Irabazi eta galdu

  • ETA-k bere atentatuen etena publiko egin zuenetik urtebete iragan denean, nonahi ikusi daitezke mugimenduak bakegintza eta normalizazio politikoaren eremuan. Ez beti eragile bakoitzak nahiko lukeen indar eta ikuspegiarekin, baina bai norabide bertsuan: ETAren ondorengo euskal gizartea eraiki behar da eta zeregin horretan egon behar da. Donostiako Udaleko PPko zinegotzi Borja Semperren hitzok, adibidez, norabide horretan daudela pentsa liteke: “ETAk erabakitzen badu armak behin betiko uztea eta egindako mina onartzen badu, PPk izango du behar den abilezia guztion artean etorkizuna eraikitzeko” (DV, irailak 4). Hilaren bukaerako Eusko Legebiltzarreko politika orokorraren eztabaida ere hor dago eta Lopez lehendakariak prest duen proposamenaren ardatzak norabide hori izango du, jadanik iragarri duen moduan.

Artamugarriak artista taldeak bake prozesuaren alde 2007an Bardeetan egindako ekintza.

Bakegintzaren eduki ugari ari da azaleratzen eta jadanik argi ikusten da memoriarena eta iraganeko jardun politikoaren irakurketa bateratua izango direla ardatzetakoak, eta eragileak lanean ari direla esparru horretan. Gaur gaurko jarrerak bateraezinak dirudite, baina edozelako elkarbizitzarako azkenean ezinbestekoa izango da oinarrizko irakurketa bateratua eraikitzea, ahalik eta kontsentsu handienaren gainean: zenbat eta puntu gehiagoren inguruko adostasuna, elkarbizitza hori samurragoa izango da; zenbat eta gutxiago, etorkizun gaitzagoa eta epe ertainean gatazkak berpizteko aukera handiagoak.

Memoriarenak duen garrantziaren lekuko da El País azken egunotan zein temati ari den ETAren amaieraren bere tesi nagusia hauspotzen: Estatuaren jarrera irmoak amaitu du ETArekin eta puntu, eta batez ere polizia ekimenak, ez dago besterik. Joan den irailaren 4ko eta 5eko egunkarietan gai nagusi gisa azaldu zituen egunkariak. Joan den igandean: “Poliziak inguratua du gaizkile taldea” (aurretitulua). “ETAk 50 terrorista bakarrik ditu aktibo” (lehen orrialdeko titulu nagusia). Astelehenean: “Gaizkile taldea inguratua (aurretitulua)”. “ETA zanpatu dute eta poliziak badaki zeintzuk diren geratzen diren lauak” (titulu nagusia, ETAko presoen hitzetan jarria). Doinu bertsuan ari dira Lopez lehendakaria eta Ares, eta haiek entzunda, badirudi inork ez lukeela zalantzarik izan behar ohartarazteko Eusko Jaurlaritzaren tinkotasuna zein erabakigarria izen den ETAren amaierako bidean.

Zalantzarik gabe, ikuspegi horrek badu bere arrazoia eta ukaezina da Estatuaren errepresioak ETAren amaieran duen garrantzia. Baina hor beste eragile asko ere badira eta horietako nagusiena ezker abertzalearen baitako barne eztabaida. Eztabaida horretan ere Estatuaren errepresioa garrantzitsua izan dela? Bai, baina ez erabatekoa. Eta, azkenik, hori guztia garrantzitsua izanik ere, ez da funtsezkoena.

                                                                             
Non da orduan iltzearen gakoa? ETAren jardueraren atzean bideratu beharreko arazo politiko batzuk direla onartzean eta horiek ere, lehenago edo geroago, jarduera politikora eraman behar direla. Eta hori txukun egiten bada,  eraiki ahal izango da datozen hamarkadetako elkarbizitzaren bizkarrezurra, honakoa litzatekeena: etorkizunean ez da berriz biolentziarik eta mehatxurik erabiliko helburu politikoen defentsan. Eta txukun egiteak esan nahi du bakoitzak bere akatsak onartu behar dituela, bitartekoen erabileran, biktimen eremuan, lorpen politikoen gauzatzean…

Baina bakarrik ETAk eta ezker abertzaleak aitortu behar badituzte beren akatsak eta Estatuak dena ongi egin badu, hondarrezko gazteluak eraikiko dira. Hiltzaileak eta beren lagunen aurrean demokratek irabazi badute eta kito, jai dago. Bakea Estatuaren garaipenaren logikaren ikusmoldetik bakarrik egiten bada, elkarbizitzak nekez izango du zutabe sendorik. Itsua da hori hala ikusten ez duenak, eta etorkizuneko arazoen ereile. Halako prozesuetan beti galtzen da zerbait, eta asko irabazi. Zorionez, badirudi irabazle eta galtzaileen hainbat ikuspegi malgutzen ari dela apurka, baita publikoki ere.


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude