Hondoratu eta salbatuen historia

  • Primo Levi :: Hau gizon bat bada

    Alberdania

    248 orrialde.

    12.20€

Hau gizon bat bada titulua irakurri nuenean, artean Primo Leviren itzulpena zela jakin gabe, interesgarria iruditu zitzaidan eta pentsatu ere egin nuen maskulintate berrien inguruan jardungo zuela. Konturatu nintzenean Primo Levirena zela, ez neukan Auschwitzeko kontuak astintzeko gogo handirik. Baina irakurri nionean Auschwitzeko aldia izan ez balu, ez zukeela, segur aski, inoiz idatziko, gogoratu nintzen Le Murmure des fantômes idatzi zuen Boris Cyrulnik idazle juduarekin eta beste erresiliente baten narrazioa topatuko nuelakoan gogoz ekin nion leitzeari. Beraz, gosea, hotza eta heriotza in extremis bizi, gainditu eta kontatzera ausartu zen kimikari doktorearekin egun batzuk pasatzea deliberatu nuen.

Kimikariak aitortzen du Auschwichetik atera berritan idatzi zuela kontakizun hau, eta ezin bestela izan, kontaketaren objektibotasunak eta zehaztasunak kimikari baten doitasunean ez ezik, gertutasunean, oso bertan bizitutako eta metatutakoan hartzen baitu arnas. “Ez dugu gurerik deus: arropak kendu dizkigute, oinetakoak, baita ileak ere; mintzatuko bagina, ez gintuzkete entzungo, eta entzungo bagintuzte, ez ligukete ulertuko. Izena ere kendu digute”. Gizonaren suntsiketaz gain, Levik kontakizuna historia mingarri, krudel eta hunkigarriz bete du. “Halakoak baitira gure historia guztiak, ehunka mila historia, denak bereziak eta denak halabehar tragiko eta harrigarri batez mamituak. Gauez kontatzen dizkiogu elkarri”. Finean hondoratuen eta salbatuen historia nor bakoitza bakartasun etsigarri eta basa bizia, bizirauteko lehian hezia.

Zaharrenen, ahulenen eta musulmanen heriorako bideak etenik gabekoak dira testuan, “izan ere, ezkilak beti egunsentian jotzen baitu eta orduan diana da, baina eguerdian jotzen badu” barrakoietan giltzaperatzea eta ahulenak, zaharrenak, ez deusenak hautatzea esan nahi baitu eta hautatuek gaseranzko bueltarik gabeko bidaia hastea. Salbatuek hurrena ezkilak jo arteko bizia lortu dute.

Orrialde hauetako pertsonaiak ez dira gizonak. Haien gizatasuna lurperatua izan da. Emakumerik ez dago, krematorioetan desagertu dira, haurrekin, zaharrekin eta gaixoekin batera. “Baina Lorenzo gizona zen; aratza eta kutsatu gabea zen haren gizatasuna, ukapenezko mundu honetatik kanpo zegoen hura. Lorenzori zor diot ni neu gizon bat nintzela ez ahantzia”.

Eta liburu hau, lekukotasunaren hizkuntza erabiliz, grinarik gabea dela aitortzen du Levik. “Ez biktimaren arranguratia, ez mendekatzailearen sumindua, hitza orduan eta sinesgarriagoa eta eragingarriagoa delakoan”. Zuek zarete epaileak.

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude