Borroka, gaitzespena eta sufrimendua, hara azken hamarkadatan euskal gizartean indarrean izan diren berba giltzarrietakoak. Enpatia, adimen emozionala eta pazientzia izan beharko dute datozen urteetan gure artean prima balore handiena izango duten kontzeptuak. Gatazka bortitzaren sareetan –jarri nahi bada terrorismo totalitarioaren erasopean– harrapatua egon den edozein gizartetan bezala gertatuko da hemen ere, hautua egin beharko duela: edo gatazkan jarraitu, edo bizikidetzaren bidean abiatu. Ezker abertzaleak, ENAMek, erabaki bide du: bukatu da borroka armatuaren zikloa eta presta gaitezen beste garai baterako. Eta listo. ETAren azken agiriak ere norabide hori agertzen zuen nahiko nabarmen, baina dena aitortzera, beti ere oraindik lerro arteko irakurketan borondatea jarrita.
Baina ez, “eta listo” ez da nahikoa. Ez da pistola olibondo adarragatik aldatzea eta kito. Ezinbestekoa da iraganarekiko azterketa kritiko zorrotza, etorkizuneko bizikidetza –ez ezinbestean berradiskidetzea– eraiki ahal izateko. Iraganaren miaketa gazi-gozoaren orena da.
Apurka bake prozesu bat egituratzen ari den honetan, alabaina, Estatuzaleen aldetik ez dago hain argi zein den ezker abertzalearen aldebakarreko erabakiari eman beharreko erantzuna. Zantzu batzuk irakurketa baikorra dute eta beste batzuk ezkorra erabat. Argia dakartenen artean hauek: Bilduren legeztatzea, biktimen eremuan emandako pauso txiki eta ia ikusezin batzuk, Parot doktrina zalantzan jartzea Konstituzionalean, Donostia 2016… Hauei, aldiz, iluntasuna darie: Bateragune auzia eta datozen auzi berriak; hainbat atxiloketa edo atxiloketa agindu, lege berri zingirazaleak, Espainiako iritzi publikoaren tratamendu orokorra, biktimen erabilera…
Horrez gain, hor da “Bildu shock” horretan harrapatua geratu den iritzi sortzaileen multzo zabala. Duela gutxi arte –edo “berun denboretan”, hauetako askok esango lukeen moduan–, aski zen armak uztea eta bizitza politikoan integratzea. Armarik gabe edozer da posible, armekin ezer ez. Gaur egun, irudi luke horietako inork ez duela inoiz halako harririk jaurti. Gaur egun garaile eta garaituak behar dira eta iraganaren irakurketa estatalista-konstituzionalista –horrek egiten baitu demokratiko–. Utikan elkarrizketa eta bizikidetza prozesu zabalak –hori amore ematea baita–!
Historia hurbila kontatzeko ordua hasi da, gure historia hurbila, gizartearen gehiengo batek bizi izan duena, horra unearen urduritasuna eta konplexutasunaren klabea. Hori da kontua, etorkizuna eraikitzeko klabea den putzu sakon eta ilun horretan murgildu garela, euskal gizarteak bere irakurketa egin behar duela; edo irakurketak. Eta alde desberdinek ere beren barne irakurketak egin behar dituztela.
Zeren eta, noiztik da ETA terrorista? 1958an sortu zenetik? 1968an Pardines Guardia Zibila hil zuenetik? Francoren heriotzatik aurrera? Hipercorretik? Edo Miguel Angel Blancoren bahiketa eta hilketaz geroztik? Izan al zen baina benetako trantsiziorik Espainian? Edo behar al du bigarren trantsiziorik? Bortizkeria, ETArena bakarrik? Estatuak izan al du zigorrik merezi duen jarduera ilunik? Espainiako Konstituzioak kaiola itxi ala ateak zabaldu zizkien herriei? Zertarako balio izan du biolentziak? Zergatik ez zen hobea ENAMentzat borroka armatua Aljerreko negoziazioen ondoren uztea? Edo Lizarra-Garazirekin bat?
Horiei eta beste hainbesteri erantzuteko unea heldu da, lehentxeago edo geroxeago egingo dena, hobeto edo okerrago bideratuko dena. Euskal gizartean badirudi eragile politiko ia guztiak daudela horretan, alderdien arteko elkarrizketa zabalera iritsi aurreko dantza luze eta konplexu horretan. Denak?
Denak ez, bada Nafarroan eta Araban gotortu den eskuindar talde bat, garai berrietara egokitzeko asmo edo gaitasun gutxi agertzen duena, baina epe laburrean arre edo so erabaki beharko duena. Eta denak aditzera ematen duenez, udazkenetik aurrera erabaki beharko du, Espainiako hauteskunde orokorrak irabazi ondoren. Estatu batek dituen tresna eta ahalmen guztiak izango ditu lagungarri ibilbide horretan. Eta tresna garrantzitsuena euskal presoena, gezurra badirudi ere gaur inoiz baino gehiago, Estatuaren gatibu eta bere helburu politikoak lortzeko tresnarik erabilgarriena.
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]