Ezer ez

Antton Olariaga
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Alimaleko beroa egiten du. Larria izan behar du, nik hori esateko. Neure larruzalean harrapatu antzean. Munduaren metafora ote, klimatologia hau? Nora joan ihesi? “Islandian atiko bat erosi, eta erdi erretiratu?”, poetak esan zuen gisara. Aurreko batean, lagun batekin hizketan, “Bakean utziko ote naute behingoz, dedikatu nahi dudan horretara dedikatu ahal izateko”. Harridura imintzioa haren aurpegian eta, laster, galdera. Arrazoi zuen. Nolatan, ni bakean utzi? Nork, baina? Nortzuek? Galdera bikainak. Ez dakit. Pertsegitua sentitzen naiz minutuaren bila noala. Minutu madarikatua, bai, niri iheska. Denbora guztian, gero: zu norabide batean, eta bestean mundua. Beti, zentzu guztietan. Ez dago zer eginik. Amets zahar bat, eta badira zenbait hamarkada: etxalde handi bat, edo villa nahiz gaztelu bat inon-ez-aren erdian. Ingurumarian lurrak kilometroka eta kilometroka (autobideetarako desjabetzeak eta gainerakoak kontuan hartu behar). Inoiz irten gabe. Ez telebistarik, ez egunkaririk, ez irratirik, ezer ez. Maiordomo bat? Agian... Azken batean, erosketak norbaitek egin behar. Ez da gertatuko. Eta denbora azkenetan da. Gau hau Apokalipsiaren (simila? A B da edo A Bren antzekoa da? Urrezko kirruak. Tarantula baten modutsuko esku bat) metafora gisara: suhiltzaileen sirenak bost minutuero, polizia, anbulantziak, derrapaka dabiltzan autoak. Eta beroa. Beroa. Beroa.

Izkiriaturik aurkitu dudan ene testu hau Roger Wolferena da, izan, eta La máquina del tiempo liburu-diskoan irakur daiteke, eta poetaren ahots lakarrean entzun Joserra Senperenaren musikarekin. Bai, Islandiara joan, esate batera, eta Tomas Espedal-en Caminar (o el arte de vivir una vida salvaje y poética) liburuan irakurtzen dudan bezala, egon, Islandian edo edonon... “Etxean luzaroan lasai arraio geratzearen poztasuna, etxean giltzapetua, giltza sarrailan, argia erdizka piztua eta idazmahaiaren eta lanpararen alboan eserita, idaztearen edo ez idaztearen poztasuna”.

Abdela Taia ere badatorkit gogora (oraintsu argitaratu da Erregearen eguna itzulpena), eta haren esana: Parisen bizi den idazle marokoarrak, batzuetan, etxean bakartu, telefonoa deskonektatu, eta zenbait egunetan irten gabe egoteko gogoa izaten du, antza; eta halakoetan ez da dutxatzen, halakoetan bere gorputzaren usainaz, benetakoaz, kolonia, lurrin edo gainerako hatsik gabeaz jabetu nahi izaten du... Bai, etxean geratu, ahalik eta freskurarik handienean, eta parte sentitu Espedal berak antolatu nahi zuen Geldotasunaren Alderdian, edota Manu Leguinechek El Club de los faltos de cariño hartan...

Bai liburu hau bai aurrekoak izkiriaturik aurkitu ditudan ene liburuak dira, eta dagoeneko alimaleko beroa iragartzen digun uda honetarako primerako itzalguneak. Baina ni, orain, Kafkak noizbait bere egunerokoan idatzi ohi zuenaz oroit naiz: Gaur, ezer ez.


Azkenak
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Eguneraketa berriak daude