Gaur ere mirabeak gauak laburrak eta egunak luzeak

  • Etxeko laguntzaileen mirariak titulupean  –horrela euskaratu dezakegu libreki frantsesezko Mirage des services à la personne – dossier aberatsa eskaini du Le Monde Diplomatique hilabetekariak. Aitzakiatzat hartu dute krisi garaiotan Parisko gobernuak eta ezker frantsesaren zati handi batek etxez etxeko laguntzaile lanetan ikusten dutela enplegu posible mordoa. Alegia, senar-emazteak eguna etxetik kanpo pasatzen dutenei zerbitzatzen edo zaharrak bezala gaixoak zaintzen.

Munduan milioika dira familien zerbitzuan ari diren beharginak. Dossierra ez da sartu enpresa eta instituzioen garbiketan ari diren beste hainbeste milioika jendeen bizimoduan, joan den maiatzeko Net Hurbil batean  –“Garbiketa lanetan ari diren emakume ikusezin horiek”– aipatu ziren haienetan, nahiz eta batzuen eta besteen arteko mugak sarritan lausoak izan, batik bat gero eta gehiago direlako zerbitzu horiek guztiak eskaintzen dituzten enpresak.

“Erratza madarikazio” artikulu nagusia François Horn eta François-Xavier Devetter ekonomialariek idatzi dute; bigarren honek Sandrine Rousseaurekin plazaratu berria du “Du balai. Essai sur le ménage à domicile et le retour de la domesticité” (Erratza. Saiakera etxeko zerbitzu lanaz eta neskametzaren itzuleraz). Frantzian zerbitzari lanak ehun urtean egin duen bilakabidea deskribatu dute, gurean gertatu diren aldaketak ere argitzeko moduan.

Frantzian bezala beste askotan 1920ko hamarkadan etxetik kanpo enplegua zuten hiru emakumetik bat mirabe ari omen zen; milioi bat Frantzian, kopuru handia 20 milioiko biztanleria aktiboaren barruan. Lehen mundu gerran urritu ziren, neskak fabriketara eraman zituztenean lanera. Gero, 1929arekin berriro ugaritu, gero eta urrunagotik etorritako baserritarrak gehienak. 1945 ostean, Portugal eta Espainiatik iritsi ziren milaka neskame.

1980tik aurrera berriro gutxitu ziren, baina azken hamarkadan langabezia handitu eta betirakotzearekin ostera ugaritu dira etxeko zerbitzuan aritzeko eskariak eta eskaintzak. Horri bi eratan erantzun diete estatuek. Batzuek, Frantzia kasu, edo Europako iparrekoak, saiatzen dira ekonomia arautuan sartzen, neskamea kontratatzen dutenei zergak jaitsiz, eta beste. Aldiz, mediterranearretan, Italian, Espainian eta Grezian, agintariek ezikusia egiten diote enplegu beltzen ugaritzeari.

Batera edo bestera, arau nagusia da etxeko zerbitzu lanak ahalik eta gehien merkatzea. Frantzian, zergak gutxituz. Grezian albaniarrak eta ukrainarrak ekarriz, Italian ukrainarrak eta errumaniarrak, Espainian hegoamerikarrak. Ez da kasualitatea herrialde horietan immigrazioa hainbeste feminizatu izana.

Grezian, Italian eta Espainian, kanpotik ekarritako emakumeek egiten dituzte estatu ahulegiek zaharrei eta ezinduei eskaintzen ez dizkieten zerbitzuak. Europa aberatsagoan, berriz, etxeetako zerbitzu lanak ere gero eta gehiago enpresa berezituek kontrolatzen dituzte, garbiketa enpresetako obreroekin parekatuz.

Sindikatua? Zer den ez dakigu

Etxeko neskamea hartzean familia bat berdintasunik ezaren logikan oinarritzen dela erakutsi dute Devetter eta Hornek: “Analisi ekonomikorik klasikoenak erakusten du ‘espezializazioaren’ logika hau: nire denbora libreak balio badu kualifikaziorik gabeko emakumeenak baino gehiago, zergatik uko egin bere zerbitzuei?”.

Etxeko lanak ematen zaizkie talde azpiratuei, emakumeei edo/eta etorkinei. Historikoki itsusitzat jo diren beharrak burutu behar dituzte, zikinari lotuak, edo zainketa aspergarri-pisuak. Ondo egiten ez badira behintzat, ikusten ez diren lan “alferrikako” horiek.

