Har ezazu, doan da-eta. Hala izan da sortu zenetik The Balde aldizkaria. Hamar urte igaro dira lehen zenbakia argitaratu zutenetik: irudiari eta grafismoari garrantzia emanez, kultura gaiak ildo ofizial eta ohikoetatik urrun jorratu dituzte, eta mundu osoan dauzkate irakurle eta kolaboratzaileak.
“Existitze hutsa arrakasta da”. Hala dio Koldo Almandoz The Balde aldizkariaren koordinatzaileak, eta arrakasta hori hamarkada oso batez luzatu da. Abenduan kaleratuko da aldizkariaren 60. zenbakia eta horrekin batera, hamar urte beteko ditu The Baldek. Euskaraz eta ingelesez argitaratzen da bi hilabetean behin, eta izenak berak dioen bezala, doan eskuratu daiteke. Hasierako proposamena utopikoa zela onartu du Almandozek, baina “aldizkaria ez dugu sekula negozio bezala ikusi, gure zaletasuna da, eta horrek lanean jarraitzea ahalbidetu digu. Aleren batean publizitate gutxi sartu baldin bazaigu, adibidez, horrek ez du proiektua baldintzatu”.
Artea era “herrikoian” eskaintzen aritu da hamarkada batez The Balde, arkitektura, argazkigintza nahiz ilustrazioa, besteak beste. “Lantzen ditugun gaiak modu elitistan eskaintzen ziren askotan beste aldizkarietan”, eta horregatik, aldizkaria doan banatzeko hautua hartu zuten, kultura ahalik eta jende gehienarengana iristeko. Filosofia horrekin argitaratu zen 2001eko abenduan agerkariaren lehen zenbakia, Naparheid fanzinetik zetozen hainbat lagunen eskutik. “Gure zaletasunei jarraipena eman nahi genien, eta guk gustuko genituen gaiak bilduko zituen aldizkaria egitea erabaki genuen”, oroitu du Almandozek. Eragin izeneko komunikazio eta grafikagintza enpresa ere sortu berria zuten, eta euskarri horrek argitalpenen bat garatzeko aukera ematen zien.
Hastapenetan, kultur gaiak “ildo ofizial eta ohikoagoan” lantzen hasi ziren, baina pixkanaka ibilbide eta izaera propioa garatu du aldizkariak. “Irakurri dugun liburu bat, ikusi dugun erakusketaren bat edo bururatzen zitzaizkigun bestelako gaiak biltzen hasi ginen”. Bilaketa eta zaletasunak uztartu ditu lan taldeak, eta kolaboratzaileek parte hartzea ere ezinbestekoa izan da: Euskal Herriko eta nazioarteko argazkilariak, ilustratzaileak, idazleak, arkitektoak… Alor ugaritako sortzaileen lanak jasotzen ditu The Baldek, batzuetan artistei aldizkarian parte hartzeko gonbitea luzatzen zaielako, besteetan artisten proposamenak jasotzen dituelako, Almandozen esanetan artistentzako plaza den aldizkariak. “Etxean bertan eta kanpoan egiten ari diren sorkuntza lanak ikus ditzakegu aldizkariari esker; gu bakarka iritsiko ez ginatekeen lekuetara ailegatu gara bat-bateko kolaboratzaile horiekin”.
Atzerriko kolaboratzaileei dagokienez, The Balderen elebitasunak ateak zabaldu dizkiela uste du Almandozek, eta era berean, erdal mundura ere gerturatzeko aukera eskaini diela. “Guk badakigu gure hizkuntza zein den, eta kanpora ateratzeko zein hizkuntza erabili nahi genuen ere bai: ingelesa”. Aldizkariaren publiko potentziala “mundu osoa” dela dio, eta elebitasun horren ondorioz Frantziako edota Ingalaterrako kolaboratzaileak ere ohiko bihurtu direla aldizkarian, Euskal Herrikoen ondotik.
Baina idatzizko hizkuntzari bezainbesteko garrantzia edo gehiago ematen dio irudiari The Baldek. “Argi geneukan irudiaren edo grafismoaren alorra azpimarratuko genuela”, dio Almandozek. Irudia bilakatzen da maiz aldizkariko muina, eta ez lagungarri soila: “Grafismoa edukia izan daitekeela sinesten dugulako”. Hala ere, idatzitakoari ez dio garrantzirik kentzen, gaien inguruko zertzeladak eskaintzen baitituzte testuetan, sakontzeko makulu gisa. “Informazio pixka bat jartzen dugu, museo batean dagoen erakusketari buruz, esaterako. Eta irakurleak sakondu nahi izango balu, baditu horretarako bestelako bideak”.
Esperimentatzeko aukera handia eskaintzen du The Baldek. Diseinatzaileek testuaren arabera egiten dute lan, eta alderantziz. Koordinatzaileek pentsatzen badute ilustrazio edo argazki batek idazleren bati zerbait iradoki diezaiokeela, zerbait egiteko proposatzen diote. “Joko hori egitea asko gustatzen zaigu, bi hilabetean behin argitaratzeak aukera ematen baitigu”. Ondorioz, orri bakoitza ezberdina izaten da, orri batetik bestera diseinua goitik behera aldatzen baita. “Ez dago uniformetasunik, oso kaotikoa da. Diseinatzaile ugarirekin egiten dugu lan, eta nire ustez kaos hori estilo bihurtzea lortu dugu. Estilo anarkikoa bihurtu da gure zigilua”.
Aldizkaria kalean musu-truk jartzen da, koordinatzaileen esfortzuari esker. “Edukiz, irudimenari eskainitako aldizkaria da The Balde, baina kalean aldizkaria doan jartzeko ere, irudimentsu jokatu nahi izan genuen hasieratik” dio Almandozek. Harpidetzen eta publizitatearen bidez finantzatzen da aldizkaria, hor ez dute ezer berririk asmatu; baina publizitatea bi eratan eskaintzen dute. Orrialdeetan doazen iragarkiak alde batetik, eta banaketa puntuetako iragarki moduluak bestetik. Azken horiek, “proiektuaren laguntzaile eta parte dira”, eta horregatik, iragarkiaz gain, aldizkaria irakurleentzat eskuragarri jartzen dute euren lokalean. Era horretan, banaketan gastu gutxiago dauzkate.
Aldaketa zaleak dira eta proiektu berriak garatzen ari dira The Balden eta horregatik aspaldi egin zuten apustua papereko aldizkariaren alde ez ezik, webgunearen (www.thebalde.net) alde ere. Orain arte argitaratutako 59 zenbakiak eskuragai daude, doakotasunean pauso bat harago emanez. Eta bi hilabetean behin argitaratzen den aldizkaria izanik, sareko euskarria egunero berritzeko aprobetxatzen dute, “papereko euskarrirako hainbat gauza kanpoan geratzen zaizkigu-eta”.
Edozein modutan, The Balderen sareko edizioak duen proiekturik aipagarriena, beta prozesuan dagoen Arteziak atala da. Bertan, nahi duen orok bere lana erakuts dezake, webgunea erakusleiho bezala erabiliz. Proiektu horren atzean, aldizkariak duen filosofia bera dago: “Jendeari gauzak erakutsi behar zaizkio, baina gauzak euren gisan egiten ere utzi behar zaio, ez dena murtxikatuta eman, gaur egun kultura prefabrikatu eta murtxikatuan bizi baikara”, Almandozen hitzetan. Arteziak atalak duen xarma handiena gauza berriak aurkitzean datzala uste du; horrenbeste, hainbat lan saretik papereko euskarrira pasa direla. “Bien arteko elkarreragina dago, proiektu beraren parte diren heinean”.
Ez dira datei lotutako ospakizunak egitearen aldekoak eta The Baldeko kideek etorkizunean daukate begirada jarrita. “Arteziak proiektuari emango diogu bultzada, eta jendeak parte har dezan garatzen jarraituko dugu”.
Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]