2011ko urtarrilean elikagaien prezioen indizeak marka historikoa lortu du, FAOren datu ofizialen arabera. Horrek beste elikadura krisialdi bat etorriko ote den kezka piztu du, munduko pobrezia areagotzea eta aldaketa sozial nahiz politikoak, Magreben eta Ekialde Hurbilean gertatzen ari direnak bezalakoak, eragin baititzake.
Otsailaren 3an, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO), adierazpen asaldagarria zabaldu zuen. Hauxe zen adierazpenaren mezu nagusia: “2011ko urtarrilean elikagaien prezioen indizeak marka historikoa hautsi zuen. Lehenengoz, 231 puntu gainditu zituen batez beste, eta 2007a baino lehen ez zen sekula 120 puntutik gora iritsi”. Handik hamar egunera, Munduko Bankuak jakinarazi zuen prezioen igoerak, joan den ekainetik, beste 44 milioi pertsona pobreziara eraman dituela.
Datu horiek alarma guztiak piztu dituzte, dagoeneko munduko pobrezia areagotzea eta dozenaka milaka haur hiltzea eragiten ari den beste elikadura krisialdi bat datorkigulakoan. 2010eko ekainetik, prezioek gora egiten jarraitzen dute, 2008an iritsitako mailatik hurbil. Horixe dio Munduko Bankuak otsailaren 14an Washingtonen aurkeztu zuen txostenak. Egoera hori, garabidean dauden herrialdeetan elikagaien prezioak hainbeste garestitzea, izan da, hain zuzen, Magrebeko eta Ekialde Hurbileko herritarren amorrua piztu duten arrazoi nagusietakoa, Tunisiako, Egiptoko, Libiako, Yemengo eta Bahreingo erreboltek adierazten dutenez.
Munduko Bankuko elikagaien prezioen indizearen azken edizioaren arabera, 2010eko urria eta 2011ko urtarrila bitartean, %15 egin du gora, aurreko urtean baino %29 gehiago, eta soilik 2008an lortutako maximoa baino %3 gutxiago.
Laboreen artean, gariaren munduko prezioak izan ziren gehien igo zirenak, 2010eko ekainetik 2011ko urtarrilera bikoiztu ondoren. Artoaren prezioak %73 inguru egin zuen gora, baina arrozaren prezioa beste labore batzuk baino mantsoago hazi zen, eta hori funtsezkoa da munduko pobre askorentzat. Azukrearen eta jateko olioen prezioak ere asko igo dira. Herrialde askotan dieta anitzarentzat funtsezkoak diren beste elikagai batzuen prezioak ere igo egin dira, hala nola barazkiak Indian eta Txinan eta babarrunak Afrikako zenbait herrialdeetan.
Lehengaien prezio igoeraren ondorio nagusia pobrezia areagotzea da. “Elikagaien prezioak maila arriskutsuetara iristen ari dira eta munduko milioika pertsona pobreentzat mehatxua da hori”, adierazi zuen BM taldeko presidente Robert Zoellickek. Eta zera erantsi zuen: “Prezioen igoerak milioika pertsona pobreziara daramatza eta zama izugarria da sektore ahulenentzat, diru-sarreren erdia baino gehiago elikaduran xahutzen dutenentzat”.
FPWren arabera, prezioen igoerak, muturreko pobrezia (eguneko 1,25 US$ baino gutxiago) handitzeaz gain, elikadura urritasuna areagotzea dakar, pobreenek gutxiago jaten dutelako, eta elikagai merkeagoak eta hazkurri balio txikiagoa dutenak erosi behar dituztelako. Gogoan izan, MBaren arabera, egoerak 44 milioi pertsona baino gehiago pobreziara bultzatu dituela. MBaren txostenak dioenez, 2008ko elikagaien prezioen igoeran ez bezala, oraingoan bi faktorek galarazi dute pertsona gehiago pobrezian amiltzea: Afrikako herrialde askotan uzta bikainek prezioei egonkor eutsi diete, bereziki artoaren prezioa, oinarrizko produktua dena; eta arrozaren prezioaren igoera neurritsua izan da.
Gehienek igoera prezioaren aldakortasunari eta eskaera handiagoaren eta eskaintza txikiagoaren arteko desorekari egozten diote. Dena den, testuinguru honetan, elikadura krisiaren benetako arrazoia elikagaien urritasuna ala munduko “merkatu” nagusiek parte hartzen duten mundu osoko negozio honen oinarrian dagoen espekulazioa ote den hausnartzea komeni da. Ezin dugu esan Frantziako presidentea eta Europako Parlamentua ezkertiarrak direnik. Bada, krisiaren erantzukizunaren %50 espekulazioari egotzi diote biek. n
Tunisian, Egipton eta Libian errebolta sozial eta politikoak piztu dira, Magrebeko eta Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetara zabaldu dira, eta munduko beste eremu batzuetara jauzi egin dezakete. Matxinada horien jatorriak zerikusi handia baitu elikagaien prezio igoerak, gazteen langabeziak eta ondasunen banaketa bidegabeak larriagotzen duten pobrezia egoerarekin. Herrialde horiek menpekotasun handia dute oinarrizko lehengaiekiko, esaterako, arrozarekiko eta gariarekiko –ogia egiteko oinarrizkoa–. Lehengai horiek garestitzeak azken hilabeteetan salneurriak %10 inguru haztea eragin du.
Saudi Arabia munduko bigarren petrolio ekoizlea da (eguneko 10 milioi upel inguru), eta lehena erreserbei dagokienez (260.000 milioi upel inguru). Baina ondasun horrek ez du esan nahi herritarrek erosteko ahalmen handia dutenik; biztanleko errenta 12.920 eurokoa da, Espainiakoaren erdia inguru (24.300 euro) eta Frantziakoaren ia herena (33.300 euro).
Aberastasunaren banaketa bidegabea Magrebeko eta Ekialde Hurbileko errebolten eragile nagusietakoa da, zalantzarik gabe. Petrolioa ekoizten duten herrialde gehienetan dagoen arrakala hori are nabarmenagoa da petroliorik ez dutenetan. Herrialde horietan biztanleko errenta Europakoa (23.600 euro) baino askoz txikiagoa da. Esaterako, Tunisian edo Yemenen, urteko errenta nekez iristen da 800 eurora. Nazioarteko Moneta Funtsaren datuen arabera, Tunisiako BPG batez beste %5 hazi da azken hamarkadan eta Yemenen, aldiz, %4. Hazkunde horrek ez du langileen erosteko ahalmenean eragin eta, esaterako, Yemenen eguneko 9 dolarreko soldata jasotzen jarraitzen dute.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.