"Perfekzioa faxista omen duk"

  • Aise eman zidan erantzuna.

Anjel Lertxundi
Anjel LertxundiDani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hogeita hamaikagarrenean aidanez, Espainiako Literatura Sari Nazionala.

Asmatu duk, asko gustatzen zaidak musa, eta hogeita hamaika eskutik omen nian epaimahaiaren esanetan. Eta ni konturatu ez, nire keinu bat gaizki interpretatu zuten arte!

Piztiaren izena aitatu ez ote dudan...

Bai, bete-betean asmatu duk. Batzuentzat, Espainia duk piztiaren izena. Beste batzuentzat, literatura. Sariak ere piztia beltzak dituk askorentzat. Nazionalari dagokionez, piztiak asko gozatzen dik nazioen arteko sestrekin.

Badakizu, zorion perfektua ezin lortu gurean.

Perfekzioa faxista omen duk, Nietzschek esana. Utopia bat noiz bilakatzen den faxismo? Zoriona lortzeko aitzakian, bere zorion ereduarekin ados ez daudenak garbitzen hasten denean.

Alegia, etxeko hautsak behar direla harrotu, erraztu, daudenean egon?

Ezagutu eta tratatu, hautsak, etxekoak izanagatik ere, alergia-iturri izaten baititut.

Lasai, lurrak berdinduko gaitu guztiak.

Iraultza Frantsesaren Egalité ekarri didak gogora. Lur azpian, guk denok egalité osoa; gutaz gozatuko duten harrek, fraternité hala moduzkoa; eta liberté berriz, zendu baten bake betirako hori.

Bitartean, ordea, konpainia noblean egotea onena.

Bai, ondo esan duk: bitartean. Eta konpainian. Ahal bada, noblean.

Eta, badaezpada, bete eta bete lehorreko koadernoa.

Marinelek lehorrari ematen dioten zentzuan, noski. Jakingo duk lehorra gaztelaniaz tierra firme dela. Eta niretzat idaztea duk mundualdiak eman didan lehorra, lur irmoena.

Leialtasun baten historia bizi duzu, beraz.

Ez zaidak ezer sakralizatzea gustatzen. Ezta literatura ere. Baina leiala natzaiok. Zenbat, nire emazteari galdetu beharko diok.

Hainbeste urteren buruan, ajea du Lertxundik?

Urteei eta nekeari eransten bazaio gerra ematen segitzeko gogoa, eta horri inork ajea deitzen badio, bere eskubidea dik.

Mentura dugun artean, hortaz...

Arteak borroka irabazi nahi ziok denborari. Eta artea, euskaraz, baduk denbora ere. Sisifo totala, aizak.

Joan aurretik: zer itxura du egun munduaren neurriak?

Nola nahi duk neurtzea, kana erditan edo metrotan, eurotan edo dolarretan, ipuin bat idatziz edo poesia pixka batekin?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anjel Lertxundi
Anjel Lertxundiren obra aztertuko dute EHUren Uda Ikastaroetan

Hamalau hitzaldi, zuzeneko irakurketa musikatua eta idazlearen beraren parte-hartzea bildu dituzte egitarauan. Ekainaren 29 eta 30ean izango da, Donostiako Miramar Jauregian.


Haltzak badu bihotzik

Haltz bat dugu obra honetako protagonista. Arbola bat; mundua ezagutu nahi duen arbola. Eta, denok dakigun bezala, arbola ezin da dagoen lekutik mugitu, ezin da itsasoraino joan, ezin ditu bidaiak egin… ala bai?

Muino batean dagoen haltza dugu protagonista, eta lehen... [+]


Hiru elkarrizketa Anjel Lertxundirekin joan-etorrian
“Oso garrantzitsua da gure gauzez ariko diren liburuak idaztea”

Eguna guztiz argitu da Getarian; frontoi irekian ez da inor ari jolasean oraindik. Kaioak entzuten dira. Bederatzietako kanpaiak jotzear dira. Itzulerako urratsa abiatu dugu; pauso lasaiagoan goaz, giro epeltzen hasiak eta gai libreagoan aritzeko aukerak hartaratuta.


Anjel Lertxundi, idazlea
“Ñabardurarik gabe baldarkeriari zabaltzen zaizkio ateak”

Zarauzko (Gipuzkoa) kaleak hutsik dira. Herriak itxura fantasmagorikoa du orduotan. Goizeko seiak eta erdi dira eta hotz egiten du. Urtarrileko goiz grisa da. Itsasoa bizi dago, baina ez haserre. Hura entzuten da soilik. Pauso azkarrean eta burua txano beltzez estalita iritsi da... [+]


Anjel Lertxundi, idazlea
“Buru pentsalariak falta dira hor goian, euskaratik pentsatuko dutenak”

Egunero egiten du Zarauztik Getarirako joan-etorria. Goizean goiz eta oinez, pauso azkarrean. Ibilian-ibilian, 25 urtetik gorako ohitura du hori. Ibilian-ibilian, ez horren pauso azkarrean, baina bai konstantean, mende erdiko ibilia egin du literaturan, Hunik arrats artean... [+]


2012-11-29
Anjel Lertxundik hamaika istorio jaso ditu ‘Paper-festa’ liburuan

Atzo aurkeztu zuen Anjel Lertxundik ipuin laburrez osaturiko Paper-festa (Alberdania 2012) liburua Donostiako Udal Liburutegian. “Ingurua begiratzetik sortutako ipuin mordoa dago hemen; Nire hurbileko errealitatearekin oso lotua dagoen liburua da”, adierazi du... [+]


Eguneraketa berriak daude