Kolore festa

Edebock

Ez da hainbeste idi izango Herbehere osoetan, baina 6.000 aldaeratik gora dituzte idi-bihotzetan (Tulipa sp.). Han dago han, kolore festa, idi-bihotzen mundua. Zenbat mundu!

Hango negozio sarea ehunka urtetan ehuntzeko gaia Kurdistan aldetik ekarri, Turkian irun eta Istanbuldik barrena eramandako motak ziren. Idi-bihotz naturalak ondu eta hibridatuz gaurko barietate edo aldaera aukera izateko bideari ekin zitzaion, eta ez da egundo amaitu. Milaka aldaera erregistratuta edo bidean dago; etengabe sortuz eta, sartu edo atera, patente-etxeetako atarietan. Adibidez, hona Japonian egindako “Arisa” aldaeraren historia. Idi-bihotz hau “On Kixote” eta “Ben van Zanten” aldaeren arteko hibridaziotik jaioa da. 1979an bien nahasketaren 955 hazi ale erein zituzten. Sei urtetan landu ondoren, landatzeko errazak, emaileak eta gaitzei kementsu aurre egiten zieten zortzi mota aukeratu zituzten. 1999an erregistroan onartzeko eskaera egin eta behar adina aztertu ondoren 2002an ametitu zuten. Noiznahi topatuko duzu bere aieta erosgai, loreak ertzetan mendela arrosa duten ardo koloreko petaloak ditu.

Idi-bihotz honek petaloaren ertz-ertza du kolore desberdin batekoa, baina ia-ia nahi ahalako nahasketa duena topa daiteke. Asko direnez, haien nahasketetatik etengabe ezezagun gehiago datoz. Adibidez, petaloen kolore nagusia beheko barrenetik datorkion beste kolore bateko gar antzeko batekin “zikindua” dutenak. Horiei, deigarri, bolada ez zaie amaitzen. Ederki kosta zen, bada, zikintze berexi erakargarri hori nola demontre egiten zen asmatzea. Birus batek eragiten du, I-BMB edo Idi-bihotzaren mosaikoaren birusa denak. Birus hori zorriek, zizta hemen zizta han, hedatzen dute. Kolore garbiko lorea eman duenak hurrengo urtean nahastutakoa azal dezake. Nahasketarik gabeko motak mantendu nahi dituzten muintegietan-eta, zikindu horiek urruti jartzen dituzte, kutsadura saihestu eta ahal den neurrian eragozteko. Zuriek eta horiek ez dute kolore aldaketa hori agertzen.

Gaur egun, hala ere, lorezaleen lanetik dator honelako idi-bihotz xelebre asko. Eguna joan eta eguna etorri, antzeko makina bat historia idazten ari da. Ez gara, nolanahi ere, garai batean bezala, lore horiekin erotzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Loreak
2020-03-18 | Jakoba Errekondo
Lilipa eta lilipopa

Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera... [+]


2020-03-09 | Jakoba Errekondo
Moko-belarretan

Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi... [+]


2019-12-12 | Jakoba Errekondo
Kurkubia eta erlastarrak

Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin... [+]


2019-09-13 | Jakoba Errekondo
Alfer biajea

Landareen galbideak arrazoi ugari izan dezake. Garai batean hiru multzotan banatzen ziren: gaitzak, izurriteak eta belar edo landare “txarrak”. Gaur egun landareen hondagarri guztiei izurrite deitzea da joera nagusia. Lehen izurritea esaten zitzaion intsektu, akaro,... [+]


2019-07-19 | Jakoba Errekondo
Asma-belarraren burundanga

Simaur eta hondakin pilatan apopilo bat izaten da udan, ez denetan baina askotan: asma-belarra edo estramonioa, Datura stramonium. Zenbaitek “ikozoro” edo “pikuzoro” izenak ere jaso dituzte landare horrentzat. Landare deigarria da, tentea, hostaje... [+]


2019-02-11 | Jakoba Errekondo
Dahlia ala dalia

Daliaren urtea izendatu dute aurtengo hau, Dahlia pinnata. Ondo esanda Dahliaren urtea da. Euskarazko hiztegiek eta entziklopediek “dalia” esaten diote landare horri; nik uste dut “dahlia” esan beharko geniokeela.

Dahlia Mexikoko goi ordokietan ezagutu... [+]


2018-10-05 | Jakoba Errekondo
Udara tronpetazalea

Lasaitu ederra hartu dut egun argia baino gaua luzeagoa egin den egunean; eta poztu sei hilabete horrela izango ditugula jakinda. Uda ederra joan dela ezin uka, baina udazkenari usain hobea hartzen diot. Landareei udazkenaren iritsierarekin “klak” egiten die buruak... [+]


2018-05-11 | Jakoba Errekondo
Landareak usainean

Landareek usaindu egiten dutela jakina da, gero eta jakinago. Aspaldi genekien animalia belarjaleengandik babesteko landareen martingala: hozkada jaso duen landareak usaina askatzen du, aldameneko landareak jakinaren gainean jartzeko; horiek hostoak mikaztuko dituzte eta... [+]


2018-01-25 | Jakoba Errekondo
Ez txuri ez zuri, xuri

Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.

Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri... [+]


2017-06-27 | Jakoba Errekondo
Lore hautsetan mezalagun

Udaberria zaigu loreen sasoia. Ez da bakarra, ordea; loraldia ez da urte osoan amaitzen, bukatzen ez den emana da loreena. Etengabeko lore batean bizi gara. Aurten oraindik ahorik, ez abereenik ez segarenik, ezagutu ez duten belazeak ikusgarriak daude, lore desdetxa! Lorez lore... [+]


2017-05-29 | Jakoba Errekondo
Lorez lore

Izan ere, lorez lore gabiltza; egunero lore berri bat ikus daiteke sasoi honetan. Tartean, baita jan daitezkeenak ere. Ez gara euskaldunak lorezale amorratuak; kunplimenduak eta ele ederrak bai, baina lore-loreak tamainan!


2016-12-23 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Holandatik ekarritako tulipan erraboil batzuk oparitu dizkidate. Noiz landatzen dira? Bitartean, nola gorde behar dira?

Mari Paz Martin (Irun)


2016-06-15 | Jakoba Errekondo
Mitxoleta bixi-bixiak

Senide du lo-belarra (Papaver somniferum), baina haren aldean, bixia da mitxoleta (Papaver rhoeas). Mitxoleta ezaguna da oso; “urdemutur” eta “urdamutur” ere deitzen omen zaio. Udaberria joan udaberria etorri, urtero lotsagorritzen ditu lur sailak. Neure... [+]


Eguneraketa berriak daude