Abertzaleen helmugak

Mariano Rajoy
Mariano Rajoy

HAUTESKUNDE kanpaina honen berezitasun nagusia da ortzemugan ez dela ETAren jardunik eta PSE eta PPko hautagaiek haren mehatxurik gabeko kanpaina egin ahal izango dutela. Eta hori bakarrik itzela da dagoeneko. Hortik aurrera, gatazkaren ondorio guztiak dantzan dihardute hautagaien mitin arteko joan-etorri zoroetan. Arnaldo Otegik espetxetik egin behar izatea kanpaina da horren adibide esanguratsuenetakoa. Oraindik ez da berdintasunik guztientzat.

Inkestei kasu egitekotan herritarra galduta legoke, muturrekoak baitira haien emaitzak. Seguruenik azaroaren 20a hurbildu ahala haien emaitzak gerturatu daitezke gehiago, baina orain artekoak muturrekoak dira. Bi adibide: Espainiako CISek egindakoan PSE nagusia da EAEn eta PP bigarren indarra; EAJ eta Amaiurrek hiruna diputatu lortuko lituzkete. Gizakerrek Deia-rentzat egindakoan (EAE oinarri) EAJ da nagusi eta Amaiur oso gertu du, biek bosna diputatu seguru lituzkete eta seigarrena lehian bien artean Gipuzkoan. PP eta PSE lirateke hurrengoak, baina EAJtik 7 eta 10 puntura hurrenez hurren.

Inkestak albo batera utzita, EAJren eraso dialektikoak ikusita, argi dago Amaiur dela bere aurkari nagusia. Izan ere erronka ez da txantxetakoa, historian lehenbizikoz galdu dezake bere hegemonia esparru abertzalean. Hori izango da datu garrantzitsuetakoa hilaren 20ko gauean. Madrilgo haizea lagun, PPk ondo eutsiko dio eta gaur gaurkoz PSEren emaitza da galdera ikur nagusia. 2008ko Zapaterok ez du zerikusirik 2010eko Rubalcabarekin, nahiz eta, Espainian ez bezala, Euskal Herrian PSEk atera diezaiokeen errentagarritasunik bakearen ideiari. Baina krisia da oraingoan aldagai nagusia, eta Espainian halako zartakoa hartuko badute, badirudi logikoa dela pentsatzea zigor horrek hemen ere izango duela islarik. Nafarroan garbiago bide daude kontuok eta badirudi diputatuen banaketa 3 (UPNPP), 1 (PSN), 1 (Amaiur) izango dela. Geroa Bai-ren boto kopuruari ere arretaz begiratuko zaio, zalantzarik gabe. Edozein eratan, hauteskunde guztietan dira ezustekoak eta alde horretatik hauek ez dira salbuespen izango.

INTERESGARRIENA, ordea, hauteskunde kanpainaren ondoren etorriko da. ETArenak ez du leku oso berezirik hartu Espainiako kanpainan, PPk uko egin dio gaiari eta PSOEk aho txikiarekin aldarrikatu du Rubalcabarean –ez Zapateroren – lorpena. Hauteskunde ondorengorako da presoena eta ondorioena, Mariano Rajoyk denbora behar du, bai egindako bidea desegiteko (iritzi publikoa, polizia, epaileak...) eta bai bere alderdian babesten den eskuin muturrari aurre egiteko. Bai, Rajoyk ez duela ETArekin negoziatuko jarri du hauteskunde programan, eta horrek esamesa ugari sortu du hemen, baina ez du ETArekin ezer negoziatu beharrik, nahikoa du legea berak nahi duen bidean betetzea eta kito; hobe litzateke ETArekin arituko balitz, baina Aieteko Adierazpena betetzeko ez du erakunde armatuarekin zuzenean hitz egin beharrik. Eta beharko balu ere, horretarako daude bitartekariak.

Hauteskundeen ondoren garbiago hasiko dira ikusten normalizazio politikoaren zantzuak. Amaiur Madrilen, preso gaixo larriak Euskal Herrian edo baldintzapeko askatasunean, Parot doktrina deseginda, Sorturen legeztatzea, alderdien arteko elkarrizketa sakonagoak, biktimen gaia lasaiago jorratzea, krisiari aurre egin beharra...

Bitartean abertzaleen erronka berriak joango dira finkatzen. “Independentzia!” dio bloke soberanistak eta indar metaketari ekin dio. Eta EAJ? Urriko Larrun-ek ematen ditu horretarako pista batzuk: Euskadi Europako nazio gisa ikusten da eta “diskurtso horrek etorkizuneko ezker abertzalearen diskurtso ideologikoarekin uztartzeko moduak eskaintzen dituela”, dio jeltzaleen barrenak ondo ezagutzen dituen Juanjo Alvarezek.

EHUko katedratiko honen ustez, oraindik asko egin liteke Gernikako Estatutuaren garapenaren bidetik, eta ondorengo hitzek iradokitzen dute zerbait jeltzaleen balizko estrategia hortaz: “Estatuarekiko harremanetan bilateraltasun osoa lortu gabe ere, aurrerapausoa litzateke. Adibidez: Kontzertu Ekonomikoaren ahalmena esparru politikora aldatuko bagenu, potentzialtasun ikaragarriak geneuzkake”.


Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude