Protourreko talde zaharrenaren arima.
Hemen Mungiako taxista ohia!
Eta aurretik marinela! Pertsona bakoitzak, mundura jaiotzean, bide bat dauka markatuta. Zelan helduko nintzen ni bestela heldu naizen lekura?
Markatutako bide bat? Ia-ia kartzelara sartu zintuzten eta!
Atarian egon nintzen. Txakur txikirik ez zegoela ikustean zenbaitek proiektua umezurtz utzi zuten, eta hor iraun nuen nik, naufragoak bezala, salbatzera norbait etorri arte flotatzea beste helburu barik.
“Saltzen, saltzen, txakur txiki baten karameluak...”.
Ez nago eta ez nengoen etengabe proiektua saltzera derrigortuta, baina barruan daramat. Multimillonario izan nahi baduzu alferrik zabiltza, baina badakizu zer poztasun den Pirinioetara heldu eta gure zaleak bide erdian ahuspez ikustea?
Emozioaren emozioz, malkoak aterako zaizkit...
Nire lanpostutik erretiratuta nago eta egiten dudana soldata barik egiten dut. Proiektu hau nire umea da eta osasuna daukadan artean ez dut inoren esku lagako.
Noren esku dago txirrindularitza dopinarekin ez lotzea?
Oso ahulak gara, eta elkar zapaltzen gabiltza, nor itoko. Zergatik ez dituzte beste kiroletan gurean beste kontrol pasarazten? Beste kiroletan zer dagoen salatzen denean salbatuko da txirrindularitza.
Kontxo, kontxo...
Une honetan ez daukagu sinesgarritasunik eta ez gara batzeko kapaz. Gure lurra ondo abonatuta dago, baina beste batzuen interes eta negozio itzelek dena zapuzten dute. Batzuk ez dute txirrindularitza artezterik nahi.
Badakizu, arrain handiak libre eta txikiei egurra!
Zergatik jartzen zaio positibo eman duenari urte biko zigorra eta ez sei hilabetekoa? Zigorra, zigorra, eta zigorra, eta bitartean ez gara konturatzen zenbat kirolari dauden droga arrunten munduan sartuta sats eginda amaitu dutenak.
Gizarte honen ispilua da, konpai.
Gizarte bezala ere aspaldi gabiltza norabide barik. Norabide barik dabilenak ez ei dauka galtzeko arriskurik, baina galdu ezin duena, galduta dago.
Zuk, 2009an, norabidea Ibarretxek markatuko zuela pentsatu zenuen baina...
Ibarretxeren alde egin izana pagatzen ari naiz, baina berriz egin beharko banu, berriz egingo nuke. Hori bai, nik Juan Jose Ibarretxe Markuarturi eman nion babesa, ze politika niri ere...
Saltzaileak isilik egoten jakin behar duela...
Niretzat ez dut ezer lortu behar, nire bizimodua konponduta daukat, eta gauzak argi izanez gero zergatik ez ditut esango? Hori bai, beti aurpegira eta albora begiratu barik.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.