Ezkerreko abertzaletasuna ur handitan ari da, Euskal Herriko zelai politikoan nagusitzen. Bestalde, trantsizio garaitik abertzaletasunaren baitan eragiten ari diren bi ildo nagusien artean aldaketarako garaiak antzematen dira: batetik, bide eta botere autonomikoan murgilduta aritu den PNV alderdiak badaki bide hori agortu dela; ezker abertzaleak aldiz, bere estrategian funtsezko aldaketa bideratu du Euskal Herriak behar duen garapen politiko eta soziala bururaino eramateko.
Bide autonomikoaren agortzeak bestelako oinarri politiko batzuen beharra ekarri dio abertzaletasunari eta herritarren artean sinesgarritasun osoa lortu duen Ezker Abertzalearen estrategia aldaketak indar metaketarako kultura berria jarri du martxan, urtetan abertzaleen ur-emari nagusia izan denari, PNV alderdiari, erdigunea kenduz. Edo kentzeko bidean jarriz.
Ezkerreko abertzaletasuna ur handitan ari dela diogunean, eragiteko hiru esparru nagusiri buruz ari gara, zeintzuetan euskal herritarren atxikimendua eta sinesgarritasuna lortzen ari den, ematen duen urrats bakoitzarekin bere imajinarioa indartuz, hots, independentziaren bidea zabalduz.
Lehena, ezbairik gabe, gatazka politiko eta armatuari behin betiko konponbidea emateko esku artean dugun aukera historikoak eraman du ezkerreko abertzaletasuna ur handitara. Alor honetan funtsezkoa izan da aldebakarreko urratsen balioa eta aldebakarreko urrats horiek guztiak itzulezina den estrategia batean kokatzeak, estatuek egiten dutena egiten dutela ere, edo estatuen borondatearen gainetik kokatzeak, hain zuzen: Estatuek borondaterik ez dute, soilik Euskal Herrian indarrak bilduz eta nazioartean presioa eginez sortuko dira epe motz eta ertainean konponbiderako aukerak, alegia, Madrilen aurrean herri gisako konfrontazio demokratikoa indartuz.
Alor honetan, akordio demokratikoa erdiestea da ezkerreko abertzaletasunaren erronka, Euskal Herriaren aitortza eta erabakitze eskubidea Euskal Herriko eragile politikoen artean elkarrizketatzea eta adostea, eta honela herri honetan proiektu oro egingarri bilakatzea, tartean independentziarena, ezkerreko abertzaletasunaren urtetako imajinarioa izan dena, autonomismoaren porrotaren ostean, herri honen etorkizunari begirako proiektu izarra bilakatzeko bidean jarriz, beti ere herritarrek hala nahi badute.
Egun, ezkerreko abertzaletasuna da galtzaile eta irabazlerik gabeko konponbide demokratikoaren defentsa eginez, bere proiektua epe ertainean lehen lerroan kokatzen ari dena, ezbairik gabe. Hainbaten azken orduko presak, gatazkaren amaierako irudian agertzeko urduritasunak eta horri begira puztutako diskurtso eta kontakizunen aurrean, argi luzeak jarrita aritzearen abantaila du ezkerreko abertzaletasunak. Hor ari da irabazten. Zer esanik ez, gainera, espainiar estatuaren krisi ekonomiko eta politikoaren arrakalak gero eta sakonagoak direnean. Bidea errazten dio honek, arrazoiz kargatzen duen hein berean bere herriaren aurrean.
Ezkerreko abertzaletasunaren eragiteko bigarren esparru nagusia aldaketa sozialari dagokio, Euskal Herri berria ezkerretik, justizia sozialaren bidetik eta herritarren borondatean oinarrituta eraikitzeko erakusten ari den gaitasun politikoari hain zuzen. Azken hauteskundeen ondotik, arlo instituzionalean sakoneko berritzea ezagutu dugu, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako eta herrietako egitura instituzionaletako ordezkaritzan indar nagusia bilakatu delarik Bilduren koalizioaren bitartez.
Urtetan oposizioan edo kontrara eta ezezko politikan murgilduta egotetik, gestioaren ardura potoloa eta konfiantza osoa eskaini dio herri honek ezkerreko abertzaletasunari. Ez du eremu xamurra izango honakoa, hainbat urtetan hegemonia instituzionala izan dutenek, batik bat PNV alderdiak, egundoko zorrak eragin dituztelako euren proiektu erraldoietan instituzioak kateatu eta gero. Proiektu erraldoien aroa amaitu da, beraz, eta instituzioak aldaketa sozialaren zerbitzura jartzeko garai berriari baiezkoa eman dio nagusigoz herri honek eta, beraz, horretan asmatzea izango du, epe motz eta ertainean, erronka ezkerreko abertzaletasunak, gatazkaren konponbideaz harago, gizarte-konponbidean asmatzea, instituzioak horrek mesedetara jarriz.
Hirugarren erronka nagusia aurreko bietan asmatzeko antolaketan datza, hots, garai berri honetan herri gisa ditugun beharrei egokien erantzungo dion antolaketari heltzea epe labur eta ertainean. Ezkerreko abertzaletasunak hainbat urrats egin ditu dagoeneko: Lortu Arte akordioa, Euskal Herria Ezkerretik akordioa, Bildu koalizioa, Amaiur, espainiar hauteskundeei begira lehiatuko dena… hauek guztiak tresnak dira, tresna indartsuak oso, indar metaketaren balioa egoeraren aldaketaren zerbitzura jarri eta sakoneko aldaketa horiek, bai konponbidean bai eredu sozialean, posible dela erakusten dutenak; izan ere, nork esan behar zuen duela urtebete egungo egoeran egongo ginenik!
Bukatzeko, ezkerreko abertzaletasunak paradigma errotik aldatu du: duela urte gutxi batzuk sinesgarritasunean eta eraginkortasunean herren baino herrenago egotetik Euskal Herriko aldaketa politiko eta sozialaren motorra izatera iritsi baita. Asmatu egin du ibilbide orrian, baina orain luzerako bidean asmatzea dagokio, independentziaren bidean herritarren atxikimendua bereganatu eta estatu espainiar zein frantziarraren aurrean gero eta sendoago agertzea, berandu baino lehen munduko beste estatu libre bat izateko.
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.