Asko idatzi da dagoeneko Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuari emandako saiakera Euskadi Sariaren karietara. Neurrigabekeriak ugariak izan dira, baina denetan asaldagarriena Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren jarrera iruditu zait. Izan ere, bietako bat, edo Sarrionandiaren obra eta ibilbide intelektualaren ezjakin erabatekoak dira bertako arduradunak, edo jakitun izanik ere, politikakerien ondorioz fede txarrez jokatu dute. Ez dakit zein den bi aukeretan arbuiagarriena.
Sarrionandiak saria jasotzeko eskubidea duela defendatu dutenek antzeko bideetatik jo dute: gaizkile krudelenak ere literatura ona egin dezakeela, sariketaren oinarriak betez gero dirua eskuratzeko eskubide guztia duela, eta abar. Horiek guztiak oso ongi daude, eta arrazoi guztia dute, baina ia inori ez diot entzun Sarrionandiaren obraz edo pentsamenduaz ezer.
Kontua baita kalapita hau guztia, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren oharraren arabera, Sarrionandia “bere militantziaz sekula damutu ez den pertsona bat” delako sortu dela. Jakina da damuaren diskurtso hau zeinen tranpati eta makurra den. Ez dakit, esaterako, egungo Jaurlaritzaren erreferente intelektual nagusienetakoak diren Mario Onaindia eta Kepa Aulestia damutu ziren bere garaian ETAn militatu izateagatik, baina garbi dudana zera da, beren idazkiak ez direla Sarrionandiaren idazkien zangosagarrera ere iristen indarkeria eta autoritarismoaren kritikaren sakontasun intelektual eta soslai demokratikoari dagokionean. Izatez, bere obra taxuz irakurtzea besterik ez dago, Lagun izoztua laudatua abilezia minimo batekin irakurtzea, bere poesia ugaria irakurtzea, zer esanik ez bere saiakera liburuak, ohartzeko nekez aurkitu daitekeela gure inguruetan Sarrionandia bezalako pentsalari aurrerazale, kritiko eta demokratikorik –demokraziaren zentzu original eta zintzoenean–. Bada garaia, denon artean sortu dugun Sarrionandiaren gudari irudi mitikoa –terrorista batzuentzat, heroia beste zenbaitentzat– hankaz gora ipintzeko; Sarrionandia ping-pongeko pilota bat bailitzan erabiltzeari uzteko, Sarrionandiaren irudia duten poltsak zakarretara botatzeko. Eta bere liburuak irakurtzeko. Zorionez, berak idatzitakoak baititu bere alde; zoritxarrez, inor gutxiri interesatzen zaizkio eta inor gutxik egiten die jaramon.
Sarrionandiaren liburuetatik landa, hari egindako elkarrizketak irakurtzen ahal dira halaber. Pentsa, euskal politikaren gainean zientzia fikzioa egiten espezialista den Jose Luis Barbería kazetariak berak ere hartu du lur iurretarrak Hausnart aldizkariari egindako adierazpen “harrigarriak” irakurri ostean. Ez da salbuespena, Les Inrockuptiblesen ere gauza esanguratsu askoak esan ditu berrikitan. “Armak, izatez, hondamendia iruditzen zaizkit (...) teknika autoritarioen barnean daude, botere-tresnak dira”. Halakoak esaten dituen norbait terrorista bihozgabe eta amoral gisa aurkeztea iritzi publikoaren aurrean difamazio kanpaina bidegabea antolatzea da. Baina oraindik larriagoa dena zera da, kanpaina lotsagarri hori botere publikoetatik abiatua izatea, euskal kulturaz arduratu eta bertako kideak zaintzea egokitu zaion departamentutik bertatik.
Presio politikoen ondorioz hau guztia egitera behartu badituzte duintasunez dimititzea zuten aurrez; esan eta idatzi dituztenak benetan uste badituzte arazo larria dute, euskal idazle gorenetako baten obraren ignorante absolutuak direla erakusten dute-eta.
Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]
Poesia mailu bat da jaialdia antolatu du Azpimarra irakurle taldeak Gasteizko Gaztetxean. Ikasturtean egindako saioetan landu dituzten auziak plazaratu dituzte tailer, solasaldi, errezitaldi zein hainbat erakusketatan. “Garaia kolpatuko duen literaturaren alde” egin... [+]
Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan izango dira emanaldiak. Juantxo Zeberio musikaria izango du alboan Suarezek, eta Ines Osinaga Sarrionandiak.
Donostiako Aieteko euskara batzordeak antolatuta, solasaldia eskaini du asteartean Joseba Sarrionandiak. Habanako gaukarien trilogia zuen aitzakia, baina literaturaz gutxi, eta bizitzaz asko hitz egin du. Irati Zubia filosofoa arduratu da testuinguruaz eta saioa gidatzeaz.
Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]
Joseba Sarrionandiarekin euskararen egoera eta errepresioa gartzeletan gaiaz. "Korrika 4"-ren prentsa bulegoak eskaini digu ondoko elkarrizketa argitaratzeko aukera. Joseba Sarrionandia Herrerako desterru urrunetik desterru hurbilago batetara ekarri zuteneko aukera... [+]
Ia 40 urte erbestean igaro ostean, azkenean, Euskal Herrira itzuli da Joseba Sarrionandia gertukoak eta familia bisitatzera.
Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.
Otsailaren 1ean eta 2an, ostiralean Iurretan eta larunbatean Donostian, ekitaldiak izango dira, katalanera itzuli duten Joseba Sarrionandiaren Hilda dago poesia? liburuaren harira. Pamielak antolaturiko saio horietan, besteak beste, Ainara Munt Ojanguren eta Víctor... [+]
Hamabi zinemagilek, Adabaki ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren poemak eta ipuinak film kolektibo batean zinemara ekartzea erabaki dute. Aste honetan aurkeztu dute proiektuaren trailerra. Filma udazkenerako amaituta egotea espero dute... [+]
Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean.
Duela urte bi eskainitako elkarrizketan kontatu zigun idazmakina zahar bat duela etxean, tekletako letrak borratuta dituena. Baina, irakurle sentitzen dela idazle baino gehiago. Bide horretatik, jardunaldiek eragindako sentsazioez gainera, literaturaz gogoeta egin du hurrengo... [+]