Einsteinen erlatibitatearen teoria ezbaian

www2.cnrs.fr

“Ezin da argiak hutsean daukan abiadura baino azkarrago joan”, adierazi zuen Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria plazaratu zuenean. Adierazpen hori lege bilakatu zen eta egungo fisikaren funtsetako bat da.

Berriki, baina, Suitzako CERN eta Italiako Grand Sasso laborategiek elkarlanean egindako saiakeran, neutrinoek argia baino azkarrago bidaia dezaketela izan da emaitza. Zuhurtziaz hartu beharrekoa, beti ere.

Neutrinoa kargarik gabeko partikula azpi-atomikoa da; haren masa elektroi batena baino mila milioi aldiz txikiagoa da. Eguzkiak etenik gabe bidaltzen ditu kantitate izugarritan; Lurra aldez alde zeharkatzen dute, gure gorputzak barne, eta espazioan galtzen dira. Egindako saiakera, hain zuzen ere, Lurra zeharkatzen duten neutrino batzuen arrastoa segitzean oinarritu da; zehazki, lur azpitik joanda Suitzako CERNetik Italiako Grand Sassora dauden 730 kilometroak egiteko neutrinoek behar duten denbora fotoiek behar dutena baino txikiagoa dela neurtu dute.

60 nano-segundoko aldea dago neutrinoek eta fotoiek aipatutako distantzia betetzeko behar izan duten denboren artean. Inork argudiatu du neurgailuen zehaztasuna izan daitekeela diferentziaren erantzulea, baina gailu berberekin neurtu dira batzuen eta besteen abiadurak... Adi jarraituko diogu gai honi.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fisika
Mpemba efektua
Izozki bat Termodinamikaren aurka

Nori ez zaizkio izozkiak gustatzen? Euskal Herriko ume gehienei, behintzat, bai. Tanzanian ere horrela da, are gehiago, bertan egon ohi diren tenperaturak kontuan hartuta. Horiek horrela, 1963an Tanzaniako ume batek izozkia prestatzerakoan behatutakoak zeresana sortzen du... [+]


2019-06-24 | ARGIA
Erradiazio guztiak ez dira berdinak: 5G teknologia eta osasuna

Azken hilabeteetan 5G teknologiarekin lotutako informazio asko argitaratzen ari da hedabideetan, dagoeneko oso interkonektatuta dagoen mundu batean telefonia mugikorrak emango duen hurrengo jauzia iragarriz. 5Gak osasunari eragin diezazkiokeen ustezko kalteak dira jarraipen... [+]


2017-12-22 | Unai Brea
Ruth Lazkoz. Unibertsoaren alde iluna aztertzen
“Zerbait ez ulertzea da zientzia egiteko behar den lehenbiziko gauza”

Zientzia du ogibidea Ruth Lazkozek (Bilbo, 1971), baina nekez ikusiko duzu bata zuria jantzita laborategi batean. EHUko Fisika Teoriko saileko kidea da, eta arbela eta kalkulu-prozesadoreak ditu eguneroko lanabes. Oraintxe esku artean duen egitekoa sinple azaltzen da: Einsteinen... [+]


2016-02-16 | Oier Lakuntza
Grabitazio uhinak
Unibertsoaren ezagutzarako tresna bat gehiago

Grabitazio uhinen aurkikuntzak aro berri bat irekiko du gure unibertsoaren ezagutzan. Izan ere, grabitazio uhinei esker unibertsoaren iraganeko bilakaera ezagutu ahalko dute ikerlariek.


2015-06-24 | Sustrai Colina
Jose Maria Pitarke
"Zientziaren garapena geldiezina da"

Elkarrizketa = (Esan+ Entzun)²


Partikula subatomikoak Fukushimako erregaia bilatzeko

Martxoaren 11n lau urte beteko dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik. Ikerlariak bat datoz historiako istripu nuklearrik kutsagarriena izan dela, baina ez dira ados jartzen izango dituen ondorioez. Orain arteko ondorioak ebaluatzea, berriz, zaila da, erradiazioak ez... [+]


Nola topatu zen Higgs bosoia?

1964. urtean Higgs bosoien teoria plazaratu zen: unibertsoko partikula guztiek masa zergatik zuten azaldu nahi zuen. Sen onari erantzuten zion eta beste edozein teoriak baino probabilitate haundiagoak zituen egia izateko, baino 2012rarte ez zen frogatzerik izan.


Marie Curie eta Gerla Handia

Zientzia eta guda gizonezkoen alor esklusiboak ziren XX. mendearen hasieran. Espresuki debekatuak zitzaizkien emakumezkoei, neskametzarako edo gizasemeen menpeko lan anonimoetarako ez bazen behintzat.


2013-05-09 | Lide Hernando
Stephen Hawking fisikariak Israeli boikota egingo dio

Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek... [+]


2012-07-04
Partikula elemental guztien jatorria azalduko lukeen ‘Higgsen bosoia’ izan daitekeena aurkitu dute zientzialariek

CERN laborategiko zientzialariek Higgsen bosoia izan daitekeen partikula aurkitu dutela iragarri dute gaur goizean. 1960ko hamarkadan Peter Higgs fisikari britainiarrak esan zuen partikula elementalen artean beste guztien jatorria izango zen partikula bat existitu behar zela,... [+]


Eguneraketa berriak daude