Wexford, Irlanda, 1615. William Lamport pirata, soldadu, espioi, kortesano eta errebeldea jaio zen familia noble baten baitan. 13 urte zituela aitak Londresko eskola batean matrikulatu zuen, baina bertara joateko goleta bat hartu zuen eta, han, pirata izatea erabaki zuen. Aurrerago Irlandako armadan sartu zen eta, kapitain mailara iritsita, besteak beste, Nördlingeneko (1634) eta Hondarribiko (1638) guduetan parte hartu zuen.
Espainian Frantziaren aurkako gerran aritu zen eta, egindako lanari esker, Felipe V.aren ministro Olivaresko konde-dukearen aholkulari izatera iritsi zen. Olivaresen gainbeherarekin bat Mexikora bidali zuten espioi, Mexikoko erregeordea Portugalgo matxinadaren alde ote zegoen iker zezan. Ezpatari trebea eta gonazale amorratua, etsaiak berehala egin zituen kolonian; besteak beste, Cadereytako markesarekin, erregeorde ohiaren emaztearekin izan zituen harremanak. Hala, Inkisizioak Guillen Lombardo –izena espainiartua zuen ordurako– epaitu eta espetxeratu zuen, sorginkeria, konspirazioa eta adulterioa leporatuta. Zazpi urte eman zituen barruan eta, bertan, Espainiako erregearen aurkako jarrera areagotu eta kolonien independentziaren aldeko mugimendua bultzatu zuen, hainbat indiarrekin eta afrikar jatorriko esklaboekin batera. 1650ean espetxetik ihes egitea lortu zuen eta, egun gutxitan, Inkisizioak berriro atxilotu baino lehen, independentziaren alde gerran aritzeko armadatxoa antolatu zuen. Beste bederatzi urte eman zituen espetxean, Inkisizioaren aurkako libeloak idazten, 1659ko azaroaren 19an sutan hiltzera kondenatu zuten arte.
1872an Vicente Riva Palacio idazle mexikarrak Lamporten bizitzari buruzko Memorias de un impostor nobela idatzi zuen. Bertan, “Z” sinboloa agertu zen lehenengoz Lamporti lotuta: idazleak ziza hitz hebrearra erabili zuen, irlandarrak borrokan zuen “distira zerutiarra” deskribatzeko. 1919an, Johnston McCulley New Yorkeko kazetariak, The curse of Capsitrano nobelan, Lamporten oinarritutako pertsonaiari Diego de la Vega izena ipini zion, eta Riva Palacioren “Z” hura Zorro ezizenaren marka bihurtu zuen.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.