Gure Herriaren bizitzan une historikoak bizitzen ari garela esan dezakegu, eta oraingoan ez da topikoa. Lerro hauek idatzi eta irakurri bitartean, gero eta bizkorrago etapa historiko berri batera garamatzaten adierazpenak eta jazoerak gertatzen ari dira. Etapa berrian “indarkeriaren estrategia-errepresioa” dikotomiak Euskal Herriaren bilakaera politiko, kultural, sozial eta ekonomikoan protagonista izateari utzi eta herritarren babesa duten proiektu politikoen arteko konfrontazio demokratikoari bide emango dio.
Panorama berri honetan, mugimendu politikoak nola birkokatuko diren eta, zehazki, kontzientzia eta identitate nazionalaren ikuspegitik euskal gizartea norantz lerratuko den galdetzea logikoa da. Ikuspegi abertzaletik, etapa berriaren gakoa euskal historia eta egungo errealitatea aztertzeko ahalmena izango da, baita topikoak hausteko, indarrak biltzeko eta bide berriei ekiteko ahalmena ere.
Euskal gizartearen erabakitzeko eskubideak dituen arazoak eta oztopoak Madrilen eta Parisen kokatu izan dira, eremu politiko horiek gure gaitz eta frustrazio politiko guztien errudun bakarrak bailiran. Argudio ildo horretan, gatazka armatuak eta indarkeriazko konfrontazioak –denboran gehiago atzera egin gabe, Gerra Karlistetatik hasi eta 36ko gerrara edo ETAren indarkeriazko estrategiara– Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko borroka gisa planteatu dira. Egia da gerra eta gatazka horietan guztietan beste eremu geografikoekiko osagai bereizgarria zegoela –egun burujabetasun nazionalen gatazka deritzoguna–, baina egia da, halaber, gerra eta gatazka horiek euskal herritarren arteko gatazka zibilak izan direla: tropa karlistetan nahiz liberaletan borrokatzen zirenak euskal herritarrak ziren; EAJ eta ANVren gudari batailoietako kideak, batailoi sozialista, komunista eta anarkistetakoak euskal herritarrak ziren, baita kolpe faxista bultzatu zuten erreketeetakoak ere; etakideak euskal herritarrak ziren, eta atentatuak, indarkeria eta estortsioa jasandako asko ere bai.
Horregatik uste dut sakoneko arazo politikoaren konponbidearen oztopo nagusia ez dela Madrilen edo Parisen egon, euskal gizartean bertan baizik, euskal gizartearen barne zatiketa sakonean. Euskal eta espainiar identitateen arteko zatiketaz gain, –bereziki azken urteotan– abertzaletasun politiko eta soziologikoan egon da zatiketa, eta horrek gatazka gainditzeko motorra izatea eragotzi dio.
Zatiketa egoera horretan eroso mugitu izan da beti Estatua edo, hobe esanda, “stablishment”a, gehienez ere –Salinas printzearen printzipioari jarraiki– guztiak berdin jarrai zezan aldaketa txikiak onartu dituen boterea: autonomiei atea zabaldu zien, “kafea denontzat” printzipioa ezarrita, Katalunia, Euskal Herria eta Galiziaren nahiak giltzapetu zituen, eta autogobernuari eta autodeterminazioari ateak itxi zizkien. Gainera, botereak kontrolatutako komunikabideek barne zatiketa akuilatu dute, bi komunitateen mamua eta gatazka zibilaren arriskua xaxatuz.
Iraganeko mugak gainditzeko eta estrategia politiko komunak eskatzen dituen baldintzak jartzeko Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak azken urteotan egin duten ahaleginak eta lanak sakoneko gatazka politikoa konpontzeko eta abertzaletasun politikoa euskal gizartean zabaltzeko bidea ireki dute.
Bide soilik politikoak batera jorratzeko ahalegin honek zabaltzen jarraitu du, beste indar politiko batzuk txertatu ditu, hala nola Alternatiba eta Aralar, eta dagoeneko ahalmen ikaragarria du orain arteko zatiketa dinamikak goitik behera aldatzeko. Ahalmen hori errealitate bihurtuko da, euskal gizartearen barne zatiketaren eskemak hausteko gai bagara.
Eremu abertzalean hori lortzeko, EAJ epe laburrean boterea kontrolatzeko estrategia baztertu eta burujabetasunaren aldeko estrategia integratzailearekin bat egin dezan konbentzitu beharko dugu; eta, eremu espainolistan ere, beren bidezko identitate nazionala gorabehera –beti errespetatuko dena–, herritarren beharrei eta bidezko helburuei erantzungo dien euskal gizarte bidezkoago eta solidarioagoa eraikitzeko ahalegina egiteko konbentzitu beharko ditugu, euskal gizartearen ahotsa, hitza eta erabakia errespetatzeko konpromisoa hartuta –abertzaleek egiten dugun bezala–.
Europan Euskal Herriaren independentzia posible da, euskal gizartean bertan orain arte izan diren zatiketa politiko eta sozialaren ohiko eskemak apurtzen baditugu. Oraingoz, eremu abertzalean batasuna bilatzen hasi gara, eta abertzaleak ez diren esparru aurrerakoiekin ere, hala nola Alternatibarekin, ekintza bateratua abiarazi dugu. Elkarrekin aurrera egitea, herria eta gizartea batera eraikitzea posible dela erakutsi dugu. Bestelako Euskal Herria eraikitzeko motorra, garai politiko zein sozial berria gauzatzeko itxaropena elikatzen duen motorra martxan da.
PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.
“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.
Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]
Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]
Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.
Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak.
Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.