"Ez dago drogak legeztatzeari buruzko eztabaida egiteko asmorik ez girorik"

  • Iruinsemea, 1993tik dago gaur egun daukan karguan. Droga guztiak legeztatzeari buruz muturreko jarrerarik ez daukala aldarrikatzen du, ez alde bateko ez bestekoa. Zail ikusten du gai horretaz benetako eztabaida soziala abiatzea, baina edozein kasutan, patxada handiz egin beharko litzatekeela dio, asko baitira kontuan hartu beharreko faktoreak.


2011ko uztailaren 29an
Fermin Castella

Gaurko egoeraz duzun iritzia ezagutzen hasi nahi nuke, modu orokorrean...  

Lehenik eta behin zera argitu nahi dut: droga bat ona edo txarra izatea ez du haren estatus legalak ezartzen. Ez dugu gustuko alkoholarekin eta tabakoarekin gertatzen ari dena, zenbait baldintzatan batez ere, gazteak daudenean tartean. Orain, toki itxietan erretzea ez dugu onartzen. Batzuek diote alkohola ez dela droga, horixe delako beraiek hartzen dutena. Jarrera hori nahikoa ergela da. Droga da nerbio-sistema zentralari eragiten dion printzipio aktiboa daukan zerbait. Multzo horretan sartzen dira alkohola, tabakoa, kafea, sendagaiak... eta legez kanpoko drogak, zeintzuetatik batzuk legezkoak diren osasungintzaren esparruan erabiltzen direnean. Kontzeptu horiek nabarmendu nahi nituzke. Eta bestalde, legearen barruko drogak ere araudi baten menpe daude: ezin da 18 urte bete arte erre eta edan, ezin daitezke substantzia jakin batzuk hartu mediku batek errezetatuta ez bada... Izan ere, tabako, alkohol eta farmakoen merkatu beltza egon badago.  

Gaur egungo sailkapen horrek (legezkoak, legez kanpokoak...) mesede edo kalte egiten du?  

Kalte egiten duen droga norberak hartzen duena da. Argi dago eskuragarritasunak, prezio baxuak eta gizartearen tolerantziak erabilera areagotzen dutela. Baina nik ez dut esango erabilera hori ona ala txarra den; droga bat hartzen duena eragin positibo baten bila dabil. Eta gero, kalteak daude. On edo txar, norberak erabaki behar duen pertzepzioa da, nik ez dut erabakiko inoren ordez.

Baina estatuak dagoeneko erabaki du gure ordez zer den kaltegarria eta zer ez.  

Nik ez daukat hain argi estatuak hala egiten duen. Nire aldetik, epaitu behar banu drogek egiten diguten kalterik handiena zein den, alkoholak eragindakoa dela esango nuke, gainerakoek baino askoz handiagoa.  

Baina –barka tematzea– estatuak deliberatu du alkohola ez dela hain txarra, legezkoa dela ebatzi baitu.   

Kontua ez da on/txar bereizketa egitea. Estatuari tabakoak eragiten dion osasungintzako gastua tabako salmentarekin lortzen duenaren bi halako da. Erabaki hori hartu duena leloa dela esan liteke.  Baina nik ez dakit estatuak benetan erabakitzen duen ala ez; beste garai batzuetan hartu ziren erabakien zama daramagu bizkar gainean. Tierno Galvanek, Madrilgo alkatea zenak, kalamuaren apologia egin zuen droga hori bere unean modernitate elementua zen heinean, aurreko erregimenarekiko hausturaren ikurra zelako. Ez zuen hitz egin kalamuak osasunerako izan ditzakeen ondorioez. Gaur ez genioke esanahi hori emango substantzia horri, baina orduko ondorioen zama daramagu. Oso gai konplexuak dira eta ezin dugu erredukzionismoz jokatu.  

Lehengo galderara itzuliko naiz, nolanahi: indarrean dagoen substantzien sailkapenak mesedea edo kaltea dakar?  

Uste dut biak dakartzala. Droga legezkoetan legezkoenak sortzen du kalte gehien. Zer egin dezakegu? Mahasti guztiak suntsituko bagenitu, lortuko genuke alkoholismoa desagertzea? Orain, tabakoaren lege berria dela-eta, askok diote: hain kaltegarria bada, legez kanpo utz dezatela. Baina ezin dituzu legetik at utzi bost edo sei milioi espainiar, erokeria litzateke. Aldiz, honezkero legez kontrakoak direnekin zer egin, legeztatu ala ez? Uste dut legeztatzeari buruzko eztabaida egin behar dela, baina elementu guztiak kontuan izanda, eta patxadaz.  

Ez dago halako eztabaidarik, ordea...  

Egia da, ez da ematen ari. Batzuk oso sutsuki agertzen dira legeztatzearen alde –“heldua naizenez gero, utzidazi nahi dudana egiten”–, eta beste batzuk, berriz, sutsuki aurka daude, “hori txarra delako zure osasunerako, eta nik babestu egin behar zaitut”. Bagaude “ez bata eta ez bestea” esaten dugunok, arazoa aztertu eta abantaila eta desabantaila guztiak gogoan hartuta zer egin behar den erabakitzearen alde gaudenok.   

Eta zergatik ez da eztabaidatzen?  

Nire ustez, interes moral batzuk daudelako, eta jendeari ez zaiolako interesatzen analisia egitea. Bestalde, batzuen eta besteen jarrerak oso elkarren aurkakoak dira; ez dago eztabaida hotz eta lasaia egiteko ez asmorik ez girorik, nire iritziz.    

Zergatik da hain zaila indarrean dagoen drogari buruzko legediaren defentsa irmoa publikoki egingo duen inor aurkitzea?  

Bada, Gobernuko ordezkariak egin beharko luke, bere lanbideagatik hala dagokio eta. Nik egin dizudan lehen argipena izan da ez ditudala gustuko ez egoera bat eta ez bestea, osasun publikoaz den bezainbatean. Dagokidan eremuan kokatzen dut nire burua, eta ulertzen dut jendeak harremana daukala drogekin, gure artean egon direlako eta badaudelako, eta gainera egotea nahi dugulako, beraz ez gara tematuko desagertu daitezen. Baina batzuoi ez zaigu gustatzen gertatzen ari dena. Alkoholak eragindako egoera ikaragarriak ditugu, eta orain ikusten ari gara oso jende gazteak kalamua hartzen hastearekin harremana duten patologiak.   

Droga ordena publikoko arazoa da oraindik?  

Ez, dagoeneko ez gaude 80ko hamarkadan, egunero lapurretak eta gaindosiz hildakoak zeuden garai hartan. Orain, droga kontsumoa, baita legez kanpokoena ere, beste testuinguru batean gertatzen da: jendeak bere lana edo bestelako beharrak betetzen ditu astelehenetik ostiralera.  

Haatik, datuek diote espetxean daudenen oso portzentaje handia drogarekin zerikusia daukaten delituengatik daudela preso.  

Bai, dirua erraz lortzeko modu bat delako, eta hala norberaren kontsumoa ordaindu daiteke. Legez kanpoko drogen kontsumoak jarraitu egingo du, eta poliziaren jardunak merkatu beltza desagerraraztea lortuko ez badu ere –ez baitu sekula lortu–, logikoa da eginkizun horretan luzaroan dabiltzanak azkenerako atxilotuak izatea.     

Kalamua da azken urteetan ikerketa gehien eragin duen droga, haren kalteak azpimarratzeko hain zuzen. Aldi berean, askok diote kalamua bera izan daitekeela laborategirik  onena, beste droga ilegalak arautzeko probasaioa egiteko. Ez da kontraesana?  

Bereizi egin behar dira erabilera terapeutikoa eta ludikoa. Ez dute elkarrekin zerikusirik. Pertsona batzuk, 40 edo 50 urte dauzkatela, gaizki sentitzen dira, eta konturatzen dira marihuana errez gero hobera egiten dutela, ondo egiten dutela lo... eta beren bizimoduan txertatzen dute substantzia. Jokabide horrek gizartearen onespena dauka, seguru. Eta hori, medikuak esan gabe ere. Halako batean akupuntura deskubritzearen parekoa litzateke. Gizarteak, oro har, ez du hori deitoratuko. Jolas-erabilera besterik da. Tolerantzia handia egon da droga horrekiko eta orain ondorioak nozitzen ari gara: zenbait patologia psikiatriko gora egiten ari da, eta hori eragin duten faktoreen artean, bakarra ez bada ere, kalamu kontsumoa dago. Erabilera ludikorako kalamua despenalizatu aurretik, arreta handiz aztertu beharko lirateke kontu hauek.

Zer irudituko litzaizuke merkatu legal baina kontrolatu batean heroina, kokaina eta halako substantziak sartzea?  

Onurez eta kalteez eztabaidatu beharko litzateke aurrena. Niretzat, heroina oso droga arriskutsua da, baita kokaina ere. Oso kontrolpeko zerbait izan beharko litzateke. Baina ez diot uko egiten horretaz hausnartzeari eta eztabaidatzeari.


Azkenak
“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Eguneraketa berriak daude