sinbolikoan txertatu egin direnak. Jeloskorkeria bezalako osagaiek oraindik ere indarrean darraite bikote-harremanetan eta amodio seinaletzat hartzen dira. Kontrola ere bikotearen gaineko interes modukoagaz nahasten da: maitasuna pasio agorrezin eta betierekoa denean baino ez dela existitzela uste dugu; laranja erdiagaz amesten jarraitzen dugu, printze urdina noiz helduko zain, eta abar.
Sozialki eraikitako sineskeria hauek geure jarrerak, pentsaerak eta itxaropenak baldintzatzen dituzte, sexuaren arabera. Generoaren araberako jendarteratze diferentziala dela-eta, emakumeoi sinestarazi gura izan digute beste hori dela gure bizitzari zentzua emongo dion bakarra; bikote-harremanaren haustura geure erabateko porrota izango dela; maitasuna ahalguztiduna dela eta maite dugun hori aldatzeko gai izango dela; geure burua baldintza barik entregatu beharko dugula. Emakumeok harreman afektiboak bermatzeko heziak izan garen heinean, aurreko egoerek pairamen makurra ahalbidetuko dute, zer eta maitasunaren izenean.
Ez da lan samurra izango orain arte ikasitako maitasun eredua indargabetzea, osasuntsuagoa izango den beste baten alde. Erronka garrantzitsua daukagu: maitasunaren kopla berregitea. Harremanak askatasunean eta ez menpekotasunean bizitzen lagunduko digun maitasun eredua eraikitzeko betebeharra dugu parez pare. Zintzotasunez esango dut: eraldaketa hau barren-barreneko iraultza baten ondorio izango da, zeinetan lehendabizi emakumeok geure burua eta gorputza maite eta zaindu behar baitugu. Hortxe dago gakoa: geure burua zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta aukera gehiago izango dugu geure harremanetan zer bilatzen ari garen jakiteko eta bilatzen duguna aurkitzeko; eta horrenbestez, nahi ez duguna irmoki ukatzeko.
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]
Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]
Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]
Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.
1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]