ESPAINIAKO Auzitegi Gorenak Sortu legez kanpo utzi zuenean, aurrerago Auzitegi Konstituzionalak ez zuela erabakia berretsiko zabaldu zen han-hemenka. Tira, halakorik ezin zuela pasarazi, eta Bilduri maiatzaren 22ko ateak zabaltzea uste hori sendotzen zuela. Udal hauteskundeetan ez, baina Espainiako orokorretara akaso baietz. Langa hau gaindituta –urriaren 7an bukatu zen horretarako epea–, hurrengo geltokia EAEko autonomikoetakoa da dagoeneko.
Maiatzean ez bezala, orain inork ez du zalantzan jartzen Amaiur, eta beraz Bildu, hauteskundeetan izango direnik, Cándido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusia eta beste batzuk kontrakoa irudikatzen saiatu izan badira ere. Baina fase honetan, urriaren 24 arte, bai izango dugu hilabete hauetan normalizazio politikoan emandako urratsen neurgailu esanguratsu bat: egin ahal izango du Amaiurrek bere izen ematearen prozesua beste edozein alderdi edo koaliziok bezala? Joko du Fiskaltza Nagusiak bere aurka, hainbatetan iradoki duen gisan? Edo Bildurekin maiatzean ikusi genuen pelikula osoa berrikusiko dugu?
Orain arte Amaiurren inguruko zalaparta txikia ikusita, pentsa liteke ez dela maiatzeko ikuskizuna errepikatuko, ez dugula zerrenda kutsatuen zirkoa berriz ikusiko, nahiz eta orduko lege bera dagoen indarrean. Baina badira kontrakoa pentsatzen dutenak ere, eta ez nolanahiko iritziak gainera. Javier Perez Royo Espainiako konstituzionalista ezagunak maiatzeko prozesu bera iragarri zuen oraingoan ere Bildurekin (Amaiur irakurri liteke bere lekuan) “Zertan ari gara jolasean?” artikuluan: hau da, Fiskaltza Nagusiak helegitea jarriko zuela, Auzitegi Gorenak legez kanpo utziko zuela Bildu eta ondoren Konstituzionalak bere parte hartzea berretsiko zuela.
EAEko PPko buruzagi Iñaki Oyarzábalek behintzat ez du zalantzarik, Amaiur Espainiako Kongresuan egongo da, joan den astelehenean Deia-n egindako adierazpenetan oinarrituta bederen: “Madrilen etengabeko ikuskizuna eman nahi badute, uste dut akats handia egingo dutela”. Jakina, kontuan hartu behar da elkarrizketaren testuingurua ere biziki aldatu dela maiatzetik hona, egunkariak Oyarzábali titulurako hartu dizkion berbek ondo adierazten duten moduan: “Heldu egingo diogu Urkulluren erronkari, Rajoy ausarta izango da bakearen alde”. Apurka bederen, badirudi Iñigo Urkullu eta Mariano Rajoy-ren arteko bileren fruituak ere azaleratzen ari direla. Hauteskundeetara gerturatu ahala bakearen diskurtsoa gailentzen ari zaio irabazle eta galtzaileenari, hori ere interesgarria da.
PASAIAKO kanpoko kaia ez duela egingo iragarri du Gipuzkoako Diputazioak eta erraustegiak bost urtez itxaron beharko duela ere bai, eta bitartean zaborrei buruzko eztabaida bideratuko duela. Gipuzkoako Batzar Nagusien aginduari ezezkoa eman dio modu horretan Diputazioak, horrek duen arriskuarekin. Diputatu nagusi ohi Markel Olanok berehala erantzun zuen Twitterren: “Dena herriarentzat, baina herria gabe”. Ez zuen iragarri, ordea, bere taldeak zentsura mozioa aurkeztuko zuela Martin Garitanoren gobernuaren aurka, jakin badakien arren PP eta PSE prest izango dituela horretarako.
Hainbat proiektu esanguratsuren aurrean, Batzar Nagusien aginduen edo bere izaeraren artean harrapatua dago Bilduren gutxiengo gobernua. Eta badaki, baina oraingoz, eta logikoa den moduan, bere hauteskunde aginduekin aurrera egitea erabaki du, horrek etengabe funanbulismoan ibiltzera behartzen badu ere. Bere esku baino, besteen esku dago bera gobernuan izatea, hemen zein Donostiako Udalean. Baina gaur gaurkoz, maiatzeko emaitzak eskutik ditu Bilduk eta hauteskunde lehiak ez dio aukerarik ematen EAJri Bildu Gipuzkoako Diputaziotik kanporatzeko, 2013ko autonomikoak arte, gainera, ez dirudi erraza izango duenik. Oraingoz karta hori poltsikoan gorde du Olanok, baina aukerarik badu, laster mahai gaineratuko bide du.
Eta, aurrera begira, beste aukera bat ere bada halako azpiegitura proiektu handietan, herriarekin edo herriarentzat erabaki beharrean, herriak berak erabaki dezala. Diputazioak edo Batzar Nagusiek beharrean, erabaki dezatela gipuzkoarrek erreferendumez. Suitzan, Italian eta Europako iparreko herrialdeetan, besteak beste, kontsulta molde hori eguneroko ogia da.
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]
Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du.