Udako albistegi baten tituluetan entzun nuen: “Inongo udalak ekimen berritzailea abiatu du, jaiak jasangarri izan daitezen”. Zer ote da?, pentsatu nuen. Belarrietarako tapoiak banatzen hasi al dira? Su artifizialak bertan behera utzi? Berrogei urtetik gorako guztiak jaien bitartean nekazal turismoko baserri batera gonbidatu?
Edateko plastikozko ontzi berde berrerabilgarriak banatu dituzte. Berri pozgarria omen zen kazetarien eta aurkeztu zuten politikoen hitzei eta aurpegiei erreparatuz gero. Nik ere entzundakoan barre ederrak bota nituen.
* * *
Zestoan, zezenen kontrako mugimendua sortu omen zen. Baina herritar guztiak zirrara betean jartzen dituen Amparito Roca pasodoblea jotzeari uztea inork ez zuen nahi. Hortxe dago koxka, pasodoblea zezenekin lotuta al dago? Aurten Udal ordezkariek erreferenduma agindu omen dute. Nire botoa zezenketen aurka eta Jaime Texidorren pasodoblearen alde, jakin arren Amparo Roca hori, Bernat Soria, Espainiako Osasun ministro gezurtero ohiaren izeba zela. Emozioa nagusi.
Lesakan Napoleones martxa eraginkorra jotzen du urtero bertako Musika Bandak ezpatadantzarien ibilbidean, San Fermin eguneko festa ederrean. Espainiako Armadako musikari komandante batek, Ricardo Vidal Tolosak, Francoren Guardiaren paradetarako espreski idatzia zela konturaturik, orain urte batzuk orduko Bandaren zuzendariak askoz jatorragoa zen Oninen ahuspez sortu zuen. Baina dantzariak matxinatu egin ziren. Napoleones jo behar zen, bestela ez zuten dantzatuko. Ulergarria. Inoiz San Fermin egunean Lesakako kale estuetan barrena ibili bazarete dantzarien eten gabeko mugimendu eta gurutzaketak jarraituz, Napoleones martxaren airean, Kirgizistangoak edo Norvegiakoak izanda ere, ziur oilo larrua jarri zaizuela eta zirrarak gainezka egin dizuela. Emozioa nagusi hemen ere.
Aldiz, Iruñekoak baino San Fermin jai euskaldunagoak Lesakan igarotzera agertzen diren giputxi gazte gehienei, Donostian edo Hernanin jaioak izanagatik, ez zaie oilo azalik jartzen. Ordu horietan, gauez Lesakan lesakarrentzat festak jasanezinagoak izan daitezen beren ahalegin sutsua eskaini ondoren, lotan egoten direlako zerraldo. Ametsezko emozioa.
* * *
Honelako purrustadak ateratzen zaizkidanean, seme-alabek esaten didate agure erretxin bihurtu naizela. Izan daiteke. Ni, beste guztiak bezalaxe, egunero egun bete zahartzen naiz eta. Baina gizartean gero eta gehiago zabaltzen eta errotzen den pentsamolde eredu adoleszentea nerabeentzat ezinbestekoa den bezala, heltzen edo zahartzen hasita gaudenontzat erabat desegokia dela aldarrikatu nahi dut.
Gure jaietan kezkatzeko moduko zerbait gertatzen ari da. Eraso homofobikoak eta bortxaketak ugaldu dira eta manifak eratu arbuiatzeko. Neuk ere errefusatzen ditut. Baina ez bakarrik erasoak, baita horietarako giroa suspertzen duten festa eredu neurrigabeak: jende andanak + zarata + beroa + alkohola + bestelako drogak + zigorgabetasun susmoa ekuazioaren emaitza oso arriskutsua baita. Urteak pasa ditugu entzuten borroka armatua arazo politiko baten ondorioa zela. Eta biolentzia horiek zeren ondorio dira ba? Pentsatu pare bat aldiz, ez nerabeen gisan.
Beste festa jasanezinak ere gertatu dira uda honetan. Aita Santuaren Madrilgo txangoa. Baionan hainbati hiltzen lagundu dien medikuaren atxiloketa. Hondarribiko Jaizkibel Konpaniari Herrizaingo Sailak ibilbidea aldaraztea, segurtasun arrazoiak direla-eta emakume bat hil duten tiroen segurtasun ezari lehenago ez erreparatu izana. Konstituzioaren aldaketa klandestinoa. Krisiaren areagotzea eta langileen eskubideak urratzen jarraitzea. Potakumeen (Pota: ommastrephes sagittatus) ugalketa demasa. Ez dut uste hori dena konpontzen lagunduko duenik plastikozko ontzi berde batzuk banatzeak. Bertan botaka egiteko ez bada.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]