1. Giza eskubide izaera. Erabakitzeko eskubidea giza eskubidea da. Ez soilik hola aitortua izan delako hainbat nazioarteko adierazpenetan, baizik eta, baita ere, gizakiaren pertsona mailako nortasunari dagokion aukera eta erabakia oinarritzen dituelako. Gizabanako bakoitza pertsona garen heinean, herri eta gizarte bateko kideak gara eta kidetza horri dagokionez, dugun aukera nortasunari dagokion giza mailako aukera da.
Abertzaleok ahalegin berezia egin beharra daukagu erabakitzeko eskubideari giza eskubide izaera eta maila daukala azaltzen eta frogatzen. Lehia politiko horretan dago gako ideologikoa abertzaletasunak demokratikoki irabazi ahal dezan. Hiritartasuna gizabanako orori dagokion eta gizarte-kide izatearekin lotzen den bezala, nazionalitatea erabaki eskubidearekin lotzen da eta pertsonaren aukera mailakotzat onartuz garatu beharrekoa da.
Erabaki eskubideak etorkizunarekin eta solidaritatearekin lotu ahal izateko gainera, ezinbestekoa da giza eskubide maila demokratikoa aitortzea erabaki ahalmenari. Hauxe da etorkizun hurbileko lehia politikoan abertzaleoi aurrean jarri zaigun erronka nagusienetako bat. Izan ere, giza eskubide demokratiko horri buruz zergatiko galdera baino askoz ere garrantzitsuagoa da zertarako galdera eta azken horri erantzuteko nahitaezkoa da eskubide izaera zehaztea.
2. Eskubide historikoen gaurkotze demokratikoa. Euskal aldarrikapenak XIX. eta XX. mendeetan lege zaharra, foru edo eskubide historikoen eskakizunetan oinarrituz egiten ziren; adibidez, foru osoen berreskurapena eta holako esamoldeen bitartez. Zentzu horretako esaerak gelditu dira hainbat kanta, lelo eta izenetan.
Baina gaurkotasunezko ikuspegi demokratiko batetik begiratuta, lege zaharren edo eskubide historikoen aldarrikapen mota horiek zaharkituak gelditu dira eta ez dira gaur egun defendagarriak; besteak beste, eskubide politikoak giza duintasunean oinarrituak daudenez gero, ez direlako oinordetzan hartzen, baizik eta gizartearen eta pertsonaren izatetik sortzen eta, bestalde, eskubide historikoen gaurkotzea soilik erabaki demokratikoen bitartez gauzatu ahal daitekeelako.
Arlo horretan euskal abertzaletasun guztiaren hurbiltze nabarmena gauzatu da azken hamarkadetan eta horrek bideragarriagoa egiten du elkarlana. Zentzu horretan aski da gogoratzea, frankismoaren ondorengo erreforma garaietan, EAJ-PNVren aldarrikapenak oraindik eskubide historikoen aipamenekin eratzen zirela eta jokabide horrek eraman zituela konstituzioaren eztabaidaldian autodeterminazioaren aurka botoa emateraino. Azken aldian, ordea, bestelako jarrera batera bidaiatu dute, bereziki “Ibarretxe plana” deitutakoaren ondotik eta hara nola aurtengo konstituzioaren aldaketan erabaki eskubidea txertatzeko ekimena egitera iritsi diren. Ezker abertzaleak betidanik izan du autodeterminazioaren aldeko jarrera.
Erabakitze esparruei buruzkoa da abertzaleok daukagun ezadostasun gunea. Lehen ezberdintasuna da batzuok bereizi egiten ditugula erabaki eskubidearen subjektu edo jabea, alde batetik, eta garatu beharreko esparrua, bestetik; bereizketa horren argudioak dira Euskal Herria erakunde politikorik gabekoa izatez gain, indar koerlazio eta abiagune edo abiadura politiko ezberdinak aurreikusi beharra dagoela, EAEn, Nafarroan eta Iparralden. Beste batzuei, ordea, onartezina egiten zaie –edo gehienbat, egiten zitzaien– delako esparruen arteko bereizketa hori, baina arlo horretan ere hurbilketa gauzatzen ari da abertzaleon artean eta zalantzarik gabe, lurraldetasun diakronikoaren ulerpenak gero eta onarpen handiagoa dauka.
3. Elkartasun sozialaren eta etorkizunaren berme eta oinarria. Gizarte batek solidaritatearen aldeko apustua edo aukera egin ahal izateko erabakitzeko gaitasuna behar du. Gizabanakoak bezalaxe. Solidaritatea herri eta pertsona askeen dohaina baita.
Aipatutakoa ez da argudio formalista hutsa, baizik eta eguneroko praktikan, eta eraginkortasunean, ondorioak dauzkana. Bestalde, gainera, erabakitzeko eskubidea etorkizunaren eta ingurumenaren aldeko bermea da; izan ere, apustu horiek, lurraren defentsa orok bezalaxe, gizartearen atxikimenduan oinarritzen dira.
Euskal abertzaletasunak etorkizuneko erronka politiko nagusia jokatuko du, hain zuzen ere, solidaritatearekiko bidegile papera egitearen gakoan. Izan ere, krisialdi sakon honek etorkizunaren erroak astindu ditu eta geroaren ateko aldaba joka datorkigu. Euskal Herriaren eta abertzaletasunaren aldarrikapen nagusiak –autodeterminazioa eta lurraldetasuna– ezin dira izan eta ezin dira utzi bizimoduko eguneroko premia larrietatik at.
Beti eduki du zentzua, baina, agian, orain inoiz baino sakonagoa du nazioaren askapena askapen sozialarekin elkartzeak.
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.