ETAren armak eskegitearen harira, handik eta hemendik ari zaizkigu esaka kontakizun bakarra behar dugula bakea egiazkoa eta iraunkorra izango badugu. Eta ni, horrelako baten umea izanik, ez nuke nahi nire ondorengoak holako baten pean heziak izan daitezen. Izan ere, gure haurtzaroan escuela nacional deitu haietan “a cubrirse ar, firmes ar, viva España, alzad los brazos hijos del pueblo español…” genuen eguneroko gosaria. Gogoan dut bizi-bizi, Pio XII.a aita santua hil zeneko urtea, Donostiako Artzain Onaren katedralean haren aldeko meza kantatzeagatik etxeratutako nire lehen itxurazko jornala, Jaime Font de Andreu gotzaia eta Jose Cruz Sudupe Larrañaga bikarioa zirelarik. Ordurako etxeko hizkuntza, euskara, galdua nuen, ez nuen nahi “cashero” izan eta erdarak modernizatzen ninduen. Bagenituen inguruan euskaldunak, sekulako burlak jasan behar izaten zituztenak beren gaztelaniazko azentuak salatzen zituztenak. Ni ere haien defendatzaile baino burlatzailea ninduzuen, garaiko munduak hala eskatuta, nire ustean. Eskoletatik hasita, gure mundua kanpamendu falangista espainola zen, kiroletan ere, Falangeak agintzen baitzuen eta handik kanpo ez zegoen deus. Euskara abandonatuta, gurasoak eta aitona-amonak bereziki behartzen nituen gaztelaniaz mintzatzera, “gaur edo bihar konturatuko haiz…” esaten zidaten bitartean. 1965ean izan nuen ETAren berri, ni bezalaxe erdaldundutako koadrilan atxiloketak izan zirenean. Kolpe izugarria izan zen. Komisaria eta Manzanas. Tortura. Dena aldatu zen gure munduan, kanpamendu izandako hartan. Ordurako tailerreko aprendizak ginen, gure eskubideak ezagutu eta irabazteko ahaleginetan bilkurak egiten hasiak ginen. Euskara ikastea izan zen lehentasuna hartu zuena nire bizian. Lehen gaueskola muntatu genuen auzoan, hogeita hamaseiko gerraz informazioa biltzen hasi ginen, “casheroa” izan nahi nuen. Euskaraz mintzatzen zen gaztea, berez, balio handikoa zen gure artean. Gure mundua eraikitzen hasi ginen, gaueko ikasketa teknikoak, kirola eta musika baztertzen genituelarik. Kanpamendu autopista utzi eta bide alternatiboen bila genbiltzan, kanpamendutik at guztia zen alternatiboa. Bestelako kristauak ezagutu nituen, Elizarekin bat ez zetozenak eta guk bezala mundua errotik aldatu nahi zutenak. Marxismoarekin egin genuen topo, eta eskola sozialetan ikasten jardun genuen zenbait hilabetez. Lehen militante liberatuak ezagutu nituen eta haiekin bat egin. Urteak joan eta orain kontakizun bakarra adostu behar omen dugu gureak eta besteenak elkarren osagarriak bailiren. Zintzoagoak, solidarioagoak, aurrerakoiak izan nahi izan dugu eta horretan eman ditugu gure urteak. Euskaldunak izatea behintzat lortu dugu eta euskaldun inguruan bizi gara nahiz erraza ez dugun. Eta kontaerari bagagozkio, ez dut gurasoarena eginen, ez naute mututuko eta gureaz blaituko ditut bazterrak, zoriontsu izateko balioko dielakoan, bestelako mundua bilatzeak eta horretan saiatze hutsak zoriontsuagoak egiten gaituela jakitun.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]