Bestalde, horiek nork egina ez da falta. Maila apalagoan daudenak ez daukatelako ikasketarik, esperientziarik, lagunduko dien ezagupiderik... edo bertako nazionalitaterik. André Gorz batek aspaldi kritikatua zuen zerbitzu sozialak garatzeko ordez gaizki ordaindutako enpleguak sustatzen dituen contre-économie tertiaire hau: “Neskame lanen garapenak eskatzen du berdintasun sozialik eza handiagotzea, biztanleriaren zati batek bereganatu ditzan jarduera ondo pagatuak eta beste partea makurtu dadin zerbitzari lanera”.

Le Monde Diplomatiquen bertan Julien Brygo kazetariak “Manila, Hong-Kong, Paris: Lanbidez mirabe” artikuluan deskribatu du sehi filipinarren kasua. Urtean ehun mila baino gehiago dira Filipinetatik mundu osora partitzen direnak zerbitzari lanetara. Ferdinand Marcosen garaian ekin ziolarik estatuak langileak atzerrira bidaltzeko politikari, 1974an, geroztik Filipinetako ekonomiaren sostengu nagusi bihurtu dira. Gaur 8 milioi eta erdi filipinar baino gehiago daude munduan barreiatuta, hein handi batean emakumeak, hau da, populazioaren %10, langileen %20 baino gehiago.

Filipinarrak AEBetan, Kanadan eta Ekialde Hurbileko herrialdeetan ari ohi dira, Saudi Arabian nagusiki. Kexurik, bilerarik eta grebarik ezagutzen ez zaien morroi eta neskame filipinarrok entrenatzeko ehunka akademia daude, urtero 100.000 ikaslez goiti biltzen dituztenak, ikastera etxeetako garbiketan egiten, otorduak atontzen, haurrak zaintzen, zaharrak artatzen, erosketak egiten... eta inguruko inork ahal bada ohartu gabe bizirauten.

Pierre Souchon kazetariak “Etxeko zerbitzariak sindikatuetara erakartzea, txindurri lana” idatzi du. CGT eta CFDTn horretan ari diren emakume sindikalistek –gehienetan, industrian aritutakoak, fabriken itxieragatik zerbitzuotara iritsi direnak – kontatu diote zein nekeza den, kotizazioa proposatzetik hasita: nola eskatu hileko jornalaren %1 jartzea hain estu bizi direnei?

Gaiari beste mutur batetik heldu dio Mona Chollet idazleak: “Scrupules féministes”. Estatistika honetatik abiatu da: emakumeak bataz beste egunean gizonak baino bi ordu eta erdi gehiago ematen ditu etxeko lanetan. Eta hona bitxikeria: biak lanean ari diren bikoteetan, emakumeak lanorduak mugatzen baldin baditu edo amatasun atsedenaldi luzea hartzen badu, etxeko lanen bere zatia handiagotzen du.

Emakumea ere etxetik kanpo jornada osoz ari denean, ondo bizi diren bikoteek lanok azpikontratatzeko joera dute. Sarkozyk dioenez: “Travailler plus pour gagner plus”. Baina honek diferentziak handitzea dakar, batzuek beren kualifikazioari zuku handiagoa atera ahal izateko beste batzuk kontratatu behar dituztelako behar itsusi gaizki ordainduetarako.
    Hona beste datu hau: kanpoko emakumea hartu duten etxeetan gizonezkoen %18k pasatzen du aspiragailua eta, aldiz, dena bien artean partitzen dutenen artean %40k. Mona Cholletek dioenez, “gauza bat da bikote batean bakea egotea, eta beste bat bake hori justua izatea”.

Irudia irailaren 4an Londresen aterea dago eta Stronger Unions blogetik hartua. Igandea izanik neskameek elkartzea posible duten egun bakarra, Justice4Domestic-Workers sindikatuak bildu zituen Britainia Handiko parlamentuaren aurrean, etorkinon lan baldintzak gogortzen dituen lege berriaren kontra aldarri egiteko. “Langileak gara. Ez itzuli esklabotasunera” dio pankartak. Alabaina, munduaren beste muturrean, Manilako Abest akademian, emakume gazteak esklabutzarako entrenatzen dituzte, Le Monde Diplomatiquek argitaratu duen hango eskuliburuan ageri denez: “Ez negarrik egin; zure nagusiek ez dute hori maite, negarrak zoritxarra dakarrelako. Ez eseri aulki eroso batean nagusiaren aurrean. Izan apala; ez da beti erraza gure okerrez jabetzea, sarritan uste dugulako arrazoi dugula. Nagusia kexu bada, zerbaitengatik izango da. Egin zure lana inork eskatu aurretik”.


Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude