Elhuyar Hiztegiak apatia definitzeko orduan: axolagabekeria, arduragabekeria, laxokeria, zabarkeria hitzak erabiltzen ditu. Bizitzako edozein esparrutan, dela bikotea, dela lana, dela komunitatearekiko konpromisoa... ez da apatia baino jarrera edo aldarte okerragorik. Motibazioak edo barru-barrutik sortzen zaigun bulkadak aktibatu egiten gaitu, geure hori aurrera ateratzera bultzatzen gaitu, egoera zailenetatik irteten laguntzen digu, erresistentzia gaitasuna ematen digu.
Motibazioa lausotzeak berriz, apatian murgiltzen gaitu. Inguruarekiko interakzioak (lagunarteak, arduradunak, politikariak...) aktiba gaitzakeen moduan, era progresiboan, motelduz ere joan gaitezke, motibaziotik motibaziorik ez-era. Bere bidea egin nahi duen taldetik esaneko artaldera.
Lehenengo begiratuan pentsa daitekeenaren aurka, gizarte motibatua ez da antza interes publikokoa. Gurean badira apatiari aurre egin eta esnatu diren hamaika adibide. Erakunde publikoen boterearen erabilera okerrak batzuei apatia eragiten die eta beste batzuk esnatu egiten ditu, aktibatu, mobilizatu.
Mobilizazio horren adibide garbia zen Kukutzaren kontra agintariak burututako eraso desproportzionatuak, hiritarrak esnatu ditu oraingoan. Autoeraketaren suari haizea eman diote eta garra zabaldu egin da. Kukutza gizarte zibilaren autoeraketa gaitasunaren adierazle bikaina izan da eta botere publikoak Kukutza desprestigiatzea bilatu du lehenengo eta indar erabilera desproportzionatuaren bidez, eraikina suntsitzea lortu du ondoren. Eraikina bota dute, baina espiritua, sena, inoiz baino biziago agertu da.
Nola liteke gizarte zibilaren protagonismo eta parte-hartzea ipar izan beharko lituzkeen gizarte proiektu batean, horren adierazle diren adibideak isilarazi eta desagerrarazi nahi izatea? Botereak gizarte erreakzioaren kontra gogor jotzeak ez du motibaziorik sortzen, amorrua edo apatia eragin ditzake; lehenengoa hobe bigarrena baino. Ordena publikoa ezartzea helburu duen botereak, desordena lortzen du modu honetan, eta hala hobe, horren aurrean isiltzen den gizartea apatian murgildu den seinale baita.
Zein interes dute politikariek apatia bultzatzeko? Lehenago ere, krisiak gogor jotako herrietan autoeraketak herritarrak politikarien aurretik jarri ditu. Agintariek ematen ez ziena, edo emateko gai ez zirena, herritarrek euren kabuz lortu zuten (Kukutza horren adibide garbia). Lau urtean behin ahalmen delegazioa egiten dugu hiritarrok. Herriak nahi duena emateko gai ez denak, gutxienez herriak lortu duena errespeta beza. Ala, apatia beharrean amorruaren bila ari al gara?
Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.
Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]
“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]
Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie.
Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.
Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]