Krisi ekonomikoak agerian utzi du rating edo arrisku kalifikazio agentzien artean monopolioa dagoela: Standard & Poor’s (S&P), Moody’s eta Ficht. Europarrengandik urrun dauden interes ekonomikoek kontrolatzen dituzte eta Europan jada hasi dira bertoko agentzia baten beharraz hitz egiten.
Arazo larriak ekarri dizkigu Euskal Herrira, Europara eta planeta osora oro har, 2008an sortutako krisi finantzario eta ekonomikoak; bai lan arloan eta baita gizartean ere. Irratiek, telebistak eta prentsak egunero astintzen gaituzte arrisku kalifikazio agentziak edo rating agentziak behin eta berriz ahotan hartuz. Zer dira agentzia horiek? Zer egiten dute? Eta zein tzuk daude haien atzean?
Enpresen eta herrialdeen zorrari buruz agentzia horiek azaldu izan dituzten iritziek, ez beti objektiboak eta kasu batzuetan guztiz desitxuratuak, erakunde asko ezegonkortzea ekarri dute. Hortxe daude Enron, Lehman Brothers eta banku islandiarren kasuak. Agentzia horiek nota onak eman zizkieten, baina hondoratu egin ziren. Azkeneko kasua, abuztuko sargorian munduari bira eman diona, Standard & Poor’s agentziak AEBetako ekonomiari emandako kalifikazioa izan da (AAA mailatik AA+ mailara).
Eztabaida bizia sortu da ozeanoaren bestaldean, eta kasualki, Washingtonek ikerketa hasi du S&P-ren kontra, zabor hipoteken zirian izandako arduragatik. Munduko lehen ekonomiari zartako bat ematen atrebitu da S&P, duen boterearen erakusle. Agian horregatik, Europan hasiak dira berezko agentzia bat sortzeko beharra aipatzen, hainbeste buruhauste ematen ari diren super konpainia horien atzaparretatik ihes egiteko.
Wikipediaren arabera rating agentziek –edo kredituak sailkatzeko agentziek– finantza produktu zehatzak kalifikatzen dituzten enpresak dira; beste enpresen, estatuen nahiz eskualdetako gobernuen aktiboei ere nota jartzen diete, bezeroak hala eskatuz gero.
Nota horiekin, emailearen kaudimena eta ez ordaintzeko arriskua baloratzen dute. Horretarako modelo ekonometrikoak erabiltzen dituzte, aldagai ezberdinez osatuak (pilatutako zorra, zor hori zein abiaduratan kitatzen den…). Datu horiek, subjektu baten ahalmen ekonomikoa aztertzeko balio diete. Hau da, datu horiek informatzen dute ea finantza produktu zehatz batean inbertitzea (altxor letrak, bonoak, akzioak…) arriskutsua ote den, eta neurtzen dute inbertitzaileak zein aukera dituen interesak kobratzeko eta produktua amaitzen denean dirua berreskuratzeko.
Inbertitzaileek, diru-emaileek, inbertsio bankuek, bitartekariek, gobernuek... Horiexek erabiltzen dituzte gehien kredituaren arrisku balorazioak. Inbertitzaileentzat, agentziok negozioa egiteko aukeren abanikoa zabaltzen dute eta arriskua neurtzeko gailu erabilerrazak eskaintzen dituzte. Normalki, erakunde batek zorra jaulki edo finantzazioa eskatu nahi duenean, agentzia bati agintzen dio bere burua aztertu dezala. Ekimen horrekin, inbertitzaileei eta mailegatzaileei “lagundu” nahi diete interes-tasa egokia ezartzen. Hain zuzen horrexegatik, herrialdeek zorra jaulkitzen duten egunetan, kalifikazio agentziek herrialde horien notak publikatu ohi dituzte.
Munduan 74 kalifikazio agentzia inguru dauden arren, sektorea New Yorkeko hiru konpainiek osatutako oligopolio batek kontrolatzen du: Standard & Poor’s (AEB), Mooddy’s-Mooddy’s Investor Service (AEB) eta Fitch-Fitch-Rating (AEB eta Erresuma Batua). Haien esku dago merkatuaren %90a. Horrez gain, garrantzitsua da Txinako Dagong Global Credit Rating agentzia.
AEBetako San Diego unibertsitateko irakasle Frank Partnoy-ren arabera, agentzia horien inguruan AEBetan sortutako araudiak euren arteko konpetentzia ezabatu du guztiz, eta merkatuko aktoreak derrigortu ditu soilik hiru konpainia handi horien zerbitzuak erabiltzera. 1929ko urriko astelehen beltzaren ondoren zor jaulkitzaileek agentzia hauen zerbitzuak erosten hasi ziren. Bestela esanda, ikasleari nota jarri behar dion etsaminatzailearen soldata, ikasleak berak ordaintzen du, interes gatazka kolosala sortuz.
AEBetako SEC (Segurtasun eta Truke Batzordea) sozietate publikoko arduradunen esanetan, beste enpresa batzuek lehenago egin izan dutena egin dute agentzia hauek: “Aurreko hamarkadan erabat gezurrezkoak ziren kalifikazioak eman zituzten, eta hain zuzen, etekin gehien jaso zituzten urteak izan ziren”. Arazo hori gainditzeko proposamen ezberdinak egin izan dira. Batzuek eskatzen dute sinpleki agentzien inguruko araudi zurruna ezabatu dadila, merkatuari arnasa emateko. Baina jakina, konpainia pribilegiatuek ez dute neurri hori begi onez ikusten, eta alternatiba gisa, merkatua bera garestituko luketen neurriak hartzea eskaini dute.
Bitxia dirudien arren, kalifikazio agentziak ez daude ofizialki finantza erakunde edo ekonomia elkarte gisa onartuak. Arazoak ekiditeko, kazetari agentzia moduan erregistraturik daude. Hau da, soilik informazio lana egiten dute. Ez daude, hortaz, auditoria enpresen arauetara lotuak; auditorietan txostenen gardentasuna gailendu behar da ezeren aurretik eta euren ondarearekin erantzuten dute aurreikusi ez den kiebrarik egonez gero. Aldiz, Lehman Brothersek 2008an ateak itxi zituenean, kalifikazio agentziek ez zuten krak horren zentimo bakar bat ere ordaindu.
Rating agentziak ez dira inuzenteak, ezta neutralak ere. Haien atzetik interes ekonomiko eta finantzario zehatzak daude, eta bakoitzaren kapital eraketak erakusten du hori. Zein dira interes horiek? Ikus dezagun nola dauden osatuak AEBetako hiru konpainia nagusiak.
Standard & Poor’s ehuneko ehunean kontrolatzen du McGraw-Hill talde editorial erraldoiak, batez ere enpresa munduko hezkuntza eta kudeaketari buruzko liburuak publikatzen ditu talde horrek. Fich-Rating-en %60a Frantziako Fimalac enpresaren esku dago; burtsan kotizatzen du eta Marc Ladreit Lacharrière enpresari ezagunaren jabetzakoa da. Beste %40 Hearst enpresaren esku dago, besteak beste Esquiere, Elle eta Cosmopolitan aldizkarien argitaratzailea. Moddy’s-eko kapitala anitzagoa da: %12,5 Berkshire Hathaway-k du, Warren Buffet milioidunaren enpresa; %12,4 Capital World Investor-ek kontrolatzen du; eta %6 Rowe Price inbertsiogileen konpainiak. Gainerako guztia inbertsio funts askoren artean banatzen da.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.