Baigura, Pirinioen gaineko talaia paregabea

  • Aezkoako harana Nafarroako ibarrik berezienetakoa da, urteko edozein sasoitan hainbat bisitari jasotzen dituena; ezin esan, ordea, txango honetan igotzea proposatzen dugun gailurra Euskal Herriko mendi bisitatuenen zerrendan dagoenik: Baigura (1.477 m). Haatik, Nafar Pirinioen gaineko ikuspegi irekiaz gozatu nahi duen ororentzat benetan gomendagarria da zailtasun txikia duen tontor zabal honetara ostera egitea.

Basoa Baigura bidean.
Basoa Baigura bidean.Gorka Azkarate
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aezkoa ibarra Nafar Pirinioetan dago, eta bederatzi herrik osatzen dute: Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Garaioa, Garralda, Hiriberri, Orbaizeta eta Orbara. Iparraldean, Nafarroa Behereko Garazi ibarrarekin egiten du muga, hegoaldean Urraulgoiti ibarrarekin, ekialdean Zaraitzu ibarrarekin eta mendebaldean Artzibar, Oroz-Betelu, Orreaga eta Auritz herriekin.
Ibarreko paisaiako bereizgarri nagusia basoak dira; hedaduraz den bezainbatean, Euskal Herriko basorik zabalenak inguru honetan daude. Ibarreko azalera handiena hartzen dute, bistan denez. Basoen ustiaketaz gain, abeltzaintzak eta nekazaritzak pisu handia dute Aezkoan, eta azken hamarkadetan baita turismoak ere. Paisaiaren edertasunak erakarririk, geroz eta bisitari gehiago gerturatzen dira txoko misteriotsuetan lasaitasuna eta bakea aurkitu asmoz. Turismoaren bultzadak Aezkoa ibarra biztanlez hustea eragotzi du neurri handi batean.

Euskal Herriko gailurrik garaienak Aezkoa ibarretik oso gertu dauden arren, garaiera apal xamarreko mendiak ditu, oro har, bisitatuko dugun paraje zoragarri honek. Alabaina, Aezkoa ibarreko mendi guztiak 1.500 metrotik beherakoak diren arren, Nafarroako hamar herririk altuenetako lau Aezkoan daude, Euskal Herriko herririk garaienaren titulua daukan Abaurregaina (1.040 m) tartean. Proposatuko dugun txangoan, 1.477 metroko altuera duen Baigura mendira igoko gara, Aezkoa haranaren eta Nafar Pirinio garaienen behatoki ikusgarrienetakora.

Edonork egiteko moduko igoera

Abaurregaina eta Jaurrieta lotzen dituen Erremendiako gainean hasiko dugu txangoa; edo, bestela esanda, Aezkoa eta Zaraitzuko ibarrak lotzen dituen lepoan. Erremendiako gainetik bertatik has gaitezke oinez, edo bestela, nahi izatera, posible da bigarren mailako errepide bati jarraiki bizpahiru kilometro autoz egitea, aparkaleku bat, hiruzpalau mahai eta, metro gutxira, iturri koxkor bat dauzkan aisi-gune bateraino. Hortik abiatuta, sei kilometro inguruko bidea izango dugu Baigurako tontorreraino, eta 450 metro inguruko igoera. Edonork egin dezakeen zailtasun handirik gabeko ibilaldi ederra.

Atseden gune horretatik abiatuz gero, Nafarroako errege-abelbidearen margo ikur zuri-gorriei jarraituko diegu, soilgune zabalak eta baso gordeak tartekatzen dituen xenda magikoan barrena. Bideari jarraitzeko zailtasun handirik ez dagoen arren, margo ikurrei arretaz begiratzea komeni da zenbait bidegurutzetan, bide dezente gurutatzen baitira elkarrekin hasierako zati horretan. Hala, basoa utzi eta hartxintxar pista nagusiago batera iritsiko gara, soilgune zabala zeharkatzen duena. Pistan aurrera egingo dugu, Aretako lepora bidean, baina lepora iritsi baino pixka bat lehenago eskuinetara joko dugu, maldan gora abiatzen den bidexkari jarraiki. Bide horri arretaz jarraituz, Baigurako mendiaren bizkar zabalera igoko gara.

Baigura mendiaren bizkarra era guztietako zuhaitz eta adaxkek estaltzen dute hein handi batean, baina baso itxi xamarrak baditu zenbait zirrikitu estrategiko ere, zeintzuetatik Pirinioak ikuskatu baitaitezkeen. Atzamar puntaz ukitzeko bezain gertu daudela irudituko zaigu Ori, Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia eta enparauak. Igoeraren azken zati horretan, xenda ez da, tarte batean behintzat, hain nabarmena, baina badira norabide egokia aukeratzen lagunduko diguten zenbait xehetasun. Batetik, etengabe mendebalderantz jo dugula jakitea. Garaiera galtzea ere ez da komeni, eta igoera oso gogorrik ez dagoen arren, beti gorantz jo beharko dugu. Azkenik, basoa zeharkatzen duen hesi edo itxitura bat ere erreferentzia egokia da: Baigurako mendi bizkarrean barrena aurrera goazela, itxitura horretatik gehiegi ez aldentzea komeniko zaigu. Aurrera egin ahala, Baigura tontorra zenbat eta hurbilago eduki, bidexka geroz eta nabarmenagoak agertuko zaizkigu, baita harri-pilatxo edo kairn zenbait ere, lekurik esanguratsuenetan, gailur nagusia hurbil daukagun seinale. Azken ahalegintxoa egin eta Baigura tontorrera (1.477 m) iritsiko gara.

