Gehien maite dugunarentzat hoberena nahi izaten dugu. Hoberena izaten ikusi nahi dugunari kritika zorrotzena egiten dakigu, hobekuntzak ahal bezain fite etortzea nahi dugulako. Euskal idazleek –euskal prentsak, oro har– zentsura oso gutxi praktikatzen dute, behintzat kontra joaten saiatzen dira, zentsura demokrazia oztopatzen duen tresna ikaragarria baita. Ondorioz, talde armatuaren bukaera dela eta kolore guztietako iritziak irakurri ditugu, bukaera horren tenoreari doakionez ere. Bigarren gerra mundialaren garaian, Charles de Gaulle jeneralak armak hartzera deitu zuelarik, eta arma horiek isildu zirelarik, ez zuen inork zalantzan jarri erabakia. Algeriako erresistentziak, FLNk armak hartu zituelarik ez zuen inork FLNren jarduera militarra zalantzan jarri. Bi kasu horietan erabaki horien ondorioa garaipena izan zen. Gurean, funtsezko arazoak, militante askoren egoera gori-gorian dagoenean, harresia desmuntatzen hasten dira. Harresia gero eta azkarragoa behar dugu estatuek hasi duten abertzaletasunaren kontrako propagandaren kontra irauteko.
Jarduera armatuaren bukaerarekin editorialista batzuen lumatik ematen du konfliktoa bukatzen dela, eta gainera lehenagotik bukatzen ahal zela. Egunero inguratzen gaituzten bi estatuen prentsa irakurtzen ibiltzeko aukera daukagunok, alderdi bakarreko jarduera militarra bukatu eta, ez da deus aldatu! Bake prozesurik ez dago, gerla psikologikoa, prentsaren bitartez eramaten den gerla ideologikoa sekulan baino azkarrago ikusten da.
Azaroan Frantziako Estatuan euskal militanteen kontra bi epaiketa gutxienez iraganen dira. Presoen hurbilketarik ez da igartzen. Presa gehiegi dugula, prozesuak bere erritmoa daukala eta pazientzia izan behar dela. Noski hori guztia badakigu, baina estatuek martxan jarraitzen dute. Harriduraz hartu dituzte ezker abertzaleak jarri dituen mugarri berriak, diskurtsoa berregokitzeko une bat behar izan dute, baina hor daude erasoan. Frantses prentsa doi-doi jarduera militarraren bukaeraren aipamena egitera behartua sentitu da.
Gure mugimenduaren proiektua askatzailea izatea da, horretarako iritzien agertzea oso gauza ona da, herritarrak osasuntsu daudela erakusten digute eta beldurrik ez dutela, zentsurarik ez dutela nahi erraten digute.
Herri oso txikia gara, potentea gurea berriz asmatzen dakigulako. Estatuak erraldoiak dira, ez datoz mesede egitera, zapaltzera datoz. Guri dagokigu orain, gurea eta gureak babestea, denak etxera itzuli arte. Gaurko honetan ere lubakiak daude. Historiak epaituko gaitu.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.