Kalparra

Castanea Sativa.
Castanea Sativa.Jakoba Errekondo.

“Aurten parte onekoa ez den zerbait badator” eta antzekoak entzun ditut udaberri honetan. Loraldi bikainak, fruituak oparo, hostajeak jori, uzta aberatsak... eta nekazariaren badaezpadako pentsaera horrek ezin gozatzen utzi gaitu. Uztaren peskizan, bizimodua aroaren araberari lotuta bizi dena beti da nokieroko botikaren beldur.

Aurtengoan ez da, oraindik, aldrebeskeria handirik izan eta ustela ez den ustearen beste erdiaren bidetik doa dena. Baita, Castanea sativa, gaztainondoen loraldia ere, ikusteko modukoa. Urtero, egunik luzeenetan ileordekoa janzten dute, aurten inoizko kalparrik trinkoena. Hori bai, kolorea ez dute aldatu, betiko rubio-rubio ageri dira. Hermafroditak izanagatik kalparra lore ar harroek osatzen baitute, alderdi arra lorietan den egun bakanak. Alde emeak isil asko fruituak haziko ditu. Aurtengo uzta? Ikuskizun dago; gero gerokoak!

Ederki zioen lehengo batean Pello Zabala maisu handiak: “... lurrazalak berez urtero janzten duen kalpar natural aurten tximatsuago...”.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztainondoa
2019-01-07 | Iñigo Igartua
Gaztainondoak eukaliptoak baino sei aldiz errentagarriagoak dira

Behar bezala zaindutako 15 urteko gaztainondo batek, 6.000 eta 8.000 euro arteko produktua sor dezake urtean hektareako. Eukaliptoz beteriko tamaina bereko eremu batek ordea, 1.000 eta 2.000 euro artean, Info Asturiesen webgunean irakur daitekeenez.


2013-09-12 | Jakoba Errekondo
Alaba bakarra

Alaba bakarra eta gaztaina bakarra, galdu egiten dira. Hala dio esaerak. Hortik ote dator ezkontza eskaerak gaztainapean egitearen ohitura? Izan ere gaztaina, Castanea sativa, zer ez da izan! Etxea izan dugu gaztaina: eraikuntza, altzari, busti-lehorrerako baldo, lepotar eta... [+]


0000-00-00 | Jakoba Errekondo
Hautsaren kiratsa

Urtea joan eta urtea etorri gerran. Urteroko borroka. Solstizioa aitzakia, ateetan naturari gorazarre egiten dieten lizar, elorri zuri, eta lore xortak jartzen diren sasoi honetan, etxe aurreko belazean gudaldi ikaragarria izaten dugu. Alde batetik gu eta gure aitzurrak,... [+]


Eguneraketa berriak daude