Aitorpen zintzo batekin hastearren, gero inork ez diezaion inongo kazetariri esan zeinen bizilagun ona nintzen eta zelan agurtzen nuen jendea kaletik gurutzatzerakoan, argi utzi behar dut gero eta beharrizan handiagoa dudala norbait akabatzeko. Norbait diot, modu lauso samarrean, ondotxo dakidan arren nor izango litzatekeen nire biktima. Alu arraio horrek ez dit aparteko ezer egin, ez behintzat ezer eskandalagarririk, baina zenbat eta denbora gehiago igaro hura garbitu gabe, orduan eta min handiagoa sentitzen dut sabelean, min benetakoa, etengabeko ziztada baten antzekoa. Badakit tipoa hiltzen dudan egunean amaituko dela berak eragiten didan mina, baina, bitartean, kezkatuta bizi naiz: hasieran uste nuen ultzera bat zela, baina medikuek ezetz diote, urduritasuna baino ez dela. Ni, ordea, zerri horrek eragindako minbizia ez ote den hasi naiz pentsatzen.
Lehen dena errazagoa egiten zitzaidan: nobela bat idazten hasten nintzen, sortzen nituen zenbait pertsonaia, euren inguruan eraikitzen nuen mundu bat... eta bizitza errealean norbaitek potroak puzten bazizkidan, nobelako pertsonaietako bat hiltzen nuen, astiro, haren fikziozko sufrimendua dastatuz, eta, hurrengo egunean, bizitza errealeko kaparra horri begiratu, eta aurpegi zurbilagoa igartzen nion beti.
Sorkuntza eta budua odoleko lehengusuak dira. Ez alferrik, maiz entzungo diozu edozein sortzaileri arrazoi horrexegatik idazten duela, pintatzen duela, eskulturak egiten dituela edo musika konposatzen duela, alegia, bere hiltzaile-sena modu zibilizatuagoan bideratzeko. Azkena Julian Schnabel izan da: “Pintatzeari utziko banio, kartzelan amaituko nuke”. Baina sortzaileen aldarri horiek suiziden mehatxuen antzekoak dira. Benetako suizidak teilatura igotzen dira, salto txiki bat, tirabuzoi bikoitza jauzi karpatuarekin, eta ttak, bozgorailurik gabe hiltzen dira, 0tik 10era bitarteko puntuaziorik espero gabe.
Berriki José Ovejerok Escritores delincuentes liburuan azaldu duen moduan, badaude benetako hiltzaile-sena erakutsi duten idazleak ere (Arturo Ripstein ez da idazlea, baina emaiozue katana bat, eta ikusiko duzue), baina salbuespena dira. Sortzaileak, oro har, koldarrak dira: lehendik eginda dagoena hobetu beharrean, hutsetik sortzen dute mundua, euren irudi eta antzera, munduaren neurria euren neurrikoa izan dadin. Hain dira koldarrak, ezen inoiz ez dute onartuko hiltzaile-sena ez dutela sekula besteen kontra erabiliko, ezpada, gehienez ere, euren buruen kontra. Ikusi, bestela, nolako bilakaera duen J. M. Coetzee idazle eta aldi berean pertsonaiak, Summertime liburuan: “Lanik ez egitearen sedukzioan eroriko banintz, orduan zer? Neure buruari tiro egin beharko nioke”, dio. Baina gero zuzendu egiten ditu bere hitzak: “Ez badut idazten, deprimitu egiten naiz”, botatzen du, hasierako asmo odoltsua nabarmen apalduz. Azkenean, baina, ez bata ez bestea: indarkeria oro idazketaren bitartez kanalizatzeko erabakia hartzen du, eta, ondorioz, bere burua zigortzen du, barazkijale bihurtuz.
Coetzeeren eta Schnabelen asmoak berberak dira finean, nahiz eta oso zalantzazkoa den Coetzeek bere burua hilko zuenik idatziko ez balu, eta Schnabelek inor garbituko zuenik pintatuko ez balu. Alderantziz izango da akaso: idazten ez badu, pintatzen ez badu, sortzailea bera hilko da, baina ez suizidatuta, ezpada ultzera edo minbizi baten erruz, bere gorrotoaren iturri den tipo horrek bizirik jarraitzen duen bitartean.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.