Baigura, talaia berdingabea

Baigura gaina Nafar Pirinioetako talaia ederrena dela esatea ez da gehiegikeria. Begiratua, oharkabean, ekialderantz joatea litekeena den arren, ipar-ekialdean ageri den Ori mendia izango da, ziurrenik, gure arreta modu errazenean bereganatuko duena. Kantauri itsasotik gatozela, Ori da 2.000 metroen langa gainditzen duen lehenengo tontorra, hegi lerdenak eta itxura benetan handia daukana. Ekialderago, Belagoa ibarreko gailurrik garaienak, Otsogorri, Lakartxela eta Larrondo, eta nola ez, Euskal Herriko mugan –eta mugaz harago, zenbait kasutan– dauden Arlas, Auñamendi, Soumcouy, Hiru Erregeen Mahaia, Petretxema, Atxerito eta beste. Eguraldiak lagunduz gero, gainera, Aragoiko lurretan dauden Bisaurin eta Collarada gailurrak ere begien bistan izango ditugu. Itzela. Esan gabe doa Iratiko oihana hegoaldetik mugatzen duen Abodiko mendilerroa –Berrenditik hasi eta Abodiraino– eta Mendizar, Okabe eta Bizkarze bezalako gailurrak, iparraldean, bertan izango ditugula, gure begien gozagarri. Begirada 360º-tan mugituz gero, Nafarroa eta Gipuzkoako beste hainbat mendi identifikatzeko aukera ere ez zaigu faltako, hala nola Beriain, Aizkorri, Aralar, Mandoegi, Adi, Auza, Saioa... Orduak eta orduak paisaiari beha egoteko moduan, beraz.

Itzulera bide beretik egingo dugu abiapuntu izan dugun aisi-gunera. Erremendia tontorreera igotzea ere posible da, zailtasun handirik gabe gainera, hango ikuspegia Baigurak eskaintzen duena baino mugatuagoa den arren.

Hamaika ikusteko Aezkoan

Aezkoa harana osatzen duten bederatzi herriek mendetan naturak eta gizakiak elkar nola hartu duten ikusteko hamaika adibide gordetzen dituzte. Mendi malkartsuak, baso itxiak... Baldintza gogorretara egokitu behar izan du gizakiak bere jarduna. Atsedena eta naturarekiko benetako kontaktua bilatzen duen bisitariarentzat, berriz, paradisua da Aezkoa.

Baigura mendiaz gain, bada bisitatxoa merezi duten beste hainbat tontor, baita beste hainbat txoko esanguratsu ere. Aezkoa ibarreko ohiko txangoetako bat Aribetik abiatuta Garaioako haritz erraldoia jomuga duen ibilbidea da, joan-etorrian zazpi kilometro inguru luze den xenda ederra (erreportaje honen bigarren orrialdeko mapan adierazita dago). Ibilbidea zoragarria da zinez, eta Beteluko hariztia gertutik ezagutzeko parada emango digu, amaieran Garaioako haritz handia bertatik bertara ikusteko aukera ere izango dugularik. Adituen ustez, 600 urte inguru ditu haritzak, eta haren neurriak erraldoiak dira, badirenez: 23 metro luze eta 2,5 metroko diametroa gunerik zabalenean. Nafarroako beste toki batzuetan horrelako haritz handiak egon badauden arren, hau da, ziurrenik, garaiena. Enborra bera barrutik hutsik egonik eraztunak zenbatzea zaila denez, zuhaitzak mila urtetik gora dituela esaten duenik ere bada.

Bestalde, nabarmentzeko modukoa da haraneko garai edo gare kopurua. Nafarroan zutik dirauten 22 garaietatik, hamabost Aezkoa ibarrean daude. Antzina bihiak edo aleak hezetasunetik eta karraskariengandik babesteko erabili izan ziren eraikin hauetako asko egoera onean daude oraindik ere –berrituak izan dira zenbait–, nahiz eta egun beste zeregin batzuetarako erabiltzen diren nagusiki.

Egun bakarra motz geratuko zaigu Aezkoa ibarra bere osotasunean bisitatzeko, asko baitira ezagutzea merezi duten txokoak. Behatoki mordoxka dago, naturalak batzuk eta egokituak besteak. Abaurregaina kaskoa menderatzen duen San Migel haitzean, adibidez, Abaurrepea, Garralda eta haran osoaren gaineko ikuspegi ederraz gozatu ahal izango da. Minutu gutxian iritsiko gara, izen bereko ermita atzean utziz, behatoki natural paregabe horretara. Eta beste hamaika horrelako dago, ibar guztian zehar barreiaturik. Abaurregainan, era berean, Hilerrien lorategia izeneko artelana ere bisitatu dezakegu, elizaren atzealdean. Ezin aipatu gabe utzi, azkenik, Orbaizetako arma-ola zaharra, beharbada ibarreko txokorik bisitatuena, gida-liburu guztietan ageri dena. Ola zaharrak, ordea, lerro gutxi batzuetan ezin kabitu diren hainbat istorio gordetzen ditu bere murru zaharkituetan, besteren batean kontatuko ditugunak..


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude