Ukronia ukroniaren barruan = errealitatea?

The man in the high castle. Phillip K. Dick.
(Putnam, 1962). Hugo Sariaren irabazlea.

Hainbeste gauza neukan leituta Phillip K. Dicken  (1928-1982) obrari eta bizitzari  buruz, The man in the high castle eleberriaren erdira-edo ailegatu arte ez bainintzen ohartu bizitzan lehenbizikoz ari nintzela Dicken lan bat irakurtzen. Istorioaren konplexutasunak ukabilkada jo zidanean gertatu zen. Aurrez ikasitakoak ez nindukan prest egilearen jenialitate eta desoreka psikiko nahastea behar bezala digeritzeko.

Kritika, oro har, bat dator: hau da Chicagoko idazle emankorraren eleberririk onena. Are gehiago, ukronia generoaren aitzindaritzat joa izan da. Bigarren Mundu Gerraren garaileak Alemania eta Japonia izan ziren mundu bat aurkezten digu Dickek. AEBak, nobelaren gertakari guztien eszenatokia, hiru herrialdetan zatituta daude orain: mendebaldeko estatuak, Japoniaren menpe; ekialdekoak, nazien esku; eta erdian, Mendi Harritsuen Estatu autonomoak.

Egoera hori, baina, Dickek oso istorio konplexua, batzuetan ulertzeko gaitza, garatzeko erabili zuen eszenatokia baino ez da. The man in the high castle-ko protagonista gehienek beste ukronia bat irakurri dute: Otarraina pausatu egin da. Bertan esaten da gerraren benetako irabazleak AEBak eta haren aliatuak izan zirela. Korapiloa are nahasiagoa da ordea: Otarraina-ren egileak –bera da gazteluko gizona– I ching izeneko testu txinatarra, orakulu bat azken batean, erabili du bere eleberria idazteko. Dickek zioen berak ere I ching-en agindupean ondu zuela The man in the high castle. Liburuaren amaiera harrigarria gustuko ez zuela ere esan zuen. Ez dizuet kontatuko, baina bai aztarna bat emango: Dickek uste zuen noizean behin elkartu egiten diren mundu paraleloz osatuta dagoela errealitatea.


Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude