Presa usaina hartu dute jada gure goizek. Eta irailarekin batera, egunerokotasuna heldu da gure mundu txikira, hezkuntza mundura.
Ikastetxeetako ateak zabaldu direnean, ordea, ikusi dugu krisia –edo krisiaren aitzakia: Geu hortan!–, gure aurretik heldu dela eskolara.
Batean irakasleak falta direla, bestean ordezkapenak ez direla beteko... murrizketak eta murrizketak! Horra hor eskola bazter guztietako kontua. Horren guztiaren aurrean greba eta protesta oihuak zabaldu dira han eta hemen. Eta hasi besterik egin ez den ikasturtearen ibilbide laburrak erakutsi digu ikasturte berria ez dela oso gozo agertu.
Auskalo zer erantzungo lukeen ikasle batek murrizketa hitzak zer iradokitzen dion galdetuz gero. Haiek eta haien etorkizuna izanik ere murrizketek lehenik baldintzatuko dituztenak. Ondoren, hezkuntzako langileen lan baldintzak eta azkenik, eta komeni da hori ere oso gogoan izatea, jendartea eta herri honen etorkizuna.
Eta murrizketa hitzaren esanahiaz gure artean galdetuz gero? Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzaren ardura nagusia duen Isabel Zelaak egin dituen adierazpenek, guri behintzat, ez digute argibide askorik eman. Izan ere, ez dituztela murrizketak egingo esan eta gero, herrialde horietako eskoletan 9.000 ikasle berri gehiago izango direla esan zuen harro. Eta irakasle kopuruak iazko bera izaten jarraituko du. Pezeten garaiko txiste hura dirudi, gasolina etengabe garestitzen ari zela ohartu ez zen harena, beti 2.000 pezeta botatzen baitzituen deposituan.
Ekonomiak behartutako murrizketak omen. Gastua ala inbertsioa, hezkuntza zer ote den serioski aztertzea eskatzen ari da geroz eta ahots gehiago. Harrigarri da, baina ahots horiekin bat egin dezake baita ere Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE).
Erakunde horrek, Hezkuntzaren egoera 2011 txostena aurkeztu berri du. Hamaika azterketa eta kalkulu egin dituzte eta datu garrantzitsu bat plazaratu dute: hezkuntzan inbertitzen den euro bakoitzeko 3,9 euroko mozkina erdiesten da. Ondorioa ere atera dute: hezkuntzaren onurak oso handiak dira bai norbanakoarentzat bai jendartearentzat.
Bistan da, interes ekonomikoei begira dagoen erakunde horrek ere ez lituzkeela hezkuntzan murrizketak egingo. Beste hark esango lukeen gisan: egungo ogia, biharko gosea!
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.