Bazoaz berarekin

  • Antonio Casado da Rocha ::Esku ezkerraz

    Utriusque Vasconiae

    orrialdeak ::104

    prezioa ::15 €

Gaztelaniazko bide oparoaren ostean euskara etorria, sinplezia harrigarriarekin eta erraztasun itzelarekin gerturatzen gaitu Antonio Casado da Rochak sormenaren konplikaziora eta hizkuntza baten jabe egitearen abenturara. Liburuko lehen poeman kontatzen du nola Eduardo Chillidak erabaki zuen ezkerrarekin marraztuko zuela, oharturik “gauzak sakon-sakon egiteko bidea/ ixten ziola erraztasunak”. Hala ere, idazlearen ezker esku hori ez da ia nabaritzen. Obra bikain bat bakarrik ikusten da, behin aldamio guztiak desagerturik, estilizatua eta gogorra –“Eta gu, euskaldunak/ izateko abominazioaren/ desolazioa”–, estilizatua eta xamurra –“txori hauekin topo eginez/ gero ez dago ahazterikan…”–.

Metaliteraturaz eta arteaz gogoeta egiten duenean interesgarria, idazle kultu eta erreferentziaz betea, berriketa poetikoa berriketa normal eta gozo bihurtzeko abilezia erakutsi du “Donostian, baina Errenterian” jaioak. Orriz orri, leun-leun, irakurlea pentsamendu, ideia, beldur eta zalantzen haiku luze eta intimo batetik daroa, oinarrian poesia mamitsua daukan gogoeta luze bat eskainiz, errimarantz eta jolaserantz egiten duena maiz.

Naturaz eta edertasunaz diharduenean sentsibilitate handia erakusten du. Deskripzioak gozamen hutsa dira, eta denbora bera ahazteraino daude findurik. Gainera, diskurtsoa ez da lausotzen, laster itzularazten gaitu-eta lainoetatik poetak berak, elementu bortizki modernoen bitartez, informatikatik mailegatuak, egunkarietan aurkituak, teknikak ekarriak. Angel Errok hitzaurrean aurreratzen digun moduan, poeta hau “behatzailea” da, “irazten duen idazlea”, edozein gauzari forma emateko gai. Horrela, bada, poesia txinatarraren bordatuekin zein diskurtso filosofiko gaurkotuaren kordel lodiekin, nortasunaz, euskalduntasunaz, bizitza modernoaz… jarduteko tonu orekatu bat kausitu du Casado da Rochak. Gaien zein espresio moldeen alderditik hain anitza den poemategi honen zementu-lana tonu horrek egiten du, hain zuzen.

Idazten ari den bitartean gozatzen ari dela nabari zaio, berezko arintasun eta oreka transmititzen ditu. Sentitu eta idaztearen arteko filtrorik ezak eta trebezia teknikoak astuna izan barik sakona den liburu bakan horietako bat sortu dute, gure gozamenerako. Kontrastearen bidez daki serio hitz egiten Casado da Rochak. Bene-benetako poeta da: “Atera nintzen/ txiza egitera.// Ikusi nuen/ ilargi horia”. n

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude