Oracle, Arizona (AEB), 1991ko irailaren 26a. Zortzi zientzialari 1,27 hektareako ekosistema artifizial batean sartu ziren, eta, hala, Biosphere 2 proiektua martxan jarri zuten. Esperimentuak helburu hirukoitza zuen: ekosistemetako elkarreragin sare konplexuak ulertzea, espazioaren kolonizazioan biosfera itxiek izango luketen bideragarritasuna aztertzea eta, Lurrari kalterik eragin gabe, biosfera manipulatzea. 200 milioi dolarreko biosferak oihan zati bat, ozeano txiki bat, mangladia, sabana, desertua, labore lurrak eta giza habitat bat zituen. Hermetikoki itxita zegoen eta zientzialariek ezin zuten handik irten, biosferak kanpoko laguntzarik gabe funtzionatu behar baitzuen. Lehen misioan taldeak bi urte eman zituen egituraren barruan, eta bigarren misio bat ere abiatu zen 1994ko martxoan, hamar hilabete iraun behar zuena.
Hasieratik CO2 mailak ezohiko gorabeherak izan zituen eta oxigenoak nabarmen egin zuen behera; hasi eta hamasei hilabetera oxigeno portzentajea %14,5ekoa zen, gutxi gorabehera 4.000 metroko altueran izan ohi dena. Animalia espezie asko hil egin ziren, eta beste batzuk, inurriak esaterako, gehiegi ugaldu. Ekosistemaren oreka hautsita zegoen, eta gizakiei ere eragin zien horrek, nonbait.
Bigarren misioa hasi eta hilabetera lehen misioko bi kidek sabotaje ekintza burutu zuten, burbuilaren ate guztiak irekita. Eta orduan azaleratu ziren ia hasieratik zientzialarien artean izandako ika-mika eta ezinikusiak. Lehen misioan taldea bitan zatitu zen, lagun minak izandakoak etsai bihurtu ziren, eta elkarri arauak hautsi izana leporatzen hasi ziren.
Time aldizkariak zioenez: “Datuen manipulazioak, jakiak ezkutatzeak eta kontrabandoak sinesgarritasuna hautsi du. Bi urteko autoaskitasun esperimentua 200 milioiko engainu bihurtu da”.
Porrot garestitzat jo izan den arren, Biosphere 2k ehunka zientzia-ikerlan ahalbidetu du. Hala ere, publikoaren interesa kideen eskandalu pertsonalek piztu zuten, ez lorpen zientifikoek. Handik urte gutxira hainbat pertsona espazio itxi batean sartzeko formulak arrakasta handia izango zuen telebistan, eta realityak Biosphere 2ko inurriak bezala ugalduko ziren.
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]
Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.