Zerk eraman ditu Ezker Batukoak bizi duten egoerara? Arabako Batzar Nagusietan Xabier Agirre buruzagi jeltzalearen hitzak entzutean ez zen –ez da– erraza aipatzen zituen guztiak sinestea. Bereziki alderdi txiki bati buruz ari zelako, bere historia osoan ere gobernu erantzukizun handirik izan ez duena, gogoan dudanagatik bederen ustelkeriak jo izan ez duena… Eta bai, salaketa doinuekin kontu handiarekin jarraitu behar da oraindik ere, salaketa orokorrek modu desegokian inor kolpatu ez dezaten, denborak gaiok bere lekuan jarriko dituelakoan eta horren arabera, gertatutakoak hobeto epaitu ahal izango direlako. Ezin ukatu, alabaina, EBren baitan gertatzen ari direnak ikusita –salaketak, isiluneak, dimisioak, kanporatzeak…– Xabier Agirreren hitzek are eta indar handiago hartzen dutela egunetik egunera.
Zuhurtasuna eta finezia behar da salaketa zehatzak egiteko, baina gizartean klase politikoaz oro har barreiatua dagoen ikusmoldea areagotu besterik ez dute egiten halako gertaerek. Pentsatzen da urte luzeetan erakundeetan ibili den zenbait jende kolokatu egiten dela han-hemenka; diru publikoak gertukoak mesedetzen dituela askotan; sarri-sarri bankuek, enpresa handi zenbaitek eta boteretsu askok politikari asko beren atzaparretan harrapatuta dituztela; politikari askok xahutzen dutela diru publikoa, neglijentzia asko dagoela hainbat proiektutan… Are okerrago, inpresio orokorra da izeberga ikusten ari garela, horrek esan nahi duen guztiarekin…
Alfredo Perez Rubalcabaren hautagai diskurtsoa irakurrita ez da harritzekoa politikari eta agintari munduan izebergaren irudia zentzu txarrean irudikatzea. Azeria oiloarena egiten. Zapateroren gobernuan azken bi agintaldietan inor izan ez balitz, PSOEn azken 20 urteetan ibilbide luzerik izan ez balu… baina bere iraganarekin, marraztu duen etorkizuna ez da posible, ez du sinesgarritasunik. PP garaitzeko behar dena behinik-behin ez. Agian PSOEk gaur egun duen hautagai onena da Rubalcaba, baina egungo PP garaitzeko ez da nahikoa alderdiko Bildotsorik azkarrena izatea, eta are gutxiago herritarrei politikariak beste pasta batekoak direla erakusteko.
Euskal herritarron drama da biolentzia politikoaren orrialdea pasatzeko ordu historiko hori azkenean iritsi denean, Bildotso eta Otso besterik ez zaizkiola geratzen Espainian bakea egiteko. Zein ote hobe gatazka bortitzaren azken hau bideratzeko? PP ala PSOE? Raxoi ala Rugalcaba (barka akats tipografikoa)? Ezker abertzalean urteetan pentsatu izan da norbaitekin negoziatzekotan PPrekin egingo zela, berak ordezkatzen baitzituen egokien Espainiako botere faktikoak. Pentsatu bai, eta gainera ezin logikarik ukatu pentsamoldeari, baina azkenean negoziazio saiorik arrakastatsuena Zapateroren PSOErekin izan zuen, eta ez duela asko gainera. Bateraguneko epaiketan ikusi dugun bezala, saio horrek badu zerikusi sakonik egun ezker abertzaleak bizi duen egoerarekin.
Euskal gizartean, oro har, bizi den baikortasun giroaren artean badira ikuspegi ezkorrekoak ere. Horietako batzuk dira azken hauteskundeetako estatalismo galtzailearena –galtzaile, besterik ez bada Bilduk irabazi duelako–. Emilio Guevara, Carlos Gorriaran, Joseba Arregi, Gorka Maneiro entzutea edo irakurtzea besterik ez dago haien ikuspegi ezkorraz jabetzeko. Baina badira baita ere ikuspegi ezkorrak abertzaleen artean, eta horietakoa da Txema Monterorena. Joan den asteburuan iritzi artikulu batean azaltzen zuen moduan, ezkor da hemengo gatazkaren bideratzeaz, bere ustez Espainian oso garai gogorrak datozelako ikuspegi ekonomikotik, eta halakoetan botereak beti bilatu behar duelako barne kohesiorako osagairik: PPk nazionalismo periferikoak erabiliko lituzke horretarako eta bereziki euskal auzia.
Hausnarketak badu zentzurik, eta azkenean ikusi beharko da ea PPren baitan zein ikuspegi nagusitzen den: gatazka ez bideratzeko aurreko tesiarekin bat egin dezakeen eskuina gogorrenarena edo PPren baitan egon badagoen eskuina moderatuago horrek? Raxoi buru, oraingoz eskuin moderatuago hori gailentzen ari dela dirudi, baita euskal gizartean ere. Apurka bada ere, Rubalcaba hasi da bere bitxilorea desegiten eta hor ez dugu konponbide aztarnarik ikusi. Laster izango da Raxoiren txanda eta hor ere oso posible da ezer ez ikustea, agerian behintzat. Euskal herritarrentzako ez litzateke jarrerarik txarrena gurekin ezikusiarena egingo balute: “Ale, konpondu zuen artean eta etorri gero, moldatuko gara”. Baina sufrimendu asko dugu oraindik esku artean eta hori batekin edo bestearekin konpondu beharko dugula.
Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]
Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.