"Ez nago SGAEn erregistratuta"

  • Zergatik konplikatzen ditugu gauzak?

Maite Arroitajauregi
Maite ArroitajauregiDani Blanco

Hara txelista poperoa!

Egungo txeloak orain 300 urtekoak direlako ez dut sudur-puntan jartzen zaidana egin behar? Ez dut inoiz inori esplikaziorik emateko beharrik sentitu.

Zure proposamena... nola esan... interesgarria da. Alegia, ez dagoela sailkatuko duen amaren semerik.

Zergatik sailkatu behar da dena? Zergatik galdetzen didate elkarrizketa guztietan nola definituko nukeen nire musika? Etorri, entzun, eta kito. Ez al da nahikoa egiten dudana nire gustuen ispilu izatea?

Egiten duzuna zure gustuen ispilu?! Horrek psikoanalisia merezi du...

Sortzea beti da terapeutikoa. Aldatu egiten zaitu. Sortu ostean ez zara inoiz sortu aurretik zinena izango. Barrenak askatzeko modu bat da, pisu bat gainetik kentzea.

Kontuz, oholtzan biluzik agertzea pisua da eta!

Bai, biluzten naiz, naizena erakusten dut, baina ez nago kanalean irekita! Jotzen dudana bizi dut, eta ehuneko ehunean transmititzeko ez bada, nahiago dut etxean geratu. Ez da etika, ez da morala, baina bai nire buruarekiko eta publikoarekiko errespetua.

Ezin hobeto geratu zaizu.

Birtuosismoa azala da. Mikel Laboa kantari eta gitarrista ona zen? Ez, baina izugarri transmititzen zuen. Zentzu horretan, askoz gehiago interesatzen zait Lisabo, nahiz teknikoki onak ez izan, segundo bakarrean 8.000 nota jotzen duen edonor baino.

Industriaren negar hotsak, Sinde legea, SGAEren eskandalua, Musikeneko afera... Birtuosismoa ez, harpa jotzea da hori!

Nire lehen diskoa agortu zen eta bigarrena ondo saltzen ari da, ez nago SGAEn erregistratuta ez dudalako erakunde horretan sinisten, Sinde legea izugarrizko akatsa iruditzen zait, eta Musikene... Zer zen galdera?

Internetek musika munduan eragin duen sarraskia azalduz erantzun beharreko bat.

Nori egin dio kalte Internetek? Uste duzu U2k zenbat diru galtzen duen inporta zaidala? Badakizu hala ere zenbat irabazten duten? Ez dugu sinistuko multinazionalak miseria gorrian daudenik, ezta?

Zu kontserbatoriotik pasea zarela sinistea ere...

Denak gara gizaki musikalak, denak daukagu gaitasun musikala, eta kontserbatorioak hori garatzen laguntzen du. Tamalez, musika irakurri eta interpretatzen erakusten dizute, ez sortzen. Pentsa, kontserbatoriotik irten naizenetik ez dut ia partiturarik jo!

Pufff, aurrerantzean nondik joko duzun pentsatzeak dardarka nauka!

Umeentzako disko eta emanaldi bat prestatu nahi nituzke. Pirritx eta Porrotx gure lagunak dira baina koadrila osatu behar diegu. Pupu eta Lore asko behar ditugu, eta zergatik ez Mursego bat?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mursego
2015-04-21 | Kepa Matxain
Panfletotik harago, nola kantatu politikoki?

Kantu politikoak ezaugarri eta gaitegi jakin batzuekin lotu izan dira betidanik Euskal Herrian. Eskema horiek oraindik indarrean badaude ere, bestelako apustuak agertzearekin bat mahaigaineratu da musikan eraldatzaile izateko moduei buruzko eztabaida. Orain eta hemen politikoki... [+]


Zu, euskal cumbia esperimentala

Mursegoren Hiru diskoko zenbait kantatan antzematen da erabaki politiko bat, Europa zaharrean degradatutzat jotzen ditugun estilo musikalak integratzeko koktel esperimentalean.


2012-02-23
Usopop, musika berriak eta amalurra uztarturik Saran

Usopop, Sarako (Lapurdi) Lizarreta mendatean musika berriak eta amalurra uztartzen dituen jaialdia ospatuko da datorren larunbatean. Hirugarren edizio honetan, Ruper Ordorika oñatiarra zuzenean ikusteko aukera izango da, ingurune berezian. Berarekin batera, Rover... [+]


2011-01-11 | Iker Barandiaran
Ilunetan babestutako piztia, harribitxia

Mursego ::Bi (2)

Bidehuts

iraupena ::49´46´´

prezioa ::10€


2010-12-02
‘Txinaurriak’, Laboaren kantuen 19 moldaketa

BideHuts plataformak atzo aurkeztu zuen Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak bilduma. Hemeretzi taldek Laboaren kanta bana moldatu dute beren erara. Bi formatutan plazaratu dute lana: CDan eta biniloan. BideHutsetik adierazi dutenez, "Txinaurriak diskoa, ordain... [+]


Eguneraketa berriak daude