Herrialdeak irensten dituen zulo beltza

  • “Gerra Hotzaren  ondorengo munduak bi superpotentzia ditu, AEBak eta Moody’s agentzia”. Thomas Friedman, The New York Times-eko atzerri politikako editorialistaren esaldia da eta hala azaltzen die berau bere irakurleei: AEBek beren tresneria militarrarekin etsaia suntsitu dezaketen moduan, Moody’s finantza balorazio agentziak herrialde baten finantzak ito ditzake herrialde horri ‘nota txarra’ jarriz gero”.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Goiko paragrafoaren bukaerak ez digu argitzen gauza handirik, gaur egun Europan ondo baino hobeto ikusten dugu kalifikazio agentzien “nota txarrak” zein egoeratan uzten duten estatu bat –Grezia, Irlanda…– . Friedmanen esaldia, dena den, bitxia da gerra hotzari egiten dion erreferentziak iragan mende bukaerara eramaten gaituelako. Eta bitxia da, izan ere, goiko paragrafoa 1997ko Le Monde Diplomatique hilabetekariko artikulu batekoa delako. Duela 14 urtekoa: orduan jada bazekiten kalifikazio agentzien indarraz, baina ez da oraindik horien kontrolerako neurririk hartu, 2007az geroztik neurriak hartuko direla azpimarratzen bada ere.

Duela hamalau urte Europako gizarteetan, zorrarekiko arazoak garapenean ziren herrialdeetako kontu itsusia besterik ez ziren. Orain hobeto uler ditzakegu Nazioarteko Diru Funtsak edo Mundu Bankuak herrialde haietan bultzatzen zituzten “egiturazko txoke planak” zer esan nahi zuten, zer esan nahi duten: han miseria, gosea, heriotza; hemen lan eta pentsioen erreformak, ondasun publikoen pribatizatzea… herritar askoren pobretzea funtsean, eta hamarkadetan irabazitako ongizate gizarteen ahultze itzela.

Baina Europako estatuek gutxi ikasi dute garapenean diren herrialdeen kanpo zorraz. Joan den asteko Europako Batasuneko agintarien gailurrak erabaki garrantzitsuak hartu zituen, baina oraindik ere azalekoak funtsezko arazoei dagokienez. Bi eratako erabakiak har zitzakeen: bat, EBk bere diruekin Greziarekiko bigarren diru “erreskate” handia bideratzea; bi, nola hala bankuak ere “erreskate” horretan parte hartzea behartu.

Batez ere bere diru publikoarekin aritzea erabaki du EBk, bai Greziari mailegu berriak eskainiz (109.000 milioi euro gehiago) edota lehengo zorren interesa jaitsiz eta zorraren itzultze data luzatuz. Bankuak bakarrik Greziaren zorra luzatzera behartu dituzte. Hemen garrantzitsua da argitzea, adibidez, Greziarekiko “erreskateaz” hitz egiten denean, maileguez ari garela eta ez doan ematen den diruaz. EBk %5,5eko errentagarritasuna ateratzen du azken mailegu horietatik, EBko edozein herritarrek beren aurrezkiekin bankuetatik atera dezaketena baino askoz errentagarritasun handiagoa.  Eta, hala ere, Greziak bizi duen finantza egoeran interes hori mauka da, kontuan hartzen bada, adibidez, 10 urterako bere zorra %20ko interesarekin ordaindu behar duela.

Eta hor dago klabeetakoa, %20ko interes horrek  adierazten duela –finantza merkatuen hizkuntzan–  Greziak arazo handiak izango dituela diru hori itzultzeko, eta hala ere Greziako bono horiek edo antzeko beste batzuk erosi egiten direla. 2007an AEBetan subprime-ekin bezala, orain hemen estatuen zorrarekin ari da gertatzen. Hor dago arazo larriena, kontrolik gabeko arrisku eta irabazietan.

“Bankuen ohiko zereginera itzuli behar da”, “atzera egin behar da”, “ezin da orain arte bezala jardun”… 2008tik entzuten ari garen mea culpa da. Baina ez, egiazki, finantza munduari ez zaio hori guztia interesatzen, horrek ez du dirurik ematen, hori ongizatearen kapitalismora itzultzea litzateke. Egungo finantza munduarentzat  funtsezkoak dira arrisku handiak, botoi bakarra sakatuz dirutzak di-da batean galdu edo irabazteko amildegiak… Funtsean, hori guztia behar du, zutoin horien gainean eraiki delako azken 30 urteotako mundu mailako finantza sistema, dagoeneko pertsonak, etxeak, agintariak eta estatu osoak irensteko gai den zulo beltz bilakatua.

Kontua da finantza marrazoen joan-etorri hau dela gaur egungo mundu mailako finantza globalizazioaren muina eta lokomotora. Eta tren horretan eramaten dira, etengabe, herritarren errentak aberatsenen poltsikoetara. Adibidez, Alemaniaren EBk dirua uzten dio Greziari eta honek hau itzultzeko enpresa publikoak lau txakur-handitan saltzen dizkio Alemaniako multinazional bati. Negozioa borobila da. Zergatik aldatu? Joan den asteko neurriek arazoa atzeratu besterik ez dute egiten. Akaso denbora horretan EB politikoagoa eraikitzeko asmoa dagoelako?  Horrek EB marrazo handiagoa bilakatuko luke finantzen mundu globalean, baina sistemaren zutoinak aldatu gabe marrazoek arrain berdinak irensten jarraituko dute.
 


ASTEKARIA
2011ko uztailaren 31
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude