Uztailaren 23an ELAk mendea bete du. Euskal langileen alde lan egin eta borrokatu du mende horretan. Erakundea, klandestinitatetik gaur arte, garaian garaira egokitzen joan da. Historian askotan kritikatua izan da sindikatua, arrazoiarekin edo arrazoirik gabe. Ezkerreko posizioetatik sindikatu horia izatea leporatzen zioten, agian, EAJren klaseen arteko planteamenduetara hurbiltzen zelako. Bere historiako azkeneko zatian, Alfonso Etxeberriatik gaur egungo Muñozera –Elorrieta tarteko– ideia abertzale eta antikapitalistengatik nabarmendu izan da ELA, baita subiranotasunaren eta independentziaren aldeko izateagatik ere. Hain zuzen, bi ezaugarri horiek, abertzale eta antikapitalista izateak, kritikak ekarri dizkio EAJ alderdiaren, EAJren eta PSOE-PPren gobernuen bai eta CCOO-UGT eta patronalaren aldetik ere.
Abertzaletasun eta antikapitalismo horrek lagundu dute, ordea, azken urteetan ELAk eta LABek ekintza batasuna bultzatzea, bai lan arloko arazoei aurre egiteko eta baita Euskal Herriko arazo politikoari aurre egiteko ere. Elkarrekin hainbat greba orokor deitu dituzte jadanik. Ekintza batasun horretan izan dira, baita ere, Hiru, EHNE, STEE-EILAS eta ESK. ELA euskal sindikalgintzako gehiengoa izatera iritsi da, CCOO-UGTren oso goitik. Garai batean, ELAk eta LABek sindikalgintza ereduaz dituzten ezberdintasunak bateraezinak zirela uste zen, baina gaur egun ikusi da ez direla funtsezkoak. Elkarbanatzen dituzte kapitalari erradikaltasunez aurre egitea eta nazio subiranotasunaren defentsa. Bere mendeurrenean, ELAko milaka gizon eta emakumek Euskal Herrian egindako lana onesteak merezi du. Zorionak eta aurrera!
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]
Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.