Ikasturte oso bat igaro da alfer-alferrik. Iazko udazkenean salatu nuen Elebiden (Herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko zerbitzua, EAEn) Teseo fitxa gaztelaniaz bete behar izan nuela, eta hala jarraitzen du fitxa horrek. Tesia euskaraz egin, eta UPV/EHUk eskura jartzen duen fitxa, Madrilgo Consejo de Coordinación Universitaria delakoak Espainiako Estatuko unibertsitateetan egiten diren tesiak artxibatzeko, gaztelaniaz bete behar! Baina, lasai irakurle, ez dut luma hartu sumindurik sentitzen naizelako, ni naizen gizaki berezi honi jaramon ez egiteagatik. Aztertu dezagun kasua, esanguratsua baita.
Fitxak berak guri dagokigunerako bi atal ditu, bata, inprimakia bera, laburra, bi mila karaktere asko jota, eta hori baino garrantzitsuagoa, administrazioak berak eskaini behar dio inprimaki hori tesia burutu duenari; bada, hori itzultzea, itzultzaile arduratsu batentzat ordubete pasatxoko lana izan liteke, gehiago ez! Gero, bigarren atala, tesi-egileak tesia laburtu egin behar du, gaztelaniaz nahitaez (hortik aurrera euskaraz, ingelesez, mandarin txineraz... laburtu dezake!).
Teseo inprimakiaren espedienteak ezin argiroago agertzen du Espainiako Estatuaren izaera: batua, zentralizatua eta gaztelanian zurkaiztua. Eta hori bezain garbi, hori posible izan dadin, EHUk egiten duen elkarlana: unibertsitate autonomikoak zentroa zentroago bihurtzen laguntzen du, periferiakook zentroko hizkuntza erabiltzera behartuz.
Eta Elebide? Borondate onenarekin gutunak hara eta hona, batere eraginkortasunik gabe. Madrilera gutuna, iazko azaroan; Madriletik erantzuna: “Bai, egingo dugu (datarik gabe)”. Hitz onak egintzak labur! Gaur arte. Ez dute egin nahi, ez dute artxibo zentralean azpi-artxibo bat ireki nahi euskarazko tesi-laburpenak gordetzeko. Norbaitek gainbegiratu beharko lituzke! Gastu murrizketaren eta unibertsitate espainiarraren batasunaren amoretan!
BBCnews-en irudiak agertzen dira ba, iruzkinik gabe; irudika Teseo inprimakia, nire salaketa, UPVren erantzuna –hori Madriletik dator, eta normala da gaztelaniaz izatea; hori ez da inposizioa–; eta Elebideren gutun-truke debaldekoa. Iruzkinak zuk jarri, irakurle!
Europako estatu deszentralizatuenean bizi omen gara; EHUk unibertsitate zentrala zuritzen du, eta itxurakeriaren apoteosi honetan, erramua jartzen duena Elebide da, teorian gure eskubideak defendatzeko, praktikan, itxurakeria hutsa.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.