Beldurra, panikoa eta terrorea ematen zuen Sail Ofizialak iazkoa zer izan zen oroitze hutsarekin; ez baitzen ia ezer egon salbagarri eta film batzuen aurrean denbora gehiegi egonez gero, Geiger kontadorea iratzargailua bezala hasten zen. Ba, aurten aurreneko asteburuak eman duena ikusita, saila itxurosoagoa izango dela ematen du. Bai, badaude onartutakoa baino milisievert gehiago irenstarazten dizkizuten filmak, Kim Ki-duken Amen esaterako, baina behintzat ez da aretorik hustu behar izan alarma nuklearra piztu delako.
Korrekzioaren mailan ibili dira Terence Davies The deep blue searekin eta Juan Carlos Fresnadillo Intrudersekin. Enrique Urbizuk ondo harilkatutako film beltza ekarri du: No habrá paz para los malvados. Gusturago ikusiko genukeen, halere, José Coronadoren ordez beste edonor izan balitz protagonista. Azpimarratzekoa, lehiaketatik kanpo egon arren, Asier Altunaren Bertsolari ere, bat-bateko bertsoaren mundua metafora iradokitzailez pantailaratzea lortu baitu –nahiz eta dokumentaleko zenbait eduki eta diskurtso topiko samarrak gertatzen ahal zaizkien ikusle batzuei–.
Guztietan gehien konbentzitu nauena, Sarah Polleyren Take this waltz: Ezkondutako emakume gazteak bizilagunarekin maitemindu eta senarra uzteko prozesua modu komiko eta era berean tristean kontatzea lortu du, indiez jantzita. Erromantikoak izango gara agian, baina erradiazio altuko garai hauetan ondo kontatutako maitasun istorioek zerbait ukitzen digute. Are gehiago soinu bandan Leonard Cohen badago. Ai. Ai, ai, ai.
Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]
Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]
Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.
Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]
Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]
Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]
Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.