Presentzia edo absentzia

  • ANNIE ERNAUX (Itzulpena: Joseba Urteaga) ::Pasio Hutsa

    Igela

    orrialdeak ::96

    prezioa ::7€

Pasio hutsa.
Pasio hutsa.
Kolpetik hiru izan ziren: Pasio hutsa, Lekua eta Gertakizuna, hirurak ere Igela argitaletxean eta Joseba Urteagak itzuliak. Annie Ernaux idazleak loraldi labur baina intentsu hori izan zuen euskaraz, 2002-2003an, gerora, eta tamalez, jarraipenik izan ez zuena. Artean usaindu gabeko urrina ekarri baitzuen eta egun oraino gaurkotasuna baitute liburu horietan egiten diren planteamendu literarioek.
Pasio hutsa nubelakoek, esaterako. Ez hainbeste delako autobiografikoa edo autofikziozkoa edo dena delakoa. Bost axola. Liburua, liburu oro, idazlearen biografiaz haraindi irakurri edo gutxienez funtzionarazi beharko genuke, artefaktu independente gisa.

Hori baino garrantzitsuago: lehen pertsonan idatzia, ez dakit testigantza, konfidentzia, kronika, baina pasio baten seinale pilaketa da testua, inbentario moduko bat, pasio horren errealitatea ulertzeko saiakera. Emakume baten pasioa du kontakizunak azaltzen (ezen ez esplikatzen), gizon batenganakoa, gizon ezkondu exekutibo arrotz batenganakoa. Pasioak dena hartzen dio, kronologia bera ezabatzeraino: gizonaren presentzia edo absentzia da denbora banaketa posible bakarra. Pasioa da beraz liburuko sujeta, pasioaren absolutua eta unibertsaltasuna. Seinale, egite, gertaerak amaieraraino begiratzen dira hemen, xehetasun guztiekin, narratzaileak zentzua bilatu nahi dio bizitzen ari denari eta aurkitu ere aurkituko dio azkenerako, “inongo zentzurik ez izatearena”. Kolpagarria da oso gai korapilotsuez zeinen gordin, zeinen sinple, zeinen zintzo ari den irakurtzea, irakurtzea nola ilunetan utzi ohi ditugunak ekartzen diren eguneko argitara, dela sexuaz, dela beste batenganako dependentziaz, dela haurrak izatea, oposizioak gainditzea, itsasoaz haraindi bidaiatzea baino inportanteago den arratsaldean gizon harekin ohean egoteaz ari denean. Gainera, etengabea da idazketa prozesuaren gaineko eta, ondorioz, idaztearen beraren gaineko hausnarra.

Liburu laburra da Pasio hutsa, ez akaso, eta eskerrak, borobila, bai erzduna, gorabeheratsua, kolpe batez irakurtzen dena, baina inor bere txokoan eroso uztea baino beste edozer lortzen duena. Bueltan datorrena ez dela xamurra, alegia. Bukatzeko, ez alferrik, korolario hau dauka: “Haurra nintzenean, niretzat luxua larruzko berokiak ziren, gau-soinekoak eta etxe dotoreak itsasertzean. Gero uste izan nuen bizimodu intelektuala eramatea zela benetako luxua. Orain pentsatzen dut badela ere gizon edo emakume batenganako pasio bat bizi ahal izatea”.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude