Ehun proiektu berdintasunaren eta garapenaren alde

  • Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeak 11 milioi euro inguru kudeatu zituen guztira 2010ean nazioarteko lankidetza proiektuetan. Afrika, Latinoamerika eta Ekialde Hurbileko hainbat herrialdetan dihardu fundazioak.


2011ko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mundubat Fundazioa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Bilbon du egoitza nagusia. 2010ean 10.776.386 euro kudeatu zituen, hain zuzen ekonomia eta finantza krisia momentu zailenean denean. Baliabide ekonomiko horiek Afrika, Latinoamerika eta Ekialde Hurbileko hainbat eskualde behartsuetako garapenaren alde erabili dira. Berrikitan plazaratu du Mundubat-ek bere azken memoria eta bertantxe ikus daiteke munduan barrena egin duten lana.

Genero-berdintasuna

Mundubat 1988. urtean Paz y Tercer Mundo-Hirugarren Mundua eta Bakea izenez sortutako euskal Fundazioa da. GKE laiko eta independentea da, hainbat errealitate sozialetatik datozen eta mundu-ordenaren aldaketarako konpromisoa hartu duten gizon-emakumeek osatutakoa. Iñaki Markiegi da Fundazioaren presidente, eta Jose Angel Cuerda Ohorezko Patroi.

Elkartasun gogoak batzen ditu bertoko kideak eta konbentzituta daude egiturazko pobreziak giza eskubideak urratzen dituela. Halaber, elkartasunaz duten ideiak, bat egiten du pertsonen eskubideak genero-berdintasunetik erabili ahal izatearekin.

Mundubatek lan egiten du eskubide eta alternatiba sozial eta ekonomikoak aldarrikatzen dituzten eta demokrazia parte-hartzailea sustatzen duten komunitate eta herri-erakundeekin. Haien lankidetza herri-erakundeen zerbitzura dago, bai gizarte-eraldaketarako prozesu soziopolitikoak babesteko, eta baita herri-ekonomiak eta herritarren partaidetza garatzeko ere; horretarako proiektu eta programa ugari jarri dituzte martxan. Mundubat Fundazioaren esanetan, herritarren ikuspegi kritikoa bultzatzen dute eta nazioarteko aliantza eta sareetan egindako lana dute oinarri.

Gizarte eraldaketa bultzatzen hamabi herrialdetan

2010. urtean Mundubatek honako ildo estrategikoak lehenetsi ditu: partaidetzazko garapen endogenoa, herri-ekonomiak eta herritarren partaidetza. Gainera, generoak garapenean duen garrantzian eta elikadura subiranotasunean ere sakondu dute. Garapenaren aldeko laguntza ofizialak murritzagoak izan badira ere, Mundubatek aitortu du 2010ean bere helburu estrategikoa bete ahal izan duela: hau da, garapenari eta gizarte ekintzari dagozkion programa, proiektu eta hitzarmenak behar bezala kudeatzea. Guztira, ehun proiektu inguru izan dira.

Proiektu eta programa horien bidez, gizarte-eraldaketa bultzatu nahi izan dute Amerika, Afrika eta Ekialde Hurbileko hamabi herrialdetan. Besteak beste, alderdi hauek jasotzen dituzte: osasun eta hezkuntza-sareak sortu eta hobetzea; osasun hobekuntza eta elikadura segurtasuna; nekazarien antolamendua sendotzea; emakumearen partaidetza politikoa, an­to­la­men­duzkoa eta produktiboa; elkar­tasunezko ekonomiaren esperientziak; herri indigenen eskubideak babestea; preso politikoei, atxilotuei eta horien familiei laguntza psikosoziala ematea; komunitateko abeltzaintza iraunkorraren nekazaritza produkzioa hobetzea; emakumeen garapen sozioekonomikoa; baliabideen kudeaketa mankomunatu iraunkorraren eredu integrala lantzea; kooperatibak sortzea; urakanek suntsitutako azpiegiturak konpontzea; nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioa babestea; emakumeentzako prestakuntzarako  ikastegiak; sexu eta ugalketa osasunerako estrategiak, eta abar.

Nondik iristen da finantzazioa?

Proiektu guztiak aurrera ateratzeko dirua hainbat erakundek eman izan dute. 2010ean Europar Batasunak 2.213.748 euro eman zizkion Fundazioari. Espainiako hainbat erakunde publikotatik ia lau milioi euro ailegatu zitzaizkien eta Eusko Jaurlaritzatik eta aldundietatik beste 3,5 milioi euro. Azkenik, fondo pribatuen bidez 632.273 euro jaso zituen Mundubatek.
 

Guatemala. 1.300.549 euro inbertitu ziren iaz Guatemalan, besteak beste Solola Departamentuan ekoizpen talde teknifikatuak sortzeko. Beste 11 proiektu ere martxan dira.

El Salvador. Zortzi proiektu eta 657.071 euro kudeatu zituen Mundubatek bertan. Talde sozialen eta gobernu berriaren arteko harremanak koordinatzera bideratu ziren.

Chiapas. 1988tik ari dira lankidetzan eta iaz 551.018 euro erabili ziren bederatzi proiektutan. Chiapaseko gatazka sortu zuten oinarriz­­ko arrazoiek bere horretan diraute.

Honduras. Estatu kolpearen ondoren, giza eskubideen alde ari diren taldeekin lanean dihardu. 355.232 euroko aurrekontua du hamar proiekturentzat.

Kuba. Guantanamon, Cienfuegosen, Santiagon eta Habanan dihardute 13 proiektutan eta 2010ean 391.302 euroko aurrekontua izan zuen Mundubatek. Elikagaiak ekoiztea da lehentasunetako bat.

Nikaragua. Dozena erdi proiekturen bidez, herrialde horretarako erakundeetan genero ikuspegia indartu nahi izan da. 351.784 euro erabili dira horretarako.

Kolonbia. 822.360 euro erabili ziren 2010ean 7 proiektu aurrera eramateko. ONIC Erakunde Nazional Indigenarekin harreman estua dute horretarako.

Bolivia. Emakume indigenekin eta nekazariekin zerikusia duten erakundeekin lanean ari dira. 2010ean  sei proiektu zeuden martxan 298.569 euroko aurrekontuarekin.

Brasil. Elikagaiak masiboki esportatzearen kontrako politikak bultzatu ditu Mundubatek eta San Paoloko talde feministekin ere elkarlanean dihardu. 11 proiektu eta 280.487 euro ditu horretarako.

Mendebaldeko Sahara. Herrialde honetan egin du Mundubatek inbertsio handiena, 2.791.798 euro hain zuzen. Errefuxatuen kanpamenduetan laguntza  humanitarioa eskaini eta Polisarioarekin elkarlana landu du.

Mozanbique. Nekazarien Batasun Nazionala (UNAC) indartzea da helburu nagusiena, elikadura subiranotasuna lortzeko bidean. Hiru proiektu dituzte martxan eta 2010ean 49.220 euro gastatu zituzten.

Palestina. Qalqilia eta Gazako nekazariei ekoizteko eta garatzeko tresnak eskaini dizkie. Horrez gain, preso politikoei, atxilotuei eta hauen senideei laguntza eman die Mundubatek. 2010ean 629.041 euro zituen 10 proiekturentzat.